Enekoitz Esnaola

Hilabetea: apirila 2015 (Page 3 of 3)

‘Pamplona’, Euskal Herria

Sorian Laguna Negra urmaelera iristeko metro batzuk falta direla argazkiko aterpe txiki hau dago. Pazko astean, Alcalako gizon-emakume edadetu batzuk eseri dira bertan, argazkia ateratzeko, eta erretratistak esan die goian Gora Euskal Herria jartzen duela (Otegi askatu ere ageri da, haren azpian). Haietako pare batek klikaren orduan patata esan beharrean, Pamplona esan dute. ‘Pamplona’, Euskal Herria espainiar haientzat, natural-natural.

Soria

‘Negociador’ (II)

Negociador filman Suitzan halako batean ‘Jesus Egiguren’ eta ‘Josu Urrutikoetxea’ negoziatzen ari direla, iristen da igandea eta ezin segitu, itzultzaileak uko egiten diolako igandez lan egiteari. Bitartekariarekin trago bat behintzat hartu ondoren, ‘Egiguren’ eta ‘Urrutikoetxea’ aurrenaren gelara igotzen dira, eta ETB1 ikusteari ekiten diote. Pelikulan telebistako irudirik ez da ageri, baina esatariari entzuten zaio eta Barakaldo-Reala B futbol partida ari da; esatariak Realeko Callens, Hervias edo Oiartzun jokalariak aipatzen ditu. 2005-2006ko negoziazio garaiak dira filmako haiek, eta Callensek eta hauek orduan 12-13 urteko mutil koskorrak ziren. Gaztetxo Sansen jokatzeko.

Continue reading

‘Negociador’ (I)

(‘Lerro batzuk’ bloga, martxan) Negociador filmako lehen sekuentzian ‘Jesus Egiguren’ taberna batean ageri da, xerra patatekin jaten. Ostatura hiru lagun sartzen dira, eta begirazuna egiten diote. ETAkoekin Suitzan negoziatzen jardun ondoren, berriro taberna hartan da ‘Egiguren’, eta pelikulako azken sekuentzia aurrenekoaren berdina da, baina hiru lagun haiek kasu egiten diote. Etzi lau urte prozesua “oso ondo” zihoala zioen Egigurenek Euskadi Irratian, argudio hau emanez: “Azpeitiko Institutuan ibili nintzen ni, eta han ibili ginenok azkeneko 30 urtean elkarri ez diogu kasurik egin. Baina orain ohartu naiz egun batetik bestera elkar agurtzen hasi garela. Aldaketa soziologikoa egon da, mundua aldatzen ari da”.
Continue reading

BERRIAko beste lan batzuk

BERRIAko Politika sailean (2014-2020 artean aritua; gero, salbuespenak) egindako elkarrizketa, erreportaje eta albiste batzuen bilduma da hau. (horrez gain, BERRIAko analisiak)
——————————————————————————————-

Parisekin egin zen erakusle

Luhusoko ekintza mugarri izan zen ETAren armagabetzean eta, oro har, gatazkaren ondorioen korapiloa askatzen hasteko. Polizia operazioaren ostean, Frantzia jarrera aldatzen hasi zen, azkenean inplikatu eta desarmatzea errazteraino, Espainiari men egiteke. Honatx zenbait erakusle. Artikulua. 2024-3-29

Josu Urrutikoetxeari elkarrizketa

Josu Urrutikoetxeak dio Euskal Herrikoa auzi “politikoa” dela azaldu nahi izan diola Espainiako gizarteari ‘No me llame Ternera’ filmean. Ikusi du dokumentala, eta uste du “hari” hori falta zaiola. Gaur estreinatuko dute, Donostiako Zinemaldian. “Gure gatazka politikoan tresna izan beharko luke komunikazioak”. Elkarrizketa  2023-9-22 (filmearen kronika: ‘Auzi bat, ikuspegi desberdinak’)

Agiri historikoaren inguruabarrak

ETAk gaur hamar urte jakinarazi zuen jarduera armatua behin betiko bukatu zuela. Ezker abertzalearen estrategia aldaketaren ondorioa izan zen. Erabakigarria izan zen 2011. urtea: ETA-Madril zeharkako elkarrizketak izan ziren, Henri Dunant zentroaren bidez. BERRIAk azken txanpa berrosatu du. Artikulua. 2021-10-20

