Naziotasunaz (eta II)

Idurre Alonso (Hirudia, 2011-07-24)

Barkatuko didazue aste batzuk atzera egitea, baina aurrekoan proposatutako galdera sortari erantzun egin behar niola iruditzen zitzaidan.

Gainontzeko nazioetan gertatzen den bezala, Euskal hezkuntzaren helburu nagusietako bat nazio identitatea eraikitzea dela uste dugu askok. Hori erdiesteko, ordea, ez daukagu modu sistematiko eta landurik. Eta modu horren gabeziak eragiten du bakoitzak bere bidetik lortu nahi izatea zorioneko helburua. Batzuek literaturaren historia ezagutzearen beharra aldarrikatzen dute, eta horri lotuta, egungo idazle

Bildumazaletasuna

Ismael Manterola Ispizua (Begiz, 2011-07-23)

Egun hauetan Dimitris Dascalopoulos greziarraren bilduma ikus daiteke Guggenheim museoan. Gizon horrek bildu dituen arte garaikideko lanak ikusgarriak dira, eta artista ezagunen instalazio handiak ondo egokitzen dira Bilboko museoaren areto erraldoi batzuetara. Ez da erraza lan horiek erakusteko toki egokiagorik topatzea.

Kiki Smith, Rachel Whiteread, Robert Gober, Damian Hirst, Marina Abramovic, Louise Bourgeois, Annette Messager, Matthew Barney, Paul McCarthy, Mike Kelley, Martin Kippenberger, Thomas Hirschhorn, Mona Hatoum, eta abarren lanak daude Bitarte Argitsua izenburupean aurkeztutako erakusketan.

Ikusgarritasunaren efektuak pasa ondoren, erakusketaren eta bildumaren aurkezpena eta balioak aztertzen hasi orduko, konturatuko gara zaila dela jarraipen ildo edo bildumaren haria aurkitzea. Bilduma pribatu baten aurrean gaudenean, galdera bat dator gure buruetara: zer da bildumagileari interesatzen zaiona? Artisten izen ezagunak biltzeaz aparte, ba al dago artelanak erosteko eta biltzeko arrazoiren bat? Erakusketaren arduradunek ahaleginak egin arren, ez dirudi hala denik. Artelanak gaika sailkatuta daude izenburu orokorren bidez, baina erakusketari esanahia edo bilbea eman beharko lioketen atalen izenburuek ez dute gauza handirik argitzen, orokorregiak direlako: Barrualdea eta kanpoaldea esaldiaren inguruan artelan oso ezberdinak azaltzen zaizkigu, eta beste edozein artelan sailkatzeko erabil zitekeela pentsatzen dugu.

Beraz, zein da Guggenheimen erakusten den Dascalopoulos jaunaren bilduma bereizten duen ezaugarria? Instalazio handiak izatea edo gaur egungo arte garaikidearen 40 izen nagusien artean egotea dela ondoriozta dezakegu.

Ez da harritzekoa aberats baten bilduman izen handiak azaltzea, baina museo publiko batean erakusten denean, bildumagilearen gustua edo joerak azaltzea eskertuko nuke. Ikusgarritasuna eta izen zerrenda liluragarria ez da erakusketa antolatzeko nahiko arrazoi gaur egun. Erakusketan aurkezten diren lanei testuingurua eta koherentzia eskatu behar zaiola iruditzen zait, edo hori izan beharko litzateke erakusketaren arduradunen lana eta

Ondarea zaintzen

Ismael Manterolza Ispizua (Begiz, 2011-07-16)

Aste honetan, Zain fundazioaren aurkezpena egin dute, Gasteizen. Kultur ondarea ikertzeko eta suspertzeko helburua duen fundazioak erakunde publikoen babesa du. Jaurlaritza eta Gasteizko Udalaz gain, Euskal Herriko Unibertsitatea bertan egotea pozteko moduko albistea da. Horrelako ekimenetan unibertsitate publikoa baztertzeko joera ohikoa delako-edo, estimatzekoa da fundazioaren aurkezpena.

Ondarearen gaia gizartearentzat garrantzi handikoa dela iruditzen zait, eta Zainen aurkezpenean Kultura sailburuak esandakoarekin ados nago:

Ondarea zaintzen

Ismael Manterolza Ispizua (Begiz, 2011-07-16)

Aste honetan, Zain fundazioaren aurkezpena egin dute, Gasteizen. Kultur ondarea ikertzeko eta suspertzeko helburua duen fundazioak erakunde publikoen babesa du. Jaurlaritza eta Gasteizko Udalaz gain, Euskal Herriko Unibertsitatea bertan egotea pozteko moduko albistea da. Horrelako ekimenetan unibertsitate publikoa baztertzeko joera ohikoa delako-edo, estimatzekoa da fundazioaren aurkezpena.

Ondarearen gaia gizartearentzat garrantzi handikoa dela iruditzen zait, eta Zainen aurkezpenean Kultura sailburuak esandakoarekin ados nago:

Ospatzen

Ismael Manterola Ispizua (Begiz, 2011-07-09)

Oker dauden horietako bat naiz. Edo, zuzendari artistikoak kondeszendentzia handiz dioen moduan, proiektuari mesede handia egin dioten eszeptiko egoskor horietakoa.

Niretzat ere, Donostia 2016ko Europako kultur hiriburu izendatzea erabaki politikoa izan da. Politikoa izango litzatekeen bezala ez izendatzea, edo Burgos, Kordoba, Zaragoza edo beste edozein hiriburu aukeratzea. Epaimahaikideak politikariek izendatzen dituzten momentutik aurrera, hartzen dituzten erabakiak politikoak dira.

Eztabaida antzua baino gehiago, ekainaren 30eko BERRIA-k kultura munduko bost laguni eskatutako iritzia interesatzen zait. Gutxi gorabehera, inork ez zekien kulturari zer ekarriko dion izendapenak, baina itxaropenerako tartea zabalik lagata, etsipenaren eta kuriositatearen artean sumatu nituen idazle, aktore, kantugile eta kultur zentro baten arduradunaren iritziak.

Nik, berehala proiektu zehatzetara jo nuen. Kultur hiriburuko web orrian badaude ere, paperez Gipuzkoako egunkari zabalduenak gaztelania hutsez argitaratu zituen, Donostiaren izendapena baino egun bat lehenago. Irabaziko ez zuela pentsatuta, ez nion kasu handirik egin; baina egun hauetan, argitalpen garestia begiratzen jardun ondoren, hainbat proiektuk harritu egin naute. Alde batetik, ez dakit zenbat umez jotako danborrada; Guinness errekorrerako ikuskizunetik kultur ekintzatik baino gehiago duena. Bestalde, artean biolentziak izan duen errepresentazioa aztertzeko erakusketa handia.

Esparru horretan mugitzen naizelako edo, harrituta geratu naiz erakusketaren helburuekin eta, batez ere, aurrekontuarekin. 1.300.000 euroko aurrekontua duen erakusketarekin, Gipuzkoako Diputazioko arte sormenerako eta ikasketetarako 25 urte inguruko diru-laguntzak ordaindu daitezke (46.800 eurokoa izan da 2011n).

Horrekin batera, hiriburu izateko lantaldetik hainbeste errepikatzen ari diren lema, hau da, kulturaren bidez indarkeria gainditu daitekeenaren ideia, gehiegizkoa dela iruditzen zait; edo hobeto esanda, jendeari itxaropen faltsuak ematea da. Kulturan sinesten badut ere, biolentzia bultzatzen duten interes politikoak eta ekonomikoak izugarriak direla badakit, eta Euskal Herrira bakea eta elkar adiskidetzea kulturatik baino gehiago, borondate politikotik etorriko direla esango nuke. Munduko beste tokietara berriz, ez dut uste epe motzera etorriko denik. Horregatik ironikoa iruditzen zait, Ekuatore Gineako diktadura beldurgarria babesten duen edo Saharako herritarrak hiltzeko erabiltzen diren armak Marokori saltzen dizkion gobernu bateko ministro donostiar batek hautagaitzaren zapia lepoan jantzita ospatzea Donostiaren izendapena.

Literaturaren plazera

Lander Garro (Hirudia, 2011-07-10)

Umeei literatura irakasteko moduak aipatu zituen lehengoan Idurre Alonsok, gai zinez interesgarria, baina neure eskumenetatik ihes egiten duena errukirik eta erremediorik gabe. Ume bat literaturaren plazerean hezteko erronka aipatzen didaten bakoitzean, korrika alde egiteko gogoa sortzen zait, Polizia ikusten dudanean bezala ia. Genetikoa da, aizue. Utz iezadazue, beraz, gaiari iskin egin diezaiodan, axola ez bazaizue.

Mesanotxean liburuak dozenaka pilatzen dituenetakoa naiz. Liburuak irakurri gabe irakurtzeko artean trebatzen hasia naizen seinale, seguruen. Orritxo batzuk diagonalean pasa, eta aurrera, beste liburu bat. Merkatuko liburu gehienek ez dute haiekin denbora gehiagorik galtzea merezi. Ireki eta saltoka bistadizoa botatzea, batzuetan, gehiegi ere izan liteke. Luxua. Hasier Etxeberriak horri buruzko liburuxka probokatzaile bat utzi zidan behin, tarteka brillantea eta tarteka muturrekoa iruditu zitzaidana, demagogiko samarra edo: Comment parler des livres que l’on n’a pas lus (Pierre Bayard). Haren arabera, literatur kultura lortzeko biderik eraginkorrena, hain zuzen, liburuak irakurri gabe irakurtzea dateke. Ez daukat liburua esku artean, ezin dizuet han jasotakoa zehazki azaldu, baina, grosso modo, hauxe zioen: literaturaren mundua handiegia da, zabalegia eta oparoegia. Haren

Sariak

Ismael Manterola Ispizua (Begiz, 2011-07-02)

Patxi Zubizarretaren Joan liburuan, arte plastikoen sari banaketa istilutsu bat deskribatzen da. Saria jasotzera doanean, Joao izeneko fikziozko pertsonaiak pinturaz betetako globoak botatzen ditu jendearen kontra, tartean dagoen kultura ministroaren marka garestiko trajea zikin-zikin eginda lagatzen duelarik. Ordutik aurrera, Joao Artearen etsaia ezizenaren bidez ezaguna izango da Portugalgo kultura munduan.

Itxuraz, aurki Gure Artea sariak banatuko dira, eta gure artean goian deskribatutako egoeraren antzeko zerbait gerta zitekeen irudikatzen saiatu naiz. Ez dirudi horrelako ezustekorik gertatzeko arriskuan gaudenik; agian ezta nahi ere. Baina, aurtengo Gure Artean egon diren aldaketak kontuan izanda, sorpresaren bat edo performanceren bat eskertzekoa izango litzateke.

Perfektua ez zen sari sistema hobetu beharrean, sari askoz ere konbentzionalagoa bihurtu dute lehendik artisten artean ilusio gutxi eragiten zuen Gure Artea saria. Lehen, gutxienez, dirua hiru artistaren artean banatzen zen, eta horrek pizgarri moduan funtzionatzen zuen sarira aurkezterako orduan. Gaur egun, sarira aurkezterik ere ez dago. Horren ordez, Eusko Jaurlaritzako kultura sailak izendatutako bost epaimahaikideen artean saria jasotzeko gai izan daitezkeen hiru lagunen izenak proposatzen dira, hiru ataletan banatuta: ohorezko saria,

Goierri Donostia Goierri

Lorea Agirre (Katuajeak, 2011-07-01)

Aitor dezadan, halako hozki bat sortzen dit Donostia hiritxo burges garbi atsegin txepel paristxikiak, jakitun izanik ere ez dela erabat irudi erreala, ez behintzat Donostiako auzo eta jende askori egotzi diezaiokeguna, baina hori da dudarik gabe hiriak saltzen duen irudia. Aurreiritziak ere badira, badakit. Goierritarra naiz, zer nahi duzue.

Eta Goierri donostiarrentzat ere bada aurreiritziz eta topikoz betetzeko probintzia barren barreneko eremu egoki bat. Askorentzat bai behintzat. Nekazari giroko euskaltasunaren gunea. Baserritarren Goierri. Probintzianoena. Eta Goierri ez da hori, Goierri izatekotan buzo urdineko langileak dira. Ez dio alferrik trengintzak, fundizioak, garabigintzak eta industriarako makinagintzak ematen jaten. Batzuetan justuan, baina horrexek elikatzen du. Burdinak. Besterik da burges izatera jokatzen dugula aspaldi honetan. Trena joan den mendea hasterako iritsia zen, eta harekin lehen etorkinak, Espainiako langile jendea, anarkista eta komunista asko tartean. Eta heroina ere etorri zen 80ko hamarkadan, eta salerosketan gamelu euskaldunak ibiltzen zirela, baina ondorioak ez ziren hargatik arinagoak izan. Eta Europako ibairik kutsatuena izan dugu urtetan Oria ibaia

Ez goi eta ez doi

Iban Zaldua (Hirudia, 2011-06-26)

Kontua da, aurrekoan Lander Garrok adierazitakoaren haritik, nik esango nukeela, euskal literaturaren egoerari buruz, ba ez goi eta ez doi. Ez behintzat egungo beste literatura mendebaldarrak baino gehiago edo gutxiago. Angel Errok nik baino hobeto azaldu du, larrutan egiteko ze euskal idazle ez litzatekeen hautatu behar aholkatzen zuelarik: