5 Comments

  1. Ohar interesgarriak, Iban. Euskal kulturako azken aldiko joera zenbait esplikatzeko argigarriak.
    Hona hemen, burura etorri zaidan beste ohar bat (hauxe ere eztabaidagarri). Asmatu du “popular” dena kultu etiketarekin saltzen, eta hartara, kultura popularreko kontsumitzaileak komunitate kultuko sentitu dira (ez diot mespretxuz, ezta gutxiago ere, ni ere kultura popularreko kontsumitzaile naiz, eta jakina, kultura popularrak arte-lan eder askoak eta erabilera sozial eder askoak ditu. “Popular” eta “kultu” kontzeptuekin ez dut jarduera kultural bat bestea baino legitimoago egin nahi, edo baliotsuago, baizik eta bi parametro -eta diskurtso- kultural ezberdin izan ohi direla adierazi). Baina, KU-ren estrategia hori ere izan delako susmoa dut -oharkabean izan ala ez, baina, horrela aritu dela iruditzen zait-: diskurtso literarioak egiterakoan (hitzaldietan, instituzio literarioetako ekitaldietan…) ukatu egiten du “popular” dela, erabat ukatu ere, nahiz eta popular horren parametroetan aritzen den bere zenbait jarduera literariotan. Instituzio literario eta politikoetan legitimatua izateko, aldiz, populartasunak ez du hainbesteko eraginik edo baliorik -oraingoz! edo ez behintzat hain esplizituki, diskurtso popular eta guzti-, eta instituzio horietan bidea egiteko beharrezkoa du literatura kultuaren parametroko diskurtsoak eta jarrerak agertzea. Alegia, hartzaileen aurrean eta literatura hedatzeko moduan (eta sormenaren moldean) populartasunaren alde egiten da KU-ren azken aldiko proposamen literarioetan, baina, instituzio literario eta politikoen aurrean diskurtso kultuaren paradigma egiten du bere.
    Herriaren “arima” irudikatzeko funtzioa ez al du sarri kultura popularrak beregain hartu?

    Reply
  2. %100 ados, Iratxe: oso ekarpen interesgarria. Azken finean, idazlearen dilema hori da, askotan: oso irakurria izan nahi badu, kultuzko maila alde batera utzi eta “popularra” izatera pasa behar du, derrigorrez. Bi mailak, “kultua” eta “popularra”, aldi berean asetzeko gai diren obrak, izan ere, oso gutxitan ematen dira artearen ekosferan. Hortik, ziurrenik, Uribek baraja bikoitz horretara jokatzeko egiten duen ahalegina, akademiarekin dituen harremanak erabiliz (3. puntua). Baina ez dakit lortzeko gai izango den…

    Reply
  3. Ze plazerra egin zitzaidan diskurtso hau aurkitzea. Eskerrik asko, Iban, honen objektiboki fenomenoa(k) planteatzeagatik (eztabaidatxo batzu ditudan arren).

    Grazia egin zidan, lehenik eta behin,

    Reply
  4. Bai, arrazoi duzu Elizabeth, huts egin nuen poema-liburuaren itzulpenen argitarapen-datekin, eta barkamena eskatzen dut nahasmenagatik. Informazioa ondo ematearren, esan behar nuen “Bitartean heldu eskutik”-en zatiak lehenago eta independenteki argitaratu zirela Estatu Batuetan, Espainian baino (eta alde horretatik esanguratsua izan zen, besteak beste, “Maiatza” poemaren argitarapena “New Yorker” aldizkari prestigiotsuan, 2003an), eta, ondorioz, zabalkuntza bideak nahikoa autonomoak izan zirela duela gutxira arte: Uribe iritsi arte normalena lehenengo espainiar merkatutik igarotzea zen, eta hortik besteetara salto egitea. Dena dela, irudipena daukat sari nazionalarekin eredu “tradizionalera” (Espainiatik egingo dela, nagusiki, atzerrirako zabalkundea) itzuliko dela, aurrerantzean.

    Ados, bestela: nik ere ez dut uste idazle bakarra esportatu genezakeenik. Eta, are gehiago, nire preferentzietan beste idazle batzuk dezente aurretik leudeke Uribe baino (Atxagaz gain, egon badagoena, eta belaunaldi nagusikoak aipatzearren soilik, Saizarbitoria adibidez, inolako zalantzarik gabe). Baina kontuak diren bezalakoak dira: gurea nazio eta kultura txikia da; ezin dugu, esate baterako, Poloniarekin konparatu. Alde horretatik gure patua Ugre

    Reply

Leave a Comment.