Murruak, zubiak, mamuak

Gorka Erostarbe

Rafael Berrio elkarrizketatzeko aukera izan nuen duela urtebete pasatxo. 1971 disko izugarriaren (Diarios kaleratu berri du, ildo berean eta maila bertsuan) ingurumariatik abiatuta hitz egin genuen. Bere ibilbideaz, besteak beste. 80ko hamarkadan Euskal Herrian sentitu zuen ezerosotasunaz eta indiferentziaz hitz egin zidan. RRVaren garaian bera eta beste zenbait ikusezin bihurtu zituztela gogoratzen zuen, amorru dexentekoz oraindik. Izan ere, 80ko hamarkada hartan, eta gerora ere bai, baita egun ere, murru handia izan da Donostia hiriburuaren eta probiantziako musika mugimendu eta korronteen artean. Ziur aski beste lurralde eta hiriburuen artean baino gehiago. Donostia irla bat izan da. Murruak nork eraiki dituen? Bi aldetakoek ziur aski. Baina uste dut, oro har, probintziakoek eta euskaraz jardun dutenek interes handiagoa izan dutela hiruburuan (gaztelaniaz ia beti) zer gertatu izan den jakiteko, irekiago jokatu dutela horretan, eta ezagutza handiagoa dutela, eta ez alderantziz.

Badago, badugu, gure kultur mundutxoan

2 Comments

  1. Hausnarketa aproposa, Gorka.

    Nire izenean klik eginez gero, apunte honetatik abiatuta idatzitako lerroak irakurtzeko aukera izango duzu.

    Apuntea idazten nuen bitartean, 2006an Juancar Landak eginiko “Gainsbourg gainbegiratuz” diskoaz gogoratu naiz. Jocanok euskaraz omendu nahi izan zuen maisu frantsesa eta lan horretan euskaraz zein gaztelaniaz abesten zuten musikariak gonbidatu zituen, baina guztiek euskaraz abestu zuten. Tartean zeuden Berrio bera, Diego Vasallo, La Buena Vidako Mikel Aguirre, Bassmatti, Murugarren, Luisa Etxenike, Urko Menaia…

    Reply
  2. Oso egoki ekarria ‘Gainsbourg gainbegiratuz’diskoaren aipamena Iturri.Mikel Lizarraldek ere gogorarazi digu 80etan Xabier Montoiak La Insidiarekin kolaboratu zuela zuzenean. Eskerrik asko.

    Reply

Leave a Comment.