Barka itzazue eragozpenak

Lander Garro (Hirudia, 2011-06-19)

Ez daukat idazle (edo irakurle) apokaliptikoaren etiketarekiko kezka handirik, egia esatea nahi baduzue. Berdin gertatzen zait beste hainbat etiketekin, nik eskatu gabe jarriak izan zaizkidanak, baina batere trabarik egiten ez didatenak, esate baterako erradikalarena, edo abertzalearena. Pop kulturarekiko errezeloari esaten dio Umberto Ecok apokaliptiko, sintesia egiten uzten badidazue (Apocal

Voina

Ismael Manterola Ispizua (Begiz, 2011-06-18)

Veneziako Biurtekoan parte hartzeari uko egin dio 0100101110101101 arte kolektiboak. Horren ordez, protestara deitu du, Ai Weiwei artista txinatarra eta Voina Errusiako arte elkarteko kideak kartzelatik ateratzearen alde.

Weiweiren egoera ezaguna da, arteari buruzko iritzi tarte honetan askotan idatzi baitugu gaiari buruz; baina Voina izeneko kolektiboaren egoera ez da hain ezaguna gure artean. Anarkista kutsuko taldetzat ere hartzen dute, eta kaleko ekintza artistiko zuzenak egiteagatik ezagunak dira Errusiako hiriburuan. Horrek agintariak haserretu ditu, eta hainbat artista-ekintzaile atxilotu ondoren, kartzelan daude gaur egun.

Arte ekintza horietako batean parte hartzen ari zen mutilaren atxiloketa bideoan grabatuta eta Interneten dago ikusgai. Errusieraz guda esan nahi duen Voina taldeak KGB ohiko egoitzaren aurrean pintada bat egitea erabaki zuen iazko ekainaren 14an. Zakil bat eta barrabil pare handi bat marraztu zituzten, pintura zuriz, errepidearen lur gainean. Ekintza azkarra izan zen, zaindutako eremu batean eta trafiko handiko errepide baten erdian pintatu behar zutelako. Azken pintzelkadak ematen ari zirela, ekintzaileetako bat lurrera bota eta gogor jipoitu zuten atxilotu aurretik.

Ekintzaren lekuko moduan grabatutako bideoan atxiloketaren bortxakeria jaso nahi zutela dirudi; baina bukaera arte itxaroten badugu, konturatuko gara altxatzen den zubi horietako baten gainean pintatu zutela zakila, eta zubiak gora egiten duenean zakila tentetzen ikusteak zentzua ematen dio umekeria zirudien pintadari. Voinaren web orrian irakur daitekeenaren arabera, Dick captured by KGB izeneko ekintza

Txikitasunaz hitz handi batzuk

Lorea Agirre (Katuajeak, 2011-06-17)

Gure herriko eskola txikia da, herria bera bezala. Eskola Txikia, alegia, letra larriz. Hau da, gauza handia, oso handia. Txikia da neurriz eta ume kopuruz eskola handiekin alderatuta, baina handia da eskaintzen duenagatik. Hitz bitan esateko: herriaren bihotza da, herria biziarazten duena. Eskolarik gabe akabo herri txikia, herri izatearen adiera sakonenean. Igandetako mendizaleei babarrun eta baserriko oilaskoa emateko herri etniko bat izatea ere zilegi da. Ados. Orain, hori herri bizi bat edo parke tematiko bat ote den ez dakit. Baina gure eskola eskola txikia da, eta lehen begiradan duen gauzarik onena da eraikina ez duela itxitura batek inguratzen. Umeen jolaslekua herriko plaza da, parkea, kalea, herria bera.

Utziko didazue apologia pixka bat egiten, apur bat harrotzen. Badira eskola diferenteak eta badira eredu pedagogiko desberdinak. Eredu bat Eskola Txikiena da. Bai pedagogikoki, bai sozialki, bai kulturalki eskaintzen duena kontuan hartzeko modukoa da, bai umeentzat, bai herritarrentzat eta baita kultura eta hizkuntzarentzat ere. Gipuzkoan, nekazal giroko herrietan kokatuak dauden eskolak dira guztiak; ehun umetik beherakoak denak, eta 30-50 ume artekoak gehienak, nahiz eta badiren dozena bat ume dituztenak ere. Ezaugarri nagusia hala ere, adin desberdinetako umeak gela berean biltzea du. Gelako adin aniztasun hori halabeharrez dakar gutxi izateak, baina hain zuzen horixe da eskola txikien bertute handiena. Rosa Boix pedagogo katalanak doktorego tesia egina du honen guztiaren inguruan, eta berak dioen moduan, umeak

Klaustrofobia

Idurre Alonso (Hirudia, 2011-06-12)

Ez du balio sabel guztiak asetzeko, horixe dauka literaturak. Langabezian geratu den peoiak, beharbada, literaturarekin uxatuko ditu egunerokotasun gordinaren mamuak, edo beharbada, narda emango diote klase sozial aberatsagoentzat idatzitakoak iruditzen zaizkion liburuek.

Idazleak ere ez dira guztiak eroso sentituko artearen izaera ez-demokratikoan. Literatur babesleku antinuklearreko hormak zurrunegiak egingo zaizkio zelatan dabilen idazleari, eta hauskorregiak, barruan dagoenari.

Izan ere, horixe baita bizitzaren arlo guztietan gertatzen denaren isla. Babesean goxo-goxo daude batzuk, babes horretan aterpe hartzeko ate joka beste asko, eta bada aterpea bera itogarri iruditzen zaionik ere.

