Kerik gabeko egunak

Fermin Etxegoien (A cappella zutabea, 2010-11-04)

Hasieran munduko tiporik gogorrenak ematen dute, ukabilkada batez muturra apurtuko dizuten gizon helduak, gainera bizardunak. Eta euren bideoklipak grabatuta dauden taberna-klub horietan erraz imajina daiteke prostituzio, droga zein beste edozein trafiko traturik. Baina nahikoa da bideoklipari bi minutuz arretaz begiratzea, Grinderman taldeak zabaldu nahi duen irudi arriskutsua bertan behera eror dadin, izan ere bideoklip horietan inork ez du zigarretarik erretzen.

Debekatuta dagoelako areto publiko itxi batean, badakigu, baina galdera da… ea fikzioa ere harrapatzen ote duen debekuak, eta badirudi baietz; fikzio audiobisualean orain errazagoa da norbait txutatzen ikustea zigarreta erretzen baino. Nick Cave eta taldekideek zail dute, beraz, haien gogorkeriaz gutariko batzuk konbentzitzea, eta bistan da entzule erretzaileoi buruz ari naizela (erretzaileok oso jende serioa baikara gure bizioari dagokionez, eta ondotxo dakigu ezinezkoa dela -are onartezina egiten zait niri- horrenbeste bizio dagoen tokian inortxok ere ez apurtzea erretzearen debekua).

Adibide bat; duela urtebete, The Sparteens talde lapurtarra ikustera joan ginen Baiona Ttipiko taberna-klub batera, Patxoki izenekoa (batzoki eta patxaran hitzen talkatik sorturiko bataioa) eta aizue; erre egin genuen bertan! Dakizuenez, twist bertsioak eskaintzen ditu The Sparteens taldeak, oso kantu famatuekin eginikoak; La Pollaren Txus, Su ta Garren Jo ta ke, Kortaturen Zu atrapatu arte… zein gutariko batzuoi guztiz ezezagun zaizkigun frantses kantu batzuenak, adibidez Vive le feu.

Hasieran pentsatu nuen kale borrokari buruzko abesti propioa zela, baina gero jakin dut B

Leave a Comment.