Aietera iristeko bide luzea

(Aieteko konferentziaren 10. urteurrena) Euskal gatazkan mugarri izan zen Aieteko konferentzia. ETAk hiru egunera eman zuen bukatutzat jarduera armatua, urriaren 20an, prozesu baten ostean. Hori da Aieteko Adierazpenetik erabat bete den puntu bakarra. Artikulua. 2021-10-10

Puntu eta segidan, oraingoz

(Aieteko konferentziaren 10. urteurrena). Bost puntu zituen Aietek. Aurrena azkar bete zen: ETAren jardun armatuaren amaiera. Gatazkaren ondorioak Oslon aztertzekoak ziren, baina mahaia ez zen osatu; bidea malkartsua izan da. Biktimen alorrean eman dira pausoak. Parte politikoan, eskas. Nazioartea laguntzen aritu da. Artikulua. 2021-10-10

Jose Luis Rodriguez Zapaterori elkarrizketa

Orain dela hamar urte utzi zion Zapaterok Espainiako gobernuburu izateari, justu ETAk jarduera armatuaren amaiera iragarri zuenean. Elkarrizketak horretarako izan zuen garrantzia nabarmendu du. Elkarbizitzaren alde eta hausturaren aurka egin du. “Oslora joanda, bi urtean egin zitekeen ETAren amaiera”. Elkarrizketa. 2021-7-3

Josu Urrutikoetxeari elkarrizketa

Uztail bukaeratik baldintzekin libre dago Josu Urrutikoetxea, eta Parisen bizi da. Euskal gatazkako azkeneko bi elkarrizketa mahaietan ETAren ordezkaria izan da. Parisek epaitu egingo du horregatik. Madrilek, bide batez, bere esku nahi du. Bakearen eta konponbidearen alde aritu izan dela esan du euskal preso ohiak. “Delitu terrorista al da bakea negoziatzea? Ez du zentzurik”. Elkarrizketa. 2020-12-16

Parisen kontraesanak, auzitara

Josu Urrutikoetxea epaituko dute datorren astean, etakide gisa bake elkarrizketekin lotuta. Defentsak uste du nazioarteko prozesuetako parametroak urratzen direla. Frantziako Poliziak ETAren ordezkaritzat zeukan, ez buruzagi eta ez etakide. Bi guardia zibil esanguratsuk, liburu batean, ez zuten erakundearen zuzendaritzan kokatu berriz ihes egin zuenetik. Artikulua. (beste artikulua: Bake prozesu denetarako izendatua. 2020-10-17

Bizitza bat bitan

44 urte dituzte Lander eta Zigor Garro anaia bikiek. Bizitzaren lehen erdia elkarren ondo-ondoan egin zuten. Zigor sasira joan zen 22 urte zituela, eta iazko azarora arte fisikoki bereizita egon ziren, hura askatu zuten arte. Elkarrekin dabiltza berriro. Zigor eta Lander [argazkian], bizitza bat bi ahotsetara. Artikulua. 2020-8-30

Iñigo Urkulluri elkarrizketa

(Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak) EAJren lehendakarigaiak bi legealdi daramatza Jaurlaritzako lehendakaritzan, eta berriro aurkeztu da. “Egonkortasuna” helburu, enplegua, gizarte kohesioa eta autogobernua ditu ardatz. “Erabakitzeko eredu partekatua da bidea”. Elkarrizketa. 2020-7-10

Maddalen Iriarteri elkarrizketa

(Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak) Herritarren balioekin “konektatzen” dutelakoan, EH Bilduren lehendakarigaiak uste du “herri honek” behar duela bere taldeak gobernatzea. “Agortuta” ikusten du Urkullu, garai batean sortutako ereduaren “apurrak” kudeatzen. “Sinetsita gaude hau dela EH Bilduren momentua”. Elkarrizketa. 2020-7-9

