Sinesgarritasuna airean

Jon Eskisabel

Tabakalerako egitasmoa bizirik dago, oraingoz. Gertatutakoa gertatu eta gero ez baita erraza Donostian egin nahi duten kultura garaikideko zentroaren etorkizuna igartzea. Are gutxiago, itxaropentsu agertzea. Obra arkitektonikoak hastear zirela Odon Elorza alkateak diru inbertsioa berriz aztertzeko moratoria bat eskatuz egindako adierazpenek ataka larrian utzi zuten proiektua -hamar urteko ibilbide gorabeheratsuaren ostean nolabaiteko definizioa eta sinesgarritasuna lortuak zituela zirudien proiektu bera-, eta esan daiteke atzoko bileran erabakitakoarekin egitasmoari azkena eman diotela Gipuzkoako Diputazioak, Eusko Jaurlaritzak eta Udalak. Berriz buelta hasierara, eta ez da lehen aldia…

Urtea bukatu bitartean diseinatuko duten proiektua beste bat izango da, izen berekoa,

2 Comments

  1. kultura nahi du sustatu eta gero herri honetako sektuore bat suntzituz: hori ezin kolore denetako herria bada indepenentismoak ere bere indarra eta babesa behar luke psoeri pnv laguntza rekin bere jendea pribilagitu eta independentismoa suntzitzen ari dira orduan nola hasi daiteke estadu bat edukitzeko prpoieketu hori egiten dutenak kartzelatzen badituzte

    Reply
  2. Sinesgarritasuna airean? noski, baina norena?
    Gure gobernu-paisaia osatzen duten instituzio publikoei nonbait bost axola zaie sinesgarritasuna, seguruaski aspaldian galdu zutelako, lotsarekin batera. Horrelako nahasteen ondorio txarrena zabalagoa eta kezkagarriagoa da: tabakalera bezalako egitasmoak gelditzeak artisten eta sortzaileen komunitatea kaltetzen du gehien, ez komunitate honek behar beharrezkoa duen azpiegitura galtzen delako, baizik horrelako erabakiekin politikariek azkenean kultura luxuzko zeozer bailitzan aurkezten digutelako eta kultur arloan lan egiten dutenak alfer oportunista batzuk bailiran. Lotsagarri.

    Ez al dira gainerako azpiegitura asko bada luxuzkoak ere? nork erabakitzen du zer den luxuzkoa eta zer beharrezkoa? Alkate eskizofreniko batek? beldurrez eta ezjakintasun nabarmenarekin, aurpegiak ikustea besterik ez dago, erabakitzen duten horiek? Nork erabakitzen du San Mames barria, kulturatik pentsa baino gutxiago duen guggenheim berria, AHT, futbol taldeak lehen mailan mantentzeko ematen diren dirulaguntzak eta antzekoak prioritarioak diren?
    horiek nonbait sinesgarritasuna ematen diete klase politikoari. Ikuskizunean oinarritutako populismo merkea.

    Reply

Leave a Comment.