Lilura galduaren bila

Gorka Erostarbe

Zazpi urte nituen aitonak lehen zigarreta eskaini zidanean. Leundatarren familia bazkari erraldoia ospatzen genuen Zarauzko Kulixka hotelean. Aitonak euforia puntua zuen. Egun berean bertso batzuk kantatu zizkidan. Bere aitonak, Manuel Antonio Leundak, katu bati jarritako bertsoak ziren. Zigarretari zupada eman nion. Eztul itoak harrapatu ninduen. Geroztik, zigarretarik gehiago ez erretzeko gogoak oraindik bizirik dirau nigan. Bertsoek liluratu ninduten. Lilura horrek oraindik nigan dirauen ez dakit

3 Comments

  1. Aupa Gorka!

    Bertsolaritza bere modu fresko eta anti-intelektualenean gozatu gura badozu, etorri edozein martitzenetan Algortako Ajuria tabernara. Bertsolaritza euskaldunon beste sorkuntza disziplina handi bategaz maxixatzen dogu berton: ardau edanarekin. Bertsolaritza “ofizialaren” diskurtso intelektualaz gain badago beste bertsogintza berezkoago bat, eta biak direz beharrezko. Ni, inprobizatzean gura barik danon artean sortzen dogun horrek mantentzen nau bertsoari lotuta, zer etorriko dan edo nora goazen bidean deskubritzeko aukera horrek, martitzenero sortzen diren sorpresek.

    Beste herri batzuetan ere ibiliko direz, baina bertsolaritza hau ez da egunkarietako agendan agertzen. Ez galdu lilura, mesedez!

    Reply
  2. Eskerrikasko ‘Neroni bertsozale’ egindako puntualizazioagatik. Halaxe izan zen Gipuzkoako Txapelketaren finalean.

    Eta, eskerrikasko ‘Bertsolari bat’, egindako gonbidapenarengatik. Ez dut uste bertsolaritza anti-intelektualik egon dagoenik. Bertsolaritza ariketa intelektuala da berez. Horretan dudarik ez dut. Eta bertsolaritzaren inguruko dikurtsoa sortzea, eraikitzea eta intelektualizatzea ez dut batere gaizki ikusten. Kontrakoa. Baina diskurtso horren gehiegizkotasunak edo inflazioak neke moduko bat eragin dit niri. Beste nonbait era esan dut,zenbaitetan akademizismoak jotako jazz musikariaren tankera hartzen diodala azkenaldiko bertsogintzari.

    Eskerrik asko bioi erantzuteagatik. Saiatuko naiz ardotan edo ardorik gabe, bertsoei gustu hartzen berriz.

    Reply

Leave a Comment.