Miren Gorrotxategiri elkarrizketa

(Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak) Mezu jakin batekin dabil EPren lehendakarigaia, nekatu gabe: EH Bilduren, PSE-EEren eta bere talde EPren arteko Jaurlaritza eratu behar dela. “Zinez” uste du errealitateak horretara eramango dituela, “derrigortuta”. “Gobernu progresista bat eskatzen du gizarteak”. Elkarrizketa. 2020-7-8

Idoia Mendiari elkarrizketa

(Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak) PSE-EEren lehendakarigaia gustura dago EAJrekin osatu duten Jaurlaritzaren lanaz, iritzi baitio ezkerreko politikak egin dituztela. Eta gobernu “zentratu bat” izan dutela ere nabarmendu du. “Guk bermatzen ditugu politika progresistak”. Elkarrizketa. 2020-7-7

Jose Ramon Becerrari elkarrizketa

(Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak) Duela zortzi urte bezala, Equo Berdeak bere kabuz aurkeztuko da legebiltzarrerako hauteskundeetara. Orduan ez zuen aulkirik lortu. Pandemiagatik, Jaurlaritzarako “akordio zabal bat” eskatu du Becerra lehendakarigaiak. “PP eta Vox gabeko gobernu bat osatzea litzateke onena”. Elkarrizketa. 2020-7-4

Rufi Etxeberriari eta Pello Urizarri elkarrizketa

Gaur hamar urte izenpetu zuten ezker abertzaleak eta EAk akordioa: euskal estatua, bide politiko-demokratikoak, indar metaketa… Rufi Etxeberriak eta Pello Urizarrek sinatu zuten. “Lortu Arte itunak balioko zuen konbentzimendu osoa geneukan”. Elkarrizketa. 2020-6-20

Roldan Jimenori elkarrizketa

Bost urteko ibilbidea izan eta duela ia 40 urte desagertu zen alderdi politiko bati buruzko liburu bat idatzi du Roldan Jimeno historialariak: ESEIri buruzkoa. Uste du “gako doktrinalak” eskaini zituela, eta utzi zuela arrastorik. “Ikuspegi modernoa zeukan ESEIk, eta posibilista zen”. Elkarrizketa. 2020-6-13

Eboluzio luze baten kronika

EAJk eta haren Jaurlaritzak urruntzea babestu zuten 1989an. 1997an Eusko Legebiltzarrak euskal presoen hurbilketa eskatu zuen lehen aldiz. Jaurlaritzak bi pauso esanguratsu eman berri ditu: “gizarteratzearen” kontzeptu aldaketa eta Euskal Herriratzea. Artikulua. 2020-5-31

Pedro Miguel Etxenikeri elkarrizketa

Zientzialaria, EHUko katedraduna, Jaurlaritzako sailburu izana, Jakiundeko ohorezko presidentea, dinamika sozialetan engaiatua, atzerrian sarri ibilia… Etxenike bada nor COVID-19aren krisiaz eta etorkizunaz hitz egiteko. Elkartasunaren balioa nabarmendu du. “Ezjakintasuna askoz garestiagoa da zientzia eta ezagutza baino”. Elkarrizketa. 2020-5-10

Zer egin krisi bati aurre egiteko?

(Koronabirusaren krisia) Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako lehendakariek, euskal gatazkako indarkeriaz gain, zenbait garai sozial gogor ere bizi izan dituzte 40 urteotan: uholdeak, sute eta istripu larriak, krisi ekonomikoak… Carlos Garaikoetxeak, Jose Antonio Ardanzak, Patxi Lopezek eta Uxue Barkosek garrantzia eman diote gertutasuna eta sentsibilitatea izateari, baita neurriak hartzeari ere. Artikulua. 2020-4-1

Jesus Egigureni elkarrizketa

Egiguren erretiroa hartuta dago, baina segitzen du gogoetak plazaratzen jendaurrean eta pribatuan. Duela hamar urte PSOEn hura soilik zen ETA bukatzera zihoala esaten zuena; orain iragarri du hiru urtera has daitezkeela itunak egiten PSE-EE eta EH Bildu. “Bilduk nazionalismo modernoa egiten badu, EAJk gaizki pasatuko du”. Elkarrizketa. 2020-2-29

