Ahotsa. Generoa. Musika

Xabi Strubell (A capella zutabean atzo argitaratutako artikulua)

Arreta handiz jarraitzen ari naiz Maialen Lujanbiok, Uxue Alberdik eta Ainhoa Agirreazaldegik (besteak beste) bertsolaritzaren inguruan abiatutako genero irakurketa eta hausnarketa. Euskal musikara etorrita, aspalditik eman izan dit atentzioa emakumearen ahotsaren (ahotsa, diskurtsoa, espazioa) falta horrek. Hortaz, segituan etortzen zait galdera: zein balio daude hedatuak euskal musikan neska bati zailago edo nekezago gerta dakion ibilbide bat hastea?

Estatistikari heltzekotan, ziur aski gehiago dira haur-gazte garaietan musikan hasten diren neskak mutilak baino, batez ere arlo