Euskara.Musika.Etorkizuna

Xabi Strubell (A cappella zutabean atzo argitaratutako artikulua)

Bere musika egokitzen jakin ez duen herriak espazio sozial ugari galdu ditu, eta haiekin batera aukera asko. Euskarazko musikak espazio garrantzitsu ugari irabazi dituen arren gure herri eta hizkuntzarentzat, ahulgune eta erronka handiak ditu.

Azkenerako, daukaguna zera litzateke: merkatu bat, entzuleria bat, eta musika ibilbide luze eta zabal bat. Gorakadak egon dira, eta beherakadak. Askotan entzun dut azken urteetan ez dabiltzala talde indartsuak gurean; ez garai bateko haiek, aretoak, plazak eta karpa erraldoiak betetzen zituztenak. Baina, pixka bat pentsatzen jarrita, maila internazionalean ere gertatu da halako prozesu paralelo bat rock munduan. Agian rock estiloak berak jo du goia.

Estilo aniztasunean dago egungo musikaren aberastasuna, eta, munduari so eginez gero, konturatuko gara gehien hazi diren estiloak direla rocketik harago joan direnak: disko jartzaileen eskutik etorri direnak -platerekin edo ordenagailuekin-, edo kantu elektroakustikoen bolada honetakoak -elementu analogikoak eduki arren janzkera elektronikoa dutena, gehienetan erritmo aldetik-. Estilo aniztasun horretan sartzen da, noski, musika elektronikoa, baina baita reggae, ragga, hip hop eta musika dantzagarriak ere. Popak berak erritmoak erritmo-kutxekin janzteko joera oso nabaria izan du. Panoramari erreparatzen badiogu, rock talde klasikoak dira, beraien enegarren bira eta diskoan, areto eta karpa handiak betetzen dituztenak.

Euskarazko musikak urratsa egin behar du. Jauzi bat rocketik harago. Tradizio horri uko egin gabe, baina espazioak irekiz ikusmolde berriei. Eta une oro, euskarazko musikaren balioak goian mantenduta, hau da, musika eta hitzen bitartez ideiak eta prozesu identitarioak bultzatzeko izan duen indarrari eutsiz.

Aldaketa hau azpitik doa, gainazalaren azpitik eta arrisku guztien gainetik. Baina arriskua hor dago: gerta liteke euskal entzuleriak beste nonbait bilatzea bere elikagaia -mundu global batean daukan musika eskaintza zabala kontuan hartuta-. Gure musika eraberritzen ez badugu eta euskara musika estilo jakinetan trabatuta geratzen bada, batez ere.

Euskal liburugintzak 21,602 metro egiten ditu urtero

Juan Luis Zabala

Euskal liburugintzak 21,602 metro egiten ditu urtero, duela bi urte egiten zuena baino ia 5 metro gutxiago.

Erreferentziak:

http://paperekoa.berria.eus/plaza/2010-07-28/031/007/euskal_literatura_argitaratzeko_laguntza_murriztu_du_jaurlaritzak.htm

http://www.berria.eus/blogak/zabala/index.php?blog=22&title=euskal_literaturak_28_462_metro_egiten_d&more=1&c=1&tb=1&pb=1#comments

Denborak ez du dena aldatzen

Jon Eskisabel

Duela hiru urteko irudia errepikatu zen igande gauean: jendetza Trinitate plazatik ateratzen, zoriontasun aurpegia ezkutatu ezinik -Rolling Stonesen Happy-ren bertsioaren oihartzuna artean amatatu gabe zegoen…-, musikariak eta entzuleak erabat asebeterik uzten dituen kontzertu horietako bat entzun ondoren.

2007ko orduko hartan New Orleanseko Allen Toussaint pianistaren taldearekin aritu zen Elvis Costello, eta herenegun bluegrass eta country musikariez inguratua. Laguntzaileak oso ezberdinak izanagatik, emaitza oso antzekoa izan zen, egiten duen guztiari bere zigilua eman dion artista horietako bat delako Costello, (ia-ia) berdin dio nor daukan alboan. Kantari eta konpositore bikain honen nortasuna gailentzen da beti. Beharbada igandekoa are gogoangarriagoa izan zen, lehen aldiz elkarrekin abestu baitzuten Kris Kristoffersonek eta Costellok taula gainean. Hiru kanta izan ziren: The Old Road, Pilgrim -biak Kristoffersonenak- eta April 5th. Historiko hitza zabaltzen hasi da jada.

