Naziotasunaz (eta II)

Idurre Alonso (Hirudia, 2011-07-24)

Barkatuko didazue aste batzuk atzera egitea, baina aurrekoan proposatutako galdera sortari erantzun egin behar niola iruditzen zitzaidan.

Gainontzeko nazioetan gertatzen den bezala, Euskal hezkuntzaren helburu nagusietako bat nazio identitatea eraikitzea dela uste dugu askok. Hori erdiesteko, ordea, ez daukagu modu sistematiko eta landurik. Eta modu horren gabeziak eragiten du bakoitzak bere bidetik lortu nahi izatea zorioneko helburua. Batzuek literaturaren historia ezagutzearen beharra aldarrikatzen dute, eta horri lotuta, egungo idazle

Bildumazaletasuna

Ismael Manterola Ispizua (Begiz, 2011-07-23)

Egun hauetan Dimitris Dascalopoulos greziarraren bilduma ikus daiteke Guggenheim museoan. Gizon horrek bildu dituen arte garaikideko lanak ikusgarriak dira, eta artista ezagunen instalazio handiak ondo egokitzen dira Bilboko museoaren areto erraldoi batzuetara. Ez da erraza lan horiek erakusteko toki egokiagorik topatzea.

Kiki Smith, Rachel Whiteread, Robert Gober, Damian Hirst, Marina Abramovic, Louise Bourgeois, Annette Messager, Matthew Barney, Paul McCarthy, Mike Kelley, Martin Kippenberger, Thomas Hirschhorn, Mona Hatoum, eta abarren lanak daude Bitarte Argitsua izenburupean aurkeztutako erakusketan.

Ikusgarritasunaren efektuak pasa ondoren, erakusketaren eta bildumaren aurkezpena eta balioak aztertzen hasi orduko, konturatuko gara zaila dela jarraipen ildo edo bildumaren haria aurkitzea. Bilduma pribatu baten aurrean gaudenean, galdera bat dator gure buruetara: zer da bildumagileari interesatzen zaiona? Artisten izen ezagunak biltzeaz aparte, ba al dago artelanak erosteko eta biltzeko arrazoiren bat? Erakusketaren arduradunek ahaleginak egin arren, ez dirudi hala denik. Artelanak gaika sailkatuta daude izenburu orokorren bidez, baina erakusketari esanahia edo bilbea eman beharko lioketen atalen izenburuek ez dute gauza handirik argitzen, orokorregiak direlako: Barrualdea eta kanpoaldea esaldiaren inguruan artelan oso ezberdinak azaltzen zaizkigu, eta beste edozein artelan sailkatzeko erabil zitekeela pentsatzen dugu.

Beraz, zein da Guggenheimen erakusten den Dascalopoulos jaunaren bilduma bereizten duen ezaugarria? Instalazio handiak izatea edo gaur egungo arte garaikidearen 40 izen nagusien artean egotea dela ondoriozta dezakegu.

Ez da harritzekoa aberats baten bilduman izen handiak azaltzea, baina museo publiko batean erakusten denean, bildumagilearen gustua edo joerak azaltzea eskertuko nuke. Ikusgarritasuna eta izen zerrenda liluragarria ez da erakusketa antolatzeko nahiko arrazoi gaur egun. Erakusketan aurkezten diren lanei testuingurua eta koherentzia eskatu behar zaiola iruditzen zait, edo hori izan beharko litzateke erakusketaren arduradunen lana eta