Euskadi sarietako parte-hartzeaz

Liburu asko edo gutxi aurkeztu dira Euskadi sarietara? Nondik begiratzen zaion. Jakin-mina piztu da horren inguruan, Ainara Gorostitzuk, Gorka Bereziartuak eta Patxi Gaztelumendik sarean idatzitakoek erakusten dutenez.

Nik bildutako datuen arabera, hona hemen hiru sailetako parte-hartze kopuruak:

Datuak:

1) Euskarazko literatura. Aurkezteko moduko liburuak: 68 (32 nobela, 8 ipuin liburu, 25 poema liburu eta 3 antzerki lan). Aurkeztuak: 23 (% 33,82).

2) Euskarazko saiakera. Aurkezteko moduko liburuak: 28. Aurkeztuak: 15 (% 53,57).

3) Euskarazko haur eta gazte literatura. Aurkezteko moduko liburuak: 79. Aurkeztuak: 29 (%36,70)

Dena den, kopuru kontuak alde batera utzita, nik uste dut finalisten zerrendek ere ematen dutela zer pentsatua. Ez finalista diren liburuak eskasak direlako, baizik eta kritikak eta irakurleek laudatutako liburu asko finalisten zerrenda horietan ageri ez direlako. Aurkeztu ote dira? Ez dakigu, eta zalantza horrek sariei indarra kentzen diela iruditzen zait, Euskadi sarien definizioa eta nortasuna kontuan hartuta, aurreko urteko uzta osotik alerik onenak bereizteko bokazioa baitute, teorikoki.

Aurkeztu diren liburuen zerrenda eskuratzen saiatu gara, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailera e-mail bat bidalita, eta hau izan da prentsa arduradunak eman digun erantzuna:

Idazleen aurreiritziak

Irati Jimenez (Hirudia zutabea, 2010-10-24)

Bai, idazlearen generoaren arabera irakurleok espektatiba batzuk ditugu. Neuk, zeuk, denok. Zutabe honetan azken asteotan esan denaren harira diot. Borobil. Bai, baditugu. Idazlearen izenarekin datozen espektatiben artean daude generoari dagozkionak. Eta beste behin, neuri gertatutakora jotzen dut, horrek naramalako aurrekoa hain borobil esatera.

Ez da oso gustu onekoa norbere lanaz hitz egitea, baina tira. Nora ez dakizun hori eleberria gizonaren ikuspuntutik abiatzen da. Zortzi ataletatik erdiak -tartean lehena- Martin izeneko pertsonaiak kontatzen ditu. Lehen lerroa idatzi nuenean nik banekien horrenbeste, baina irakurle askok esan didate Martin emakumetzat hartu zutela hasieran. Ez du gauza handirik egiten Martin honek liburua abiatzen denean. Hegazkinetik jeisten da, taxia hartzen du, Radio Euskadiren sintonia entzuten du eta Bilbok izandako aldaketekin txunditzen da. Etxean aita edo antzekoren bat du zain, eta hura ikusteko gogoa ageri da. Hark Martin esaten dionean orduan argitzen zaio irakurleari tipoa gizonezkoa dela. Zer pentsatu nuen irakurleek andretzat hartu zutenean? Ez nuela asmatu bere barruko ahotsa narratzerakoan. Oraindik ere, ez daukat argi asmatu nuen ala ez, baina zera uste dut, I

Euskadi Sarietako finalistak

Juan Luis Zabala

Despiste baten ondorioz, BERRIAren gaurko paperezko edizioan ez ditugu aipatu Euskadi Sarien euskarazko eta gaztelaniazko literaturaren arloko finalistak. Barkamena eskatzen diegu hemendik epaimahaikideei, idazleei eta argitaletxeei. Honako hauek izan dira (ordena alfabetikoz emanak):

Euskadi Literatura Saria. Euskarazko literatura
Yolanda Arrietaren

Anthony Blunt

Ismael Manterola Ispizua (Begiz zutabea)

Artearen historiagileok aspergarri izatearen fama daukagu, historiagile guztiek bezalaxe. Unibertsitate irakasleok, liburutegiko apalen artean galduta edo artxiboetako hautsez beteta, interes gutxiko bizitzak izan ohi ditugula pentsatzen du jendeak.