Paradigma berri bat helburu bererako

(Zutik Euskal Herria-k 10 urte) Agertoki berri bat ireki zen duela hamar urte, ezker abertzaleak ‘Zutik Euskal Herria’ ebazpenean baztertu egin zuelako estrategia politiko-militarra. Euskal estaturako beste ardatz bat, indar metaketa. Barne eztabaidaren azken faseaz mintzo da Rufi Etxeberria. Artikulua. 2020-2-9

Solasaldia estrategia aldaketaz

(Zutik Euskal Herrria-k 10 urte) Iosu Lizarraldek, Ion Ansak eta Ainhoa Etxaidek diote ezker abertzaleari hasieran alor batzuetan kostatu egin zitzaiola estrategia berria garatzea. Eraldaketa sozialerako neurriak nabarmendu dituzte, eta estatugintzan nazio ikuspegia zaintzeko ohartarazi. Mahai ingurua. 2020-2-9

Isiltzen hasteko, isilpean aurrenik

(Zutik Euskal Herria-k 10 urte) ETAk orain hamar urte erabaki zuen eraso ekintza armatuak ez egitea, ezker abertzaleak estrategia berria ebatzi zuenean, baina irailera arte ez zuen neurria ezagutarazi. Etetearen garaia berrosatu du BERRIAk. Artikulua. 2020-2-9

Biktimen arteko solasaldia

ETAren, GALen eta BVEren lau biktima elkartu dira Martin Ugalde Foroan: Maria Jauregi, Naiara Zamarreño, Eneko Etxeberria eta Nagore Otegi. Solasaldia Enekoitz Esnaola BERRIAko kazetariak kudeatu eta gidatu du. Mahai ingurua. 2020-2-6

Fito Rodriguezi elkarrizketa

‘Eskola Publikoa’ liburua idatzi dute Fito Rodriguez eta Josu Txapartegik, euskal eskola publiko nazionalaren aldarria eginez. Euskal Herrian sortu eta antolatutako eredua nahi dute, eta herritar guztientzako modukoa. “Iparra galtzen goaz hezkuntzan ere”. Elkarrizketa. 2019-12-6

“Kontzesiorik” ez ETA zegoela; “gero ere ez”

Mariano Rajoy Espainiako gobernuburu ohiak liburu bat idatzi du, eta tarte txiki bat baino ez dio eskaini ETAren bukaerari; harro agertu da irtenbidea bilatu ez izanaz. Aitortu du Ibarretxe planaren ondorioz hasi zela agertzen erabaki eskubidearen “falazia” lurralde auziaren eztabaidan. Artikulua. 2019-12-5

Unai Apaolazari elkarrizketa

Euskal errepublikaren aldeko ekitaldiak antolatu ditu Ehun mugimenduak datorren otsailaren 15erako, pedagogia independentista lantzeko xedez. Horretan dabil Unai Apaolaza. “Boz gora egin nahi dugu estatu propio baten gogoeta”. Elkarrizketa. 2019-11-23
Oñati, Mungia, Donostiako Egia eta Larresoroko ekinbideak, 2020-2-14

Jabi Asurmendiri elkarrizketa

Udalbiltza udal hautetsien nazio instituzioak batzarra egin du, Durangon, zuzendaritza berria aukeratzeko. Asurmendi hautatu dute lehendakari. Arakaldoko alkatea da. 2021era arteko plangintza ere azaldu dute. “Naziogintza garatu behar da, estrategia konfederalaz gain”. Elkarrizketa. 2019-11-17

Madrilen nahi duten “ikurra”

Josu Urrutikoetxearen kontrako bina euroagindu eta estradizio eskaera aztertzen hasiko dira bihar Parisen, Espainiako Auzitegi Nazionalak eta Gobernuak galdeginda hurrenez hurren, teknikoki dagokien bezala. Euroaginduak: gizateriaren aurkako krimenak (Barajas, 2006) eta ‘herriko tabernak’. Estradizioak: Luis Herguetaren (1980) eta Zaragozako (1987) hilketak. Nolako funtsa dute? Artikulua. 2019-11-12
Auziaz testu bilduma

Ignacio Latierrori elkarrizketa

Donostiako liburu denda bat da Lagun, pentsakera politiko desberdinekoen erasoak jaso izan dituena. Hala ere, Latierro liburuzainak dio ez dela erresistente edo biktima sentitzen. Dokumental bat aurkeztu dute. “Duintasuna defenditu genuen”. Elkarrizketa. 2019-11-3

Jonan Fernandezi elkarrizketa

Eusko Jaurlaritzako Bizikidetza idazkari nagusiak dio, filosofikoki, indarrean daukatela Moncloari 2017an espetxe politika berriari buruz egindako proposamena. Halaber, autokritika eskatu dio ezker abertzaleari. “Baldintzak sortu behar dira kartzela politika aldatzeko”. Elkarrizketa. 2019-11-2

Gordean zuenaren kontakizuna

Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzak gatazkaren ondorioei buruzko dokumentu batzuk ezagutarazi ditu. Besteak beste, 2017ko martxoan Urkulluk Rajoyri espetxe politika berriari buruz egindako proposamena, eta 2014-2017 artean euskal presoei igorritako bost gutunak. Artikulua. 2019-10-17
Jaurlaritzak ETAren armagabetzeaz eta desegiteaz egindako kontakizuna, 2019-10-17

Iragan ilunerako bidaia

Euskal preso ohiek esaten dute Frantziako Estatuak haiek “are gehiago zigortzeko” erabili izan duela Fresnesko kartzela. EPPK-ko dozenaka eta dozenaka kide izan dituzte han preso, epaiketaren zain, urteetan, bizi baldintza txarretan. Baina lehengo astetik ez dago euskal presorik Fresnesen. Han egondako Javier Irastorza, Agus Figal, Ekhine Eizagirre eta Zigor Merodio mintzo dira erreportajean. Artikulua. 2019-10-10
Zer den kartzelan 30 urtean egotea, 2020-2-22
Ohiko birusak harrapatuta, 2020-3-24
Berezia da oraindik ere, 2020-4-4
Angustia handiagoarekin, 2020-5-1
Bidea egiteko, atea ireki behar lehenik, 2020-5-13

Ludger Messi elkarrizketa

XVII. mendetik gaur arte euskal auziak edo gatazkak eman duena jaso du The Basque Contention liburuan EHUko Historia katedradunak. Kanpoko publikoarentzat idatzi du, “aurreiritziak” borrokatzeko. Uste du proiektuak “gaurko errealitatera” moldatu behar direla. “Kanpokoei erakutsi nahi diet ETA sortu baino lehenagokoa dela euskal gatazka”.. Elkarrizketa. 2019-9-29

Xabier Zubizarretari elkarrizketa

Arrasateko alkate hamalau urtean izan zen Zubizarreta, bi alditan —1987-1997an eta 1999-2003an—, eta, garai haietan, ezker abertzalearen udal agintaririk esanguratsuen bilakatu zen. 1997an, zentsura mozioa jarri zioten, Blancoren hilketa zela eta. “Sekula ez zait ahaztuko nire kontrako zentsura mozioan jaso nuen elkartasuna”. Elkarrizketa. 2019-7-31

Pello Urizarri elkarrizketa

Hamar urteren ostean, EAko idazkari nagusi kargua laga du Pello Urizarrek, uzteko garaia zuela sentituta. EH Bilduren balioak eta planteamenduak zein diren ikusita, lasai doa. “Indartsu daude EAren betiko printzipioak”. Elkarrizketa. 2019-6-26

Anaiz Funosasi elkarrizketa

Frantzian diren euskal presoen gerturatzeak, emakumeen egoera, DPSak, eriak, baldintzapeko askatasunak… Bake Bideko presidente eta euskal ordezkaritzako kideak arlo asko ditu hizpide, bestelako espetxe politika bat xede. Geroa ere bai. “Macronen hitzen araberako ekintzak behar ditugu orain”. Elkarrizketa. 2019-6-8

Hasier Arraizi elkarrizketa

Nazio kontakizun berri bat aldarrikatu du Hasier Arraizek bere aurreneko liburuan. “Maitasun keinu bat” egin nahi izan die euskaraz sortutako kulturari eta Euskal Herriaren etorkizunari. “Emantzipaziorako ezinbestekoa da gizarte kohesioa”. Elkarrizketa. 2019-6-7

