Boterearen diskurtsoaz

Idurre Alonso (Hirudia, 2011-11-13)

Joan zen astean Aiora Jakaren tesiaren irakurketako epaimahaikide izateko ohorea izan nuen. Tesi interesgarria inondik ere; bertan, Joseba Sarrionandiaren lana izan du aztergai Jakak. Baina ez da azterketa arrunta izan. Idazlearen ekoizpenak eta itzulpen-praktikak ikertu ditu, eta ohartarazi idazleak irakurleari egiten dizkion keinuak direla itzulpenetan idazleak egiten dituen hautaketak (alegia, zer itzuliko duen), moduak (nola itzuliko duen) eta itzulitakoa nola aurkezten duen. Horrela, idazleak itzultzen ari denarekiko nahiz jatorrizko testuaren literaturarekiko jarrera erakusten du.

Horrez gain, itzulpen-lana ere birsorkuntza dela erakutsi du Jakak, eta beraz, testu berriaren sortzaile (eta beraz, egile) bihurtzen dela itzultzailea. Azken batean, itzultzaile postmodernoa ez baita testuaren egiaren bila joango; berak aukeratuko du testuaren osotasuna itzuliko duen ala zati batekin geratuko den, erabakiko du nola itzuliko duen, erabakiko du izenburua mantendu edo aldatu egingo duen… Eta horrek guztiak ekarriko du euskarara itzulitako obra, adibidez, euskal literatur sisteman sartzea.

Une horretan bertan, ordea, euskal literatur sistema ezaugarritzeko arazoak sortzen zaizkigu. Izan ere, batzuek defendatzen dute dena bihurtzen dela euskal; alegia, itzulitako lana ere euskal literatura bihurtzen dela. Baina, defentsa horrek badu helburu bat, hain zuzen ere, euskal literaturaren (eta kulturaren, oro har) hibridotasuna aldarrikatzea.

Izan ere, azken aldian bolo-bolo dabil kultura guztiak hibridoak direlako ideia. Ondorioz, literaturak ere hibrido omen dira orain, alegia, kulturen arteko gurutzaketetatik sortuak, eta ondorioz (inplizituki edo esplizituki adierazten da) nazio-nortasun finkorik gabeak.

Egia da gaur egungo joerek ahalbidetzen dutela literaturak beste literaturekin harremanetan egotea; beste literaturen berri izateaz gain, delako literatur sistema aberastu egiten da horiei esker, eta gainera, harreman hori faktore garrantzitsu bihurtzen da literaturen garapenean. Hori, ordea, literaturen irekitasunean kokatuko nuke. Inola ere ez hibridotasunean. Halaxe dio Sarrionandiak berak ere:

Kontrolatutako arte garaikidea

Ismael Manterola Ispizua (Begiz, 2011-11-12)

Nafarroan gauzak egiten diren modura egingo dute Arte Garaikideko Museo berria ere. Ospitalea bezalaxe, Arte Garaikideko Museo ultrakatolikoa izango da.

Iragarritako proiektuan, Nafarroak azkenik Arte Garaikideko Museoa edo Zentroa izango du, bi ereduei buruz hitz egiten baitute. Espainiako komunitate autonomo guztietan 80ko hamarkadatik zabaldutako kalenturaz kutsatu gabekoa zen komunitate forala; hain zuzen, forala izateagatik, desberdina. Orain, perretxikoak bezala ugaritutako arte garaikideko museoak edo zentroak elkarte autonomo ia guztientzat zama jasanezina bihurtu direnean, Nafarroaren txanda da.

