Poparen aroa?

Leire Lopez Ziluaga (Bi ahotsetara, 2011-11-03)

La Buena Vidako baxu-jotzaile ohi Pedro San Martinen omenaldian izan nintzen larunbatean. Lekuz kanpo sentitu nintzen. Hura Pedro lagunartean gogoratzeko gaua zen, eta nik bistaz baino ez nuen ezagutzen. Gainera, Donostian izan diren pop taldeetan gutxien bete nautenetakoa dela onartu behar dut. Lagun bati behin entzundakoa gogoratu nuen: ezinezkoa zela euskaraz izen hori duen talde bat izatea, eta gatazka politikoa zela horren arrazoia. Nola deituko da talde euskaldun bat Bizitza Ona inguruan duena kontuan hartuta? Horixe zen haren argudioa, eta esango nuke beste batzuei ere entzun diedala gauza bera, lagunak esaldiari ematen zion ironia kutsurik gabe ere.

Fermin Etxegoien urrunago joan zen 2009ko ekainean. Euskal popaz (ez ipurdiaz) izeneko zutabean, euskal popa ezin dela existitu zioen,