Axiari, Antony eta joerak

Gorka Erostarbe

Badago, badugu, gure kultur mundutxoan joera snob samarrik. Ez gara hain desberdin. Ezta horretan ere. Badago, badugu, kultur mundutxoan ekitaldi eta leku jakin batzuetan egon behar bat, norbait izango bagara. Eta egon bagara azaldu beharko dugu han edo hemen, egon ez bagara, hainbestekoa izan ote den galdetuko dugu. Eta humanoa akaso, baina ez zait osasuntsua joera hori, ezta aberasgarria ere, nik ere praktikatzen dudan arren, bide batez esana.

Iazkoa hondarrean zela urteko musika une hunkigarri eta erakargarrienetakoa bizi izan genuen Lugaritz aretoan, Donostian. Joseba Irazokik kontzertu berezia eman zuen hainbat lagunez inguraturik. Gonbidatuen artean Be