Waylon Jennings, Johnny Cash eta Willie Nelsonekin batera, country musikaren barruan outlaw mugimendua osatu zutenetako bat da Kristofferson. Izpiritu aske eta errebeldeak batzen zituzten musikari haiek, baita baztertuen aldeko joerak ere. Donostian jarrera anti-inperialista azaldu zuen Kristoffersonek. Lehen kantuan (Shipwrecked in the 80s) Irak eta Afganistango gerrak aipatu zituen, George Bushi eskaini zion Nobody Wins,eta gogora ekarri zuen Argentinako eta Nikaraguako diktaduren atzean AEBak egon zirela –Sandinista abestu zuen, zati bat gaztelaniaz-.

74 urterekin, Kristofferson ez dago sasoi betean, musikarako bederen. Haren hatzak trakets mugitzen dira gitarraren harien artean, kantuak ez ditu ondo bukatzen eta ahotsa ere ez du garai batekoa. Baina abestiak bai. Berehala heldu zen Me and Bobby McGee, ezagunena, baina beste klasiko asko ere entzun genituen: Help Me Make It Throught the Night, Casey’s Last Ride (oso Cohen zalea), Just the Other Side of Nowhere, Sunday Morning Coming Down eta For the Good Times. Plaza betearen errespetua irabazi zuen, eta askori maitagarria egin zitzaigun.

Ogitartekoa amaitzeko astirik eman gabe azaldu ziren Costello eta beste sei musikariak agertokian. Kemen izugarriaz taularatu zen kantaria, eta konturatzerako ziztu bizian ari zen talde osoa Mistery Train-en bluegrass doinuan. Soinu nahasia zela medio -minutuak igaro ziren kontrabaxua eta akordeoia behar bezala entzun ziren arte-, hasierako inpresioa zen agertokian musikari gehiegi zegoela, talka egiten zutela instrumentuek. Pixkanaka, ordea, tresna bakoitzak bere lekua hartu zuen -Jerry Douglasen dobroa eta Stuart Duncanen biolina lehen planoan beti, zoragarri biak-, eta giroa berotuz joan zen minutuz minutu. You’ve Got to Hide Your Love Away (The Beatles), Angel Wanna Wear my Red Shoes, The Delivery Man elektrikoa, Jimmi Standing in the Rain kantu berri eder eta tristea, A Slow Drag with Josephine

Euskal literaturaren apokalipsiaren zazpi seinaleak

Iban Zaldua (Hirudia zutabean atzo argitaratutako artikulua)

Pasa den igandeko Irati Jimenezen zutabea irakurtzen ari nintzela, zerbait arraroa gertatzen ari zitzaidala ohartu nintzen. Zaila egiten ari zitzaidan, horrenbeste aipu sanfermineroren artean, artikulua deszifratzea, eta hark guztiak zer ikusia izan zezakeen ordura arte eztabaidagai genuen (euskal) literaturaren amaierarekin -edo disolbatzearekin-. Baina egia da, orobat, siesta ordua zela eta nire entendimenduak ohi baino mantsoago funtzionatzen duela halakoetan.

Une hartan, inpentsan, Espirituak hartu ninduen, eta neure ostean orro handia entzun nuen, vuvuzela-hotsa bezalakoa. Eta aingeru bat ikusi nuen, aldarri egiten:

Hesse

Ismael Manterola Ispizua (Begia zutabean argitaratutako artikulua)

Eva Hesse artista hil zenean, 1970ean, gauzez beteta laga zuen erabiltzen zuen estudioa. Normalean artisten tailerrak trastez beteta egoten dira: tresna erabilgarriak, artelanen zirriborroak, frogak edo bukatu gabeko lanak, bizitzan inguratu dituzten objektuak… Gehienetan erraza izaten da artelanak beste gauzetatik bereiztea, baina Eva Hesseren kasuan ez zen hain erraza izan, estudiotik ateratako objektuekin antolatutako erakusketan ikus dezakegun moduan.