Hala ere, dakitenei eman diete horrelako

Azukrea eta beldurra

Lorea Agirre (Katuajeak, 2011-11-11)

Indarkeriaren definizio bakar eta bateratua egiteko asmoarekin aspaldi etsi zuen Nazio Batuen Erakundeak. Nola ba bestela, ekintza berbera batek edo besteak egin indarkeria hutsa edo askatasunaren aldeko ekintza izan baldin badaiteke. Hobe ur handitan ez sartu, eta lohietan ez ito. Indarkeria zer den eta terrorista nor den erabaki dadila unean uneko agintari politiko, militar edo ekonomikoen aliritzira. Zurea ez den beste herrialde batera armada bidali, lurraldea okupatu, baliabideez jabetu, zibilak ere hil, eta terroristetan terroristena tiroz akabatu eta haren gorpua itsasoan urperatzea agintzen duen agintari demokratikoak terrorismoa praktikatzen duela esatea ez ei da zuzena. Hain omen da okerra, armada, okupatu, jabetu, zibilak, terroristetan terroristena, akabatu, agintari, demokratiko eta terrorismoa hitzek komatxoak behar dituztela, baten edo bestearen definizioa osatzeko. Segun eta. Hori da dena. Non zauden, zer duzun jokoan eta ze indar duzun. Ez egotekotan ez dago ez erru konpartiturik, ez mea- culpa-rik, ezta partziala eta baina-z jositakoa autokritikarik ere. Gaiztoa eta erruduna beti da bat, eta zintzoa eta biktima beti bestea. Ez dago erraz griserako tarterik egiten.

Peter Handke idazle austriarra, Balkanetako gerra garaian Serbiaren aldeko jarrera agertu zuenetik, urte luzeetan isilik egon da. Berriki agertu da berriro paperetan, besteak beste, honako hau esateko:

Tonua

Xabier Erkizia (Bi ahotsetara, 2011-11-10)

Hemeretzigarren mendearen bukaeran Thomas Alva Edisonek gure memoriaren estruktura behin betiko aldatuko zuen gailua asmatu zuen. Irudiak, berdin hizki edo marrazki modura errepresentatzeko eta biderkatzeko makina asmatu zela mende andana bat pasa eta gero, azkenean soinuak biltzeko makina asmatu zuen norbaitek. Baina, arraroa badirudi ere, fonografoa ez zen musika biltzeko edo grabatzeko pentsatu, ahotsezko mezuak gordetzeko baizik. Erantzungailu izateko. Edison, ordea, laster konturatu zen musika zela bere asmakizun iraultzailea saltzeko modurik egokiena. Eta ideia on bat izan zuen: fonografoa agertoki gainera eraman eta Test-tone deitu zituen emankizunak edo erakustaldiak antolatu zituen. Bertan, hezur-haragizko musikari bat eta makina bera jarri zituen leku berean, bata bertzearen alboan. Biak abesti bera kantatzen (edo interpretatzen). Entzuleria, berriz, ohiko eserlekuetan, ilunpetan, baina agertokian zer gertatzen zen ezin ikusiz. Entzuleak makinaren eta gizakiaren arteko aldea nabaritzeko gai ote ziren jakin nahi zuen Edisonek. Bere iritziz, hain zen ona fonografoaren kalitatea, hain zegoen ziur jasoko zituen emaitzekin, bazekien entzuleak ez zirela gai izanen ahots-kordetatik eta polearen sokek eragindako mekanismoek bozgorailuetatik ateratako soinuen artean ezberdintzeko. Eta ez zuen arrazoirik falta, lehenbiziko saiotik test-tone direlako horiek arrakasta itzela jaso zuten, eta, bidenabar, hori baitzen azken helburua, fonografoak izugarrizko salmentak izan zituen.

Baina esperimentu horrek bertze gauza garrantzitsuago bat baieztatu zion Edisoni, berak jakin gabe, urteak aitzinera joan ahala pisu handiagoa hartuko zuena: Edisonek ez zuen musika errepresentatzeko makina sortu, musika egiteko makina baizik. Azken finean, esperimentuaren emaitzak ez zuen makina gizakiak bezala kantatzen jarri; gizakia makinak bezala kantatzen, ordea, bai. Eta geroztik, bozgorailuaren seme-alabak gara.