Kezka dut, ordea

Ismale Manterola (Begiz, 2011-06-11)

Gure Artea sariak erakusketa antolatzea baztertu duen momentutik, Euskal Herrian egiten den artea zuzenean ikusteko aukera gutxi ditugu. Aldundien esku geratu da, beraz, gaur egungo artelanak gizartearen aurrean erakusteko ekimena.

Gipuzkoan, artista berrientzat antolatzen den noveles izeneko lehiaketak, eta Bizkaian, parekotzat har daitekeen Ertibil izenekoak, gazteen artelanak saritzea eta erakustea dute helburu. Ez dut lehiaketa sistema gehiegi defendatuko, ezta sari maila ezberdinen sistema hierarkikoa ere, baina ez dut uste aurten Jaurlaritzak Gure Artearekin egin duena hobea denik.

Sarien bidez, artisten artean dirua banatzea ez da berez gauza txarra, nahiz eta lehiakortasuna ez dirudien arteari edo kulturari lotutako zerbait. Hala ere, literatura sariek izan dituzten arazoak sumatzen dira arte plastikoen lehiaketetan ere. Arazoak daudela jakinda, aurtengo Gure Artea sarietan sistema bera ezartzea da harrigarriena.

Badirudi artisten lana sustatzeko diru laguntzak ematea dela egokiena; baina, bai Gipuzkoako Aldundiak, bai Bizkaikoak dirua banatzen dute artisten proiektuak laguntzeko, eta horregatik ez zait zeharo desegokia iruditzen sarien bidez dirua banatzen segitzea; eta gainera, erakusketen bidez, jendeak artista gazteak gaur egun egiten ari direna ikusteko aukera izatea.

Aurreko hilean, Gipuzkoako artista berrien lehiaketan aukeratutako eta saritutako lanak ikusteko aukera izan genuen, Donostiako Koldo Mitxelena aretoan. Erakusketa txukuna, eta lanak batez besteko maila altukoak zirela esan dezakegu. Oraingo honetan, Bizkaikoari tokatu zaio, Bilboko Rekalde aretoan jarri duten Ertibil izeneko erakusketan. Hemezortzi gazteren lanekin batera, aurtengo ekitaldiko sariak ikus ditzakegu: Alain Urrutiaren koadro grisa, Unai Requejo eta Miriam Isasiren barrea eragiten duen bideoa, eta Manu Urangaren diapositiba sorta.

Bi aldundien ekimenen bidez, aurten, gutxienez 43 artista berrien lanak ezagutzeko, ikusteko eta entzuteko aukera izan dugu: 22 Bizkaian eta 21 Gipuzkoan. Noizko Euskal Herri mailako erakusketa, nahiz eta lehiaketarik ez egon?

Zaharregiak al gara?

Lorea Agirre (Katuajeak, 2011-06-10)

Identitatea izatea ez da marabilla bat. Horrelaxe dio, hitzez hitz, Joseba Sarrionandiak. Azken hilabetean bitan egin digu kuku, behin hAUSnART pentsamenduaren aldizkari jaio-berritik, eta bestean ZuZeu Interneteko albistaritik. Bietan elkarrizketa egin diote, eta bietan galdetu diote identitatearen aferaz. Izan ere, postmoderniak atzean utzia omen zuen identitatearen gaia, behin eta berriz agertzen tematzen da, han eta hemen, txiki eta handien ahotan. Eta oraindik ere zalaparta handiena sortzen duena identitate etnikoa da (barka, hitzaren itsustasuna). Etnikoa (barka, berriro), adieraren zentzu antropologikoenean, esan nahi dut (badaezpada ere). Alegia, etnia lurraldea, hizkuntza eta kultura hirutasunaren gainean eraikitako talde identitatetzat hartzen denekoa. Utz ditzagun biologia eta genealogia albora. Horren harira, batzuek identitate nagusi bakarra defendatzen dute, beste batzuek identitate anitzak, plurilinguistikoak esate batera, bestetzuek identitate plurinazionalak edota plurikulturalak. Horraino eztabaidarako eremu izugarri interesgarri bat zabaltzen da.

Baina ba omen da pertsonak adina identitate daudela defendatzen duenik ere. Lagun batek ekarri dit aipua, eta sareak jarri dit begien aurrean: Patxi Lopez lehendakariak EAEn ez dagoela identitate bakarra esan duela, ez dagoela euskal identitatea sentitzeko modu bakarra. Horraino, ados. Baina onena ondoren bota du:

Zuzeneko musika

Xabi Strubell (A cappella, 2011-05-09)

Duela gutxi Elorrion elkartu ginen hamaika musikari, bide oso desberdinetakoak, musika-zuzenean webgunearen festan. Giro benetan aparta, jende andana eta askotariko proposamenak. Bluesa, bossa, folk berria, umorera jotzen zuten musika alaiak, eta abar. Argi dago musika akustikoak indarra hartu duela azken urteotan.

Alde batetik, uhin internazionala izan da. Badirudi rockaren hamarkadaren eta elektronika eta DJen hamarkadaren ondotik, hamarkada berri honek akustikora eta analogikora jaisteko aukera ekarriko duela. Kontzertu akustikoak klasiko bat bihurtu dira pop izar handien ibilbidean. Eta beste aldetik, musikariek gustua hartu diote