Eva Hessek 1962an sortu zuen lehenbiziko hiru dimentsioko objektuarekin hurrengo urteetako eskulturaren eta, oro har, artearen ibilbidea aldatu zuen. Materialen inguruko ikerketa hasi zuela esan dezakegu, eta 1970ean hil zenean hausnarketa horretan murgilduta zegoen. Ordura arte arterako ohikoak ziren materialak erabili beharrean, beste batzuk aukeratu zituen: plastikoak, beira zuntza, latexa eta abar; baina harrigarriena ez da material ezohikoen erabilpena, erabiltzeko modua baizik. Ordura arteko eskulturetan materialak esanahiaren euskarri moduan erabili zituen edo materialaren berezko bilaketa moduan. Hessek, materialen materialtasuna azpimarratzeaz gain, esperientziaren aztarna bilatu zuen.

Plastikozko tutu txikiz egindako objektuak ezin ziren ia eskultura deitu, ez zuten arau formalik, ezta kontzeptualik ere. Ikuslearentzat hondakin nazkagarriak izaten ziren, eta artistaren esperientziaren euskarri edo edukitzaile izateaz gain, ikuslearen esperientzia kilikatzen zuen -sarritan nazka eragiten zuten-.

Hormatik zintzilik dauden sokak, kautxuzko zirkuluak, tolestutako zink xafla, paper orez egindako forma ahurra, laranja azal itxura duten igeltsuzko forma ganbilak; horiexek dira Eva Hessek estudioan laga zituen objektuetako batzuk. Artistak hasitako bidean ez dago objektuen eta eskulturaren arteko ezberdintasunik. Gaur egun erakusketa aretoetan ikusi arren, ez dira kontenplaziozko jarrera eskatzen duten objektuak, ez daude bere horretara mugatuta, ez daude bukatuta, ezta hasita ere, artistaren ekinaren aztarnak dira, bere lan guztiak bezalaxe.

Horrelako arte proposamenekin Eva Hessek, 60ko hamarkadako beste artista batzuekin batera, artearen objektu tradizionalarekin bukatu zuen: muga formalak zituen objektuak, ikuslearen esperientzia estetikora bideratutako objektuak, forma esanahi bihurtu zuten objektuak.

Nire udako plazan

Saioa (A cappella zutabean atzo argitaratutako artikulua)

Uda heldu da, eta harekin batera herritxo askotako festak hasi dira. Oporren gosea daukagun askok inbidiaz begiratzen diegu dagoeneko kolorea hartuta dauden gaztetxo eta unibertsitarioei…

Gaur fenomeno psiko-musikal berezi bat sentitu dut, eta nire gaztaroko udei buruz pentsatzera eraman nau. Ez dut uste dej

Patti Smith, busti gabe

Jon Eskisabel

Patti Smithek Penintsulan eskaini dituen bira honetako kontzertuetan pare bat gauza errepikatu egin dira, kantu zerrendaz aparte: tokian tokiko hizkuntza ez hitz egiteagatik barkamena eskatu du (hala egin zuen Cartagenan, gaztelaniarekin, eta Vigon, galegoarekin), eta Munduko Txapelketa irabazi duen Espainiako futbol selekzioari kantu bat eskaini dio. Donostiako egunkari bati emandako elkarrizketa batean iragarri zuenez, Zurriolako emanaldian Till Victory eskaini behar zion La Roja-ri. Baina ez zuen egin. Zergatik? Hizkuntzaren aipamenik txikiena ere ez zuen egin, ez eskerrak emateko ezta euskaraz ez hitz egiteagatik barkamena eskatzeko ere.

