Enekoitz Esnaola

Hilabetea: urria 2014

Akordiorik ezaren arriskua

BERRIAn 2014-10-26an argitaratutako analisia. Laburpena: Gernikako Estatutuak, 35 urte atzo. Bete gabe dago oraindik. Estatuaren aldetik paralisia eta inboluzioa dagoen arren, Urkulluk, estatutua osorik betezeko eskatzeaz gain, “Euskadi nazio gisa” aitortzeko galdegiten dio hari, “erabakitzeko eskubidearen instituzionalizazioa” nahi du eta, EAE “subjektu politiko” bihurtuta, “[Espainiako] estatu federala baino gehiago, konfederala” desio du. Alferrik dabilela dirudi. Prozesu baterako beharko dira, esparruka nahiz globalki, pertseberantzia, koherentzia eta ausardia, baina lehendabizi, akordioa. Premia dago. Izan ere, Kataluniak estatutik ospa egiten badu edo hartarako aukera erreala badauka eta Euskal Herrian helburu estrategikoaren baitako batasunik ez badago, eskaera partzial bat baliatuz etorriko da Espainiako momentuko gobernuburua eskaintza batekin —Herrero de Miñonek Kataluniaren aitorpena baina integraziorako uneko eskaintza bat proposatu zuen hitzaldian—, eta beste aukera bat galduko da.

Norabide berean joateko zailtasuna

BERRIAn 2014-10-03an argitaratutako analisia. Laburpena: Jaurlaritzak berriro esan du larri gaixo dauden presoek eta 70 urtetik gorakoek “legez dagozkien eskubideak edo onurak eskuratu” behar dituztela eta presoei Euskal Herriko kartzeletatik “hurbil” egotea ere legez dagokiela. Baina eskaera haiek ez ditu Hitzeman programan zehazki sartu. “Terrorismo delituengatik zigortutako” presoek jaso ahal dituzten onuretan jarri du azpimarra Jaurlaritzak, “birgizarteratzeko legezko prozesuak laguntzeko programa” aurkeztuta. Plana egin du, gauzatzeko eskumenik izan gabe. Garapen bat izateko bestelako bideak erdiestera behartuta legoke, izan Espainiaren lankidetza —gaur-gaurkoz harritzekoa—, izan Euskal Herriko elkarlana —akordio zabal batean bildutakoa—. Kontua ez da bide batean batera joatea, baizik eta norabide berean joatea. Baina zaila dago.

© 2024 Lerro batzuk

Theme by Anders NorenUp ↑