Horregatik harrigarria da Anthony Blunt arte historiagile ingelesak izan zuen bizitza. Haren liburuak ezagunak dira oraindik arte zaleen artean, batez ere Barrokoko artista batzuei eskainitakoak, Poussini eta Borrominiri buruzkoak, hain zuzen. 1927an Bournemouthen, Ingalaterrako hegoaldeko hiri batean jaiotako irakasleak, bere arloan garai hartan lor zezakeen ia guztia lortu zuen: prestigioko irakaslea eta ikerlaria, The Spectator egunkariko arte kritikoa, Warburg institutuko kidea, erreginaren bildumen zaintzailea eta aholkularia…

Baina gizon dotore eta jakintsu hura, Cambridgeko Trinity Collegen eskolak ematez gain, Bloomsburyko taldeko lagun arteko elkarrizketan parte hartzeaz gain, eta etxeko saloiko besaulkian liburuak lasai-lasai irakurtzeaz gain, arriskutsuagoa zen joko batean zebilen.

Bigarren Mundu Gerra ondorengo kultura jendeak ezkerreko eta aberriaren kontrako jarrerak azalduz gozatzen zuen, jarrera horiek esnobagoak egiten zituztelakoan. Horregatik asko Sobiet Batasuneko espioi lanak egiten hasi ziren. Bluntek ezkutuaren eta arriskuaren mugan bizitzea muturreraino eraman zuen. 1939an britainiar zerbitzu sekretuetan sartu zen, nahiz eta urte batzuk lehenago Sobiet Batasunaren iraultzak txundituta, KGBren aurreko erakunderako lanean hasita zegoen.

Bizitza bikoitza edo hiru bizitza paralelorekin jarraitu zuen 30 urtetan, 1979an Margaret Thatcherrek Erresuma Batuko parlamentuan salatu arte. Ordurako zahartzaroan sartuta zegoen, eta ikerketetan murgilduta bizitza lasaia eraman behar zuen erretiroa hartu ondoren. Epaiketaren ondoren britainiar gobernuaren mendekua etorri zen, eta Blunten bizitza pertsonalaren zikinkeria ateratzen hasi ziren.

Arte historiagile itxura lasai eta prestigiodun horren azpian bizitza asko ezkutatzen zirela ondo adierazten dute Blunti egindako salaketek. Espioi lanak egiteaz gain, artelanak faltsifikatu, dirua irabazteko lagunei ziria sartu, xantaia egin, ikasleen lanak bereganatu, umeei gehiegikeriak egin eta abar dira Blunten curriculumean zerrendatutako merituak. Historiak esango du salatutakoak Gobernuaren mendeku gosez egindakoak izan ziren edo noraino iritsi zen bizitza ezberdinak izateko Blunten gogoa.

Esperientzia literarioak

Iratxe Retolaza (Hirudia zutabea)

Literatur adierazpide bati femenino edo maskulino etiketa ezartzeko ikuspegi zenbait garatu ziren aurreko Hirudietan. Egilearen ikuspuntua, gaiaren tratamendua, edo irakurlearen espektatibak. Begirada hauek guztiak, halere, identifikazio batetik oso hurbil garatu direla iruditu zait. Alegia, femeninoa= emakumetasuna, eta maskulinoa= gizontasuna. Feminitatearen eta maskulinitatearen rol eta estereotipo ofizialenek bai, ikuspegi hori garatu dute, baina azken aldian askotxo dira femeninoaren eta maskulinoaren arteko bidegurutzeaz aritu direnak. Edonola ere, heziketa literarioak orain artean behintzat ikuspegi etiketatu hori hedatu du, gehiegitxo egin ere.

Teresa Moureren ustez, emakume idazle batzuen obraren aurrean

Koadroen istorioak

Ismael Manterola Ispizua (Begiz zutabea)

Frankfurteko Stadel Museoko lanekin osatutako erakusketa zabaldu dute Bilboko Guggenheim museoan. Arte Garaikideko museo bati ez badagokio ere, bilduma bikaina da Herbehereetan eta Flandrian XVII. mendean pintatutakoa ezagutzeko. Hala ere, ez zait gustatzen Guggenheimen artista

Udazkeneko liburuak 2010

Eleberria
Jokin Ansorena Ordu bietan frontoian Alberdania
Gotzon Barandiaran Errotik Susa
Joan Mari Irigoien Nor bere bidean (Orbetarrak III) Elkar
Irati Jimenez Atsekabe zaitut Txalaparta
Asel Luzarraga Utopiaren itzalean Txalaparta
Arantxa Urretabizkaia Hiru Mariak Erein
Patxi Zubizarreta Joan. Hartzak, erlojuak eta beste piztia batzuk Txalaparta

Narrazioak
Askoren artean Orgasmus Txalaparta
Ur Apalategi Fikzioaren izterrak Susa
Xabier Etxaniz Rojo Txatartegiko ipuinak Erein
Irati Goikoetxea Arraroa Gero-Mensajero
Miren Agur Meabe Zazpi orduak Elkar
Xabier Montoia Fucking Artists Elkar
Juantxo Urdirotz Garabi suizidaren amodioak Pamiela

Poesia
Askoren artean Ahotsak, hitzak, hizkuntzak Euskaltzaindia
Josetxo Azkona Ez naiz Fujin izan Pamiela
Jon Benito Bulkada Susa
Joxemiel Bidador

Literatura maskulinoaren alde

Iban Zaldua (Hirudia zutabea, igandean argitaratutakoa)

Panorama aldatu dela zioen Irati Jimenezek aurreko zutabean, eta ez diot arrazoia kenduko, baina agian komeni da gogoratzea gauzak ez direla hainbeste mudatu, edo ez behintzat batzuek uste bezainbeste; alde horretatik, bitxia da nola funtzionatzen duen munduaz zenbaitzuek duten pertzepzio subjektiboak. Datu pare bat ematearren, gizonezko idazleon kopuruaren hazkunde itzelaz esan ohi dena

Literatura femeninoa. Femeninoa-edo

Irati Jimenez (Hirudia zutabea)

Aste osoan izan dut bueltaka Iratxe Retolazak zutabe honetan gaur zortzi idatzi zuena. Zera esan zuen, euskal literaturan autobiografiak egin dituzten emakumeek, normalean, ez dutela beraien bizitza kontatzeko egin. Baizik eta senitarteko zuten gizonen baten bizitzaren lekukotza emateko. Ez dagokio inori ondokoak zer idatzi behar duen esatea baina beraien bizitzen balioa ikusten ez duten zenbat emakume ez ote diren egongo pentsatzera eraman nau kontuak.

Eta anekdota ekarri dit gogora. Ikusezinez ari naizela.

Bizkaiko Foru Aldundiaren liburutegian idazle bizkaitar klasikoen erakusketa zegoen. Aresti, Axular, Mogel, Lauaxeta, Agirre. Begira nengoen: argazkiak, poema zaharrak, testuak. Erakusketa egitearen ardura zuenetako batek esan arte ez nintzen jabetu.

Banksy Donostian

Ismael Manterola Ispizua (Begiz zutabea)

Orain denok dakigu Banksy zein den, grafiti egile ospetsuaren Exit Through the Gift Shop filma ikusteko aukera izan dugulako Donostiako Zinemaldian. Ospetsua bere kaleko artelanak salneurri ikaragarri garestitan saldu direlako eta oraindik benetan nor den ez dakigulako. Filmaren Berlineko estreinaldira ez omen zen joan, hala ere, nahiz eta bertan egon inork ez zuen jakingo zein zen, inoiz ez zaiolako argazkirik edo filmaziorik egin, beraz, Donostiara etorri zen edo ez batek daki. Komunikabide batzuen arabera, Alde Zaharrean bere lan tipikoetako bat laga omen du filmaren emanaldiarekin batera; beste batzuek, berriz, artistarena ez dela diote.

Eztabaidaren berotasunaz baliatuta, filma ikusteko gogoa daukat kaleko artistaren estrategiez eta umoreaz disfrutatzeko. Filmak Donostian erakusteak aurreko asteko artikuluaren gaiarekin harremana duela iruditzen zait. Oraingo honetan Donostiako Udala bezalako erakunde batek Zinemaldian Exit Through the Gift Shop filma erakusten duen bitartean, kaleko hormetan grafitia egitea debekatuta dauka (horrek dakartzan ondorioekin: atxiloketak, epaiketak eta isunak).

Berezko kaleko artista izan zaitezke ospetsua bazara eta esandako tokian edo hiriko/herriko arduradunek eskainitako tokian zerbait egiten baduzu. Baina ez zen hori grafitien jatorria eta asmoa. Kalea okupatzeko edo kalean beste modura zaila zen zerbait adierazteko jaio zen grafitia, batez ere baztertutako gazteak inorenak ez ziren tokiez jabetzeko.

Gaur egun Banksy bezalako norbaitek garesti saldu ditzake bere artelanak kaletik aterata eta galeria edo aberatsen etxeetara eramanda, baina kalean lan horiekin zer gertatuko den ez dago garbi.

Donostiak 2016an Europako kulturaren hiriburua izateko propagandarako erabili dezake Banksyren filmaren emanaldia, baina onartutako kulturari buruz hitz egiten ari garela garbi lagata. Donostia bezalako hiri ederra