Bata (Espainiako selekzioari kanturik ez eskaintzea) bestearekin (euskararen aipamenik ez egitea) loturik dago? Jende askok Espainiako selekzioarena ez zuela ondo hartuko oroitarazi zioten eta arazoak saiheste aldera, euskaraz hitzik ez egitea erabaki zuen? Erdibideko jarrera hartu zuen denekin ondo (edo inorekin gaizki ez) gelditzeko? Ez zuen busti nahi izan? Nire ustez, bada hortik zerbait…

Faltsuak

Ismael Manterola Ispizua (Begiz zutabean larunbatean argitaratutako artikulua)

Nola erabakitzen dute arte adituek artelanen egileak zein diren? Horixe da Londresko National Galleryk antolatutako erakusketa baten gaia. Arte historia ezagupen esparru berri samarra da, eta ia bere lanaren sorrera eta gaztaro guztia artelan historikoen autoretza erabakitzen pasatu du. Zientziak eta laguntzeko tresnek aurrera egin ahala, arte historiak aspaldiko erabakiak aldatu egin behar izan ditu, eta garai batean pintore edo eskultore batena zen artelana, adibidez, gaur egun horrela ez dela konturatu gara, edo, alderantziz, anonimotzat jotako artelana artista ospetsu batena dela konturatu gara. Horrek ondo azaltzen du arte historia etengabe aldatzen den ezagupen bat dela. Adibidez, orain dela gutxi arte Goyaren lan esanguratsuena zen Kolosoa izeneko artelana, baina Goyarena ez bada, Prado museoan egindako azken ikerketak dioen bezala, onartu behar dugu Goyaren pareko beste egileren bat bizi zela garai hartan.

Hala ere, arte historia sortu zenean artistaren irudia inportantzia handikoa zelako gaude gu hain lotuta egilea bilatzeko obsesioarekin. Horren inguruan, askotan egin da faltsuen gaineko hausnarketa edo aldeko aldarrikapena. Orson Wellesek 1975ean filmatutako F for Fake filmak zalantzan jarri zuen artistaren irudia faltsifikatzaile baten bizitzaren kontakizunaren bidez. Azkenean, dokumental moduan egindako film horrek dokumentuaren gaineko zalantzan lagatzen du ikuslea, eta ez dakigu benetako historia kontatzen ari den edo kontatzen ari dena ere faltsua den. Antzeko zerbait gertatu zitzaidan orain dela gutxi ikusitako Garbo filmarekin.

Zergatik da hain garrantzitsua artelan baten egilea zein den jakitea? Garaikoa dela jakitearekin ez al da nahikoa?

Orain arte eraiki dugun arte historia kontuan hartuz gero, artistak garrantzi handia hartzen du, artea adierazpen pertsonalarekin lotu dugulako. Artistaren psikologia edo aztarna sumatu nahi dugu pintzelada edo kolpe bakoitzaren atzean, nahiz eta egin zen garaia ikertzen badugu artistaren irudirik ez egon, eta, egonda ere, artelanaren helburua gutxitan izaten zen artistaren iritziak, espresioak edo egoera pertsonalak artelanetan islatzea.

Horregatik asmatu dugu jenioaren ideia; gauza bereziak edo zailak egiten dituzten pertsona bereziak egon direla sinestea gustatzen zaigu; miresten ditugu eta haien antzekoak izatea amesten dugu, eta ez artearen esparruan bakarrik. Baina posible al da artistarik gabeko arte historiarik?

Parodiaz

Iban Zaldua (Hirudia zutabean igandean argitaratutako artikulua)

Literatur lan bat parodiatzat hartzea, askotan, hura gutxiesteko bide bat izan daitekeela begitantzen zait. Kutsu umoristikoa edo burleskoa izateagatik eta beste lan baten bizkar eraikita egoteagatik obra nagusi bat izateko aukera aldez aurretik ukatuko bagenio bezala. Hori iruditzen zait gertatu zaiola, esaterako, Joseba Gabilondoren Apokalipsia guztioi erakutsia ipuin-liburuari (Erein, 2009): kritikari batek baino gehiagok bere izaera parodikoa azpimarratzen zuen, liburua serioegi ez hartzeko argudio