Kurtso bukaera

Ismael Manterola Ispizua(Begiz, 2011-06-25)

Kurtso bukaerarekin batera, arte ederretako ikasleen erakusketa bat baino gehiago daude ikusgai Euskal Herrian. Alde batetik, ikus-entzunezkoen 23. erakusketa zabaldu zuten aurreko astean Bilboko BBVren aretoan. Bestetik, Zarautzen urtero ikasleen lanen aukeraketa polita ikus daiteke Sanz Enea kultur etxeko erakusketa aretoan. Azkenik, Bizkaiko Batzar Nagusiko egoitzan ikerketa masterreko bi ikasleren erakusketa ikusteko aukera dugu Bilbon.

Azken urtetan, artista gazteek eta arte ikasleek gero eta aukera gehiago dute beraien lana gizartearen aurrean aurkezteko. Unibertsitatean sortzen den pentsamendua eta lana zabaltzea ariketa ona da; bestalde, ikasleentzat ere ona da eskola ariketa edo proiektu moduan hasitakoa zehaztea eta jendearen aurrean aurkezteko moduan bukatzea. Horregatik, egun hauetan hainbat tokitan ikusgai dauden erakusketak aberasgarriak direla iruditzen zait, bai gizartearentzat orokorrean, bai Arte Ederren fakultatearentzat.

Bilboko BBVA bankuaren egoitza historikoan dagoen erakusketa azken 23 urtetan egin ohi den ekitaldia da. Arte Ederren Fakultateko ikus-entzunezkoen sailak antolatzen du, ikasleen lan interesgarrienak aukeratuta. Ikusteko eta entzuteko teknologiaak erabiltzen dituzten instalazioak, argazkiak eta proiekzioak topatuko ditugu bankuaren aretoetan. Azken horien artean animazioen, fikzioko filmen eta bideo esperimentalen egitaraua prestatu dute antolatzaileek, zinema moduko areto ilun batean.

Zarauzko erakusketa desberdina da. Xabier Saenz de Gorbea irakasleak urtero aukeraketa egiten du kurtsoan sortu diren artelan interesgarrienen artean. Aurten 10 ikasleek izan dute erakusteko aukera kultur etxeko areto zurietan: Tamara Garcia, Abian Gonzalez, Kemen Iruretagoiena, Maite Leiun, Jaime Ma

Upategian trip(a)

Fermin Etxegoien (A cappella, 2011-06-23)

Txinora sartu ginen biok, bazkaltzera, eta iruditu zitzaidan jatetxean jarrita zegoen musika Rafa Rueda zela (Rafa Ruedarena zela, baiki; ez al duzue deklinabideari izkin egiten saiatzea maite?).

Esan zenidan, gero, zerbitzariak Gentzane zure lagunaren antza zeukala, hogei urtez zaharragoa izan arren (txinatar zerbitzaria, Gentzane baino).

Soja saltsa, ohi bezala, eskatu zenuen, udaberriko biribilkiarekin batera zerbitzatzen duten berezko saltsaren ordez. Ez zenuen baina esperoko, Gentzaneren antzadun zerbitzari helduak leporatu zizuna: