BERRIAren 2014ko urtekariko artikulu analitikoa (2015-03-07). LaburpenaEuskal Herrian indar handia ari da hartzen erabakitzeko eskubidearen aldarria; ekainean 150.000 lagun bildu ziren Durango-Iruñea giza katean. Gure Esku Dago-k hasieratik esan izan du erabakitzeko eskubidearen aldarrikapena ez dela abertzalea, demokratikoa baizik; izaera barneratzailea eman nahi dio kontzeptuari. Espainiako Estatuak uste du erabakitzeko eskubidea “eufemismo” bat dela “independentzia aldarrikatzeko”. Euskal Herriaren estatusari buruzko herri galdeketak egiten hasi dira, eta alde bakartasunaren bidea aipagai da.  Jon Maia (bertsolaria): “Ez gara ari utopiez, ez gara ari ametsez. Jadanik badakigu gure esku dagoen zerbaitez ari garela”.♦