Euskal Herrian zegoenean fokua

Bihar hogei urte beteko dira PPren gobernua eta ETA Suitzan bildu zirela, Veveyn. Bien arteko lehen eta azken bilera izan zen. ETAk uste zuen Lizarra-Garazi zela subjektu nazionala; Madrilek erakundearen su-etena luzatu nahi zuen. 1999ko batzarraren eta orduko giroaren kronika egin du BERRIAk. Artikulua. 2019-5-18

Jesus Egigureni elkarrizketa Rubalcaba zenaz

2005-2007an, Egigurenek ETArekin zituen elkarrizketak ez zizkion Zapatero gobernuburuari kontatzen, Rubalcabari baizik; baina “komeni zena”; hala ere, egoera faltsutu gabe. Bazituzten ikuspegi desberdinak. “Elkar hobeto ezagutu genuenean fidatu zen Rubalcaba nitaz”. Elkarrizketa. 2019-5-11

Desegite fasearen berrosaketa

Gaur urtebete bukatu zuen bere ibilbidea ETAk, Genevako ekitaldi batean. 2013an Oslokoa desegin ondoren, diseinua berritu zuen, eta bukaera intentsoa izan zen. Amaieraren kronika egin du BERRIAk, eta ETAren azken idazkia ere argitaratu du, lehen aldiz. Artikulua. 2019-5-3

David Plari elkarrizketa

ETAren ibilbidearen bukaera fasea gertutik ezagutu zuen Plak, konponbiderako haren ordezkaritzako kidea izan baitzen, nahiz eta 2015ean atxilotu egin zuten. Bihar da urtebete ETA desegin zenetik. Esan du modu eraikitzailean aritu zirela. “ETA desegiteko erabakia estrategikoa izan zen, irabazteko anbizioz hartua”. Elkarrizketa. 2019-5-2
Luhuso libururako egindako elkarrizketa, 2017-urria

Miren Azkarateri elkarrizketa

Donostiako zinegotzi zortzi urte beteko ditu Azkaratek, EAJtik, baina maiatzeko bozen ondotik ez du jarraituko. Aurretik, beste zortzi urtean, Eusko Jaurlaritzan egon zen, oldibarretxeren garaian. oldaz EHUra oltzuli zen. “Ez naiz politikari profesional sentitu”. Elkarrizketa. 2019-3-27

Arnaldo Otegiri elkarrizketa

Hego Euskal Herriko indar politikoek ber-bertan dituzte Espainiako, Europako, udaletako eta foruetako hauteskundeak, eta bete-betean dabiltza. Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak egoera “perspektibaz” ere aztertu nahi du, aurrerabideak zein diren jakiteko. “Autodeterminazioaren aldeko gehiengo zabala batzera joko dugu guk”. Elkarrizketa. 2019-3-17

Jonathan Powelli elkarrizketa

Nazioarteko bitartekariak 11 urte egin ditu Euskal Herriko gatazka konpontzeko erraztaile lanetan: 2007tik iaz arte. “Harro” azaldu da prozesuan parte hartu izanaz. Bakegintzarako euskal eragile politikoek eta sozialek egindako lana nabarmendu du. “Munduan ez ditut sarri aurkitzen hain lider ausartak”. Elkarrizketa. 2019-2-10

Jose Antonio Martin Pallini elkarrizketa

ETArik gabeko aroan, espetxe politikan aurrerapausoak eman behar direla deritzo Espainiako Auzitegi Goreneko fiskal eta magistratu izanak; kasurako, presoak Euskal Herriratzearen alde azaldu da. “Legea interpretatzeko aintzat hartu behar da uneko errealitate soziala”. Elkarrizketa. 2019-2-7

Javier Sadabari elkarrizketa

Atzo zortzi, Orain Presoak martxako agiria irakurri zuen Sadaba filosofoak. Ez du auzi hori kezka bakarra; kontakizuna, autodeterminazioaren defentsa, proiektuak… Gabeziak ikusten ditu abertzaleen artean. “Euskarazko hitz batek esaten du garbienik zer behar den orain: presoak ‘etxera'”. Elkarrizketa. 2019-1-20

