Nork du biolentzia kontagai?

Iratxe Retolaza (Hirudia zutabea, 2010-11-07)

Ezbairik gabe, literaturan hainbat esperientzia irudikatzeko ereduak eta erreferentziak behar-beharrezkoak dira, batik bat diskurtso sozial orokorretan isilarazten diren gertaerak edo esperientziak direnean irudikatu nahi diren horiek. Iban Zalduak garaturiko ideia hori berrestera dator euskal nobelaren bilakaerak. Izan ere, Arantxa Urretabizkaiak Zergatik Panpox (1979) nobelan emakume baten ahotsa gorpuztu arte, eta barne-min horren eta nortasun gatazka horren berri eman arte, ez genuen halako esperientzien berri euskal nobelan. Ez dirudi kasualitatea, bada, urte gutxira Anjel Lertxundik Hamaseigarrenean aidanez (1983) nobela idaztea, hain zuzen ere, emakume baten barne-minetik kontatua dena, emakumeak bizitako bazterketa eta biolentzia kontagai dituen nobela, era sinesgarrian gorpuztua. Lertxundi izan zen, oker ez banago, generoaren maskara jarri zuen lehen nobelagilea, narratzailea bere generoaz beste irudikatuz.

Badirudi eredu literariorik izan ezean, nobelagileek ez zutela ahots hori gorpuzteko nahikoa baliabiderik, edo eredu literariorik ez zutenez -jakina, euskal nobelan-, aukera literario hori ere alboraturik zutela.

Gaurko euskal nobelari erreparaturik, badirudi nobelagileek beste norabait jo dutela erreferentzia horien bila. Hedabideetara jo omen da. Irudipen hori izan dut behintzat azken aldian biolentzia matxistaren inguruan idatzi diren nobelak irakurtzerakoan. I

Leave a Comment.