‘Laissez passer’

Iban Zaldua (Hirudia zutabean atzo argitaratutako artikulua)

George Orwell bere garaiko totalitarismoen behatzaile finenetako bat izan zen, eta, gainera, bere azterketak arte-mailara eramateko gaitasuna izan zuen, horren ohikoa ez dena. Baina irudipena daukat ez zela etorkizunaren horren igarle ona gertatu; alde horretatik, maiz komentatu izan da, gaur eguneko mundu gaingaratuari begira, ez ote zion Aldous Huxleyk irabazi partida, azkenean. Are makurrago jarrita, ausartuko nintzateke esatera agian 1984 horren zirraragarria izateak, hain zuzen ere (eta besteak beste), eraman duela kapitalismoa horren gizarte-kontrol forma zabarrak ez garatzera, hots, askoz ere amarrutiagoa izatera. Bikaintasun artistikoaren zehar-ondorioak ezin asmatuzkoak dira, batzuetan.
Gizarte garaikideetako idazlearen egoerari buruz hauxe zioen Orwellek 1944ean, antzinako mezenasen irudiaren nostalgikoen aurka polemizatuz:

Olatu talka

Ismael Manterola Ispizua (Begiz zutabean argitaratutako zutabea)

Izen horrekin Donostia 2016an Europako kulturaren hiriburua izatearen aldeko bultzada eman nahi zuen ekitaldi jendetsua ospatu zen aurreko asteburuan. Kalera irtenda jendearen parte-hartzea bilatzen omen zuten, guztiek bizi zezaten Donostia kulturaren hiriburua izateko gogoa, grina hobeto esanda. Antolatzaileek, ekintza kultural bateratuaren bidez, hiriaren bizitasuna eta kulturaren hiriburua izateko ideiak jendea erakartzen duela erakutsi nahi omen zuten.