Biktima, eta presio talde

PSOEren gobernuak bestelako kartzela politika bat agintzean, Covitek “oso aktibo” jardutea erabaki zuen, “eragiten saiatzeko”. Lortu dutela uste du Consuelo Ordoñezek. “Terrorismo guztiak gaitzesten” dituztela diote, baina...  Artikulua. 2019-1-18

Luhusoko ekintzaileak elkarrekin berriro

Mixel Berhokoirigoin, Txetx Etxeberri, Beatrice Molle eta Stephane Etxegarai Luhusoko ekintzaile eta inputatuek duela gutxitik ez dute elkarrekin egoteko debeku judiziala, eta lehen aldiz bildu ditu jendaurrean BERRIAk, Luhuson (Lapurdi), Errekartea baserrian. Han bertan egin zuten, 2016ko abenduaren 16an, ETAren armategi bat indargabetzeko saioa. BerriaTB. 2018-12-20

Txema Auzmendiri elkarrizketa

Duela zortzi urte Kubara joan ondoren, joan den ekainean itzuli zen Txema Auzmendi jesuita, “gaizki” sentitzen zelako hango sistemarekin. Uste du aldaketen beharrean dela Kuba. Euskal Herrian sumatu du aldaketarik; batik bat, Iparraldean, “kontzientzia” aldetik. “Niretzat, sufrikarioa zen Kubako askatasunik eza”. Elkarrizketa. 2018-12-16

Bukaeraren hasiera

Atzo hamar urte hil zuen ETAk Inaxio Uria enpresaria, Azpeitian, ezker abertzalea estrategia berriari buruzko aurreneko barne gogoetak egiten zebilela. ETAk aurten esan du “borroka armatua babesten zuten sektoreetatik ere kritika gogorrak” heldu zirela atentatuagatik. Uriaren hilketaren ostean, estrategiaz barne eztabaida zabaltzea erabaki zuten ezker abertzaleko zuzendaritzek. Artikulua. 2018-12-4

Brian Currini elkarrizketa

Nazioarteko bitartekariak amaitu ditu lanak gatazkaren konponbidean, 14 urteren ondoren. Irakaspen bat darama euskal kasuaz: gizarte zibilaren konpromisoaren garrantzia. “Behetik gorako prozesua izan da”. “Bruselako adierazpena inflexio puntu bat izan zen prozesuan”. Elkarrizketa. 2018-10-23

Aukera berrien identifikatzaile

Dozena bat urte egin ditu Brian Currinek Euskal Herrira bueltaka, gatazka konpontzeko asmoz, eta hamaika bizipen izan du. Gizarte zibileko ordezkariak bidelagun izan ditu beti: haien artean, Paul Rios (Lokarri), Anaiz Funosas (Bake Bidea) eta Agus Hernan (Foro Soziala). Gaur desegingo da HNT. Artikulua. 2018-10-17

Daniel Arranzi elkarrizketa

Espainiako Estatuko sistemako parte izana da Arranz: Bizkaiko gobernadore zibil 1994-1996an. Azaldu du torturaren eta tratu txarren aurka zeudela. Espetxe politika aldatzearen alde dago; urriaren 20ko manifestazioaren deitzaileetakoa da. “Oraindik ari gara ikusten mendekua: presoen auzian”. Elkarrizketa. 2018-10-14

ETAren biktimak, baina ez herrarenak

Maria Jauregiri eta Jose Miguel Cedillori aita hil zien ETAk. Gorka Landabururen kasuan, berak jaso zuen atentatua, eta zauritu egin zen. Bakoitzak bere sufrimendutik hitz egiten du, baina hirurek gatazkaren ikuspegi irekia daukate, eta elkarbizitzarako jarrera. Artikulua. 2018-10-14

Jesus Lozari elkarrizketa

Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkariak dio bestelako espetxe politika baterako biktimen eta Espainiako gizartearen aldekotasuna lortzea izan duela xede PSOEren gobernuak orain arte. Uste du lortu dutela eta badela egokiera pauso gehiago emateko. “Giro ona dago jada, eta badira baldintzak gerturatzeak egiteko”. Elkