Rafael Berrio:

Gorka Erostarbe

Iazko diskorik laudatuenetakoa kaleratu zuen: 1971. Ibilbide gorabeheratsuaren ostean, kantu existentzialisten bidez bizitzari tripakiak atereaz ahots berezi eta propio baten jabe egin da.

Ia ahaztuak dauzka UHF taldeko kide modura 80ko hamarkada hasieran Donostiako new-wave mugimenduan emandako urteak;

Angela Davis, gure laguna

Leire Lopez Ziluaga (Bi ahotsetara, 2011-11-17)

The Black Power Mixtape ikusi beharreko dokumentala da. Besteak beste, Angela Davis ageri da gaztetan, Soledad anaien auziagatik kartzelan zela, kazetari suediar baten galderei erantzuten. Indarkeriaz galdetzen dio, eta haren erantzuna antologikoa iruditzen zait. Birminghamen (Alabaman) hazi zela kontatzen dio, bere lagunik onenetako batzuk arrazistek jarritako bonbek hil zituztela. Oso txikia zenean kalearen beste aldean eztanda egiten zuten bonbak gogoratzen ditu. Bere aitak armak eraman behar zituela beti aldean, edozein unetan edonori eraso ziezaioketelako. Bonba batek hil zituen auzoko lau neska gazte aipatzen ditu: familiaren lagunak ziren. Amaieran esaten du norbaitek indarkeriaz galdetzen dionean sinestezina egiten zaiola, horrek esan nahi duelako galdetzen duenak ez dakiela ezer beltzek Estatu Batuetan bizi izan dutenaz.

Zinematik ateratzean, 13 urte inguru nitueneko kontu bat gogoratu nuen. Negu Gorriak izan zen umetan eta gaztaro hasieran gehien entzun nuen taldea. Taldearen elastikoa eta bisera aldi berean jantzita ere ibiltzen nintzen. Gogoan dut JFK kanta entzun nuenean Ferminek aipatzen zituen lagun amerikar guztien berri bilatzen hasi nintzela entziklopedian