Maratilak zabaltzen

ANALISIA
Agus Perez (2012ko maiatzaren 7an argitaratua)

Ia oharkabean igaro da igaro dira Maratila izeneko kultur jardunaldiak,eta beharbada horrexegatik merezi du gogoetaren bat plazaratzea ekimen berri honen inguruan.

Maiatzaren azken aste osoa hartu duen kultur astea elkarlanean prestatu dute Artedramak eta Kultur Leioak. Artedrama euskal laborategiak Ander Lipus du arimatzat, eta bere buru-zabaltasunari fidel izanik, euskal kultur eszenikoaren erakusleiho eta topagunea atondu du Kultur Leioaren erabateko laguntza tekniko eta logistikoarekin. Astean zehar denetariko emanaldiak programatu dira