Kezkak eta begiradak

Iratxe Retolaza (Hirudia zutabea, 2010-11-28)

Azken Hirudia-n aipaturiko ideiak argitzeko erabiliko dut. Ziur asko, ez nuen azken zutabe hartan nahikoa argi hitz egin, etorri diren eztabaidek ohartarazi bezala. Argi dago literatura eta kazetaritza eskutik joan direla beti, baita euskal esparruan ere, Karmelo Landaren eta I

Erabakiak

Ismael Manterola Ispizua (Begiz zutabea, 2010-11-27)

Ambroise Vollardek, Parisko marchand-ik ezagunenak, Georges Rouault pintorearekin kontratua sinatu zuen 1913. urtean haren lan guztiak erosteko. Rouaultek pintatutako koadroak Vollardek saltzen zituen eta marraztutako eta grabatutako liburuak Vollardek berak argitaratzen zizkion.

Hogeita bost urte baino gehiago arazo handirik gabe pasatu ondoren, 1939. urtean Ambroise Vollard auto istripu gogor batean hil zen. Orduan Rouaultek lanen gaineko eskubidea aldarrikatu zuen Vollarden oinordekoen aurrean saldu gabeko eta bukatu gabeko lanak berreskuratzeko. Baina arazoa era baketsuan konpondu beharrean, auzitara jo behar izan zuten artistaren egile eskubideak onar ziezazkioten. Azkenean, Rouaultek auzia irabazi zuen, eta Vollardek eskuratutako hainbat eta hainbat lan pintoreari bueltatu behar izan zizkioten.

Baina haietako lan asko bukatu gabe zeuden, eta Rouaultek saltzeko aukera izan arren (Vollardek horretarako erabili nahi zituen, noski), urte batzuk lehenago hasitako lanak aztertzea erabaki zuen. Rouaulten kalitate irizpidearen arabera sailkatu ondoren, pintoreak 315 lan erretzea erabaki zuen mailarik ez zutela iruditu zitzaiolako.

Gaur egun, Rouaulten erabaki horrek harritzen gaitu. Artistaren etika zer den oso ondo ez dakigun garaian, BERRIAk berak orain dela aste batzuk argitaratutako I

Garaiko kezkak eta arazoak

Iban Zaldua (Hirudia zutabean atzo argitaratutako artikuluaren bertsio luzea)

Niri ere, Lander Garrori bezala, eredu periodistikoa ez zait idazleontzako txarra iruditzen, berez: literatura fantastikoaren zale gisa, gero eta estimu handiagoan dut gaur egun egiten den kazetaritza, are gehiago kontuan hartuta zelako ekarpena egiten ari den literatura fantastikoa bera

Eremuak gogoan

Juan Luis Zabala

Eremuak izena jarri dio Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak arte garaikidea sustatu eta gizarteratzeko sortu duen ekimen bati.

Izen bereko zinema jaialdi bat egin zen Zarautzen 90eko hamarkadan. Koldo Izagirre eta Anjel Lertxundi izan ziren haren bultzatzaile nagusietako batzuk. Behar adinako laguntza ez jasotzeak ekarri zion amaiera. Merezi du hura zer izan zen gogoratzea.

Nork du biolentzia kontagai?

Iratxe Retolaza (Hirudia zutabea, 2010-11-07)

Ezbairik gabe, literaturan hainbat esperientzia irudikatzeko ereduak eta erreferentziak behar-beharrezkoak dira, batik bat diskurtso sozial orokorretan isilarazten diren gertaerak edo esperientziak direnean irudikatu nahi diren horiek. Iban Zalduak garaturiko ideia hori berrestera dator euskal nobelaren bilakaerak. Izan ere, Arantxa Urretabizkaiak Zergatik Panpox (1979) nobelan emakume baten ahotsa gorpuztu arte, eta barne-min horren eta nortasun gatazka horren berri eman arte, ez genuen halako esperientzien berri euskal nobelan. Ez dirudi kasualitatea, bada, urte gutxira Anjel Lertxundik Hamaseigarrenean aidanez (1983) nobela idaztea, hain zuzen ere, emakume baten barne-minetik kontatua dena, emakumeak bizitako bazterketa eta biolentzia kontagai dituen nobela, era sinesgarrian gorpuztua. Lertxundi izan zen, oker ez banago, generoaren maskara jarri zuen lehen nobelagilea, narratzailea bere generoaz beste irudikatuz.

Badirudi eredu literariorik izan ezean, nobelagileek ez zutela ahots hori gorpuzteko nahikoa baliabiderik, edo eredu literariorik ez zutenez -jakina, euskal nobelan-, aukera literario hori ere alboraturik zutela.

Gaurko euskal nobelari erreparaturik, badirudi nobelagileek beste norabait jo dutela erreferentzia horien bila. Hedabideetara jo omen da. Irudipen hori izan dut behintzat azken aldian biolentzia matxistaren inguruan idatzi diren nobelak irakurtzerakoan. I

BAD jaialdiaren aro berria

BAD jaialdiaren gaineko analisia
Agus Perez

Pasa den asteburuan amaitu da BAD jaialdia eta balorapenak egiteko momentua heldu zaigu. Aurtengoa XII. edizioa izan denez, nahiko finkatuta etorri da jaialdiaren ildoa, hasierako urteekin konparatuta. Izan ere, lehen denboraldietan edonon izaten ziren emanaldiak

Kerik gabeko egunak

Fermin Etxegoien (A cappella zutabea, 2010-11-04)

Hasieran munduko tiporik gogorrenak ematen dute, ukabilkada batez muturra apurtuko dizuten gizon helduak, gainera bizardunak. Eta euren bideoklipak grabatuta dauden taberna-klub horietan erraz imajina daiteke prostituzio, droga zein beste edozein trafiko traturik. Baina nahikoa da bideoklipari bi minutuz arretaz begiratzea, Grinderman taldeak zabaldu nahi duen irudi arriskutsua bertan behera eror dadin, izan ere bideoklip horietan inork ez du zigarretarik erretzen.

Debekatuta dagoelako areto publiko itxi batean, badakigu, baina galdera da… ea fikzioa ere harrapatzen ote duen debekuak, eta badirudi baietz; fikzio audiobisualean orain errazagoa da norbait txutatzen ikustea zigarreta erretzen baino. Nick Cave eta taldekideek zail dute, beraz, haien gogorkeriaz gutariko batzuk konbentzitzea, eta bistan da entzule erretzaileoi buruz ari naizela (erretzaileok oso jende serioa baikara gure bizioari dagokionez, eta ondotxo dakigu ezinezkoa dela -are onartezina egiten zait niri- horrenbeste bizio dagoen tokian inortxok ere ez apurtzea erretzearen debekua).

Adibide bat; duela urtebete, The Sparteens talde lapurtarra ikustera joan ginen Baiona Ttipiko taberna-klub batera, Patxoki izenekoa (batzoki eta patxaran hitzen talkatik sorturiko bataioa) eta aizue; erre egin genuen bertan! Dakizuenez, twist bertsioak eskaintzen ditu The Sparteens taldeak, oso kantu famatuekin eginikoak; La Pollaren Txus, Su ta Garren Jo ta ke, Kortaturen Zu atrapatu arte… zein gutariko batzuoi guztiz ezezagun zaizkigun frantses kantu batzuenak, adibidez Vive le feu.

Hasieran pentsatu nuen kale borrokari buruzko abesti propioa zela, baina gero jakin dut B