Literaturaren plazera

Lander Garro (Hirudia, 2011-07-10)

Umeei literatura irakasteko moduak aipatu zituen lehengoan Idurre Alonsok, gai zinez interesgarria, baina neure eskumenetatik ihes egiten duena errukirik eta erremediorik gabe. Ume bat literaturaren plazerean hezteko erronka aipatzen didaten bakoitzean, korrika alde egiteko gogoa sortzen zait, Polizia ikusten dudanean bezala ia. Genetikoa da, aizue. Utz iezadazue, beraz, gaiari iskin egin diezaiodan, axola ez bazaizue.

Mesanotxean liburuak dozenaka pilatzen dituenetakoa naiz. Liburuak irakurri gabe irakurtzeko artean trebatzen hasia naizen seinale, seguruen. Orritxo batzuk diagonalean pasa, eta aurrera, beste liburu bat. Merkatuko liburu gehienek ez dute haiekin denbora gehiagorik galtzea merezi. Ireki eta saltoka bistadizoa botatzea, batzuetan, gehiegi ere izan liteke. Luxua. Hasier Etxeberriak horri buruzko liburuxka probokatzaile bat utzi zidan behin, tarteka brillantea eta tarteka muturrekoa iruditu zitzaidana, demagogiko samarra edo: Comment parler des livres que l’on n’a pas lus (Pierre Bayard). Haren arabera, literatur kultura lortzeko biderik eraginkorrena, hain zuzen, liburuak irakurri gabe irakurtzea dateke. Ez daukat liburua esku artean, ezin dizuet han jasotakoa zehazki azaldu, baina, grosso modo, hauxe zioen: literaturaren mundua handiegia da, zabalegia eta oparoegia. Haren

Leave a Comment.