Poesia eraldatua

Soroa (Zabaltegi)

Fikzioko filmtzat har daiteke Asier AltunarenĀ Soroa, baina ez du ez pertsonaiarik eta ez elkarrizketarik. Trama, argumentu edo istorio minimo bat besterik ez, eta aktoreak… bai, baina haien gorputz atal baino ez dute erakusten kameraren aurrean, normalean arretarik bereganatzen ez duen atal txikitxo bat.

Fikzioko filmtzat har daiteke Soroa, baina poesia film bihurtzeko saio ezinbestean poetikoa da azken batean. Poesia film bihurtzeko ez du gainera poema bat hartzen, gutxiago baizik: poema bateko esaldi bat.

Kasu honetan behintzat, poesia, film bihurtzean, ez da galtzen, eraldatzen baizik. Eta hori da film honen lorpena, Asier Altunaren meritua.

img_19190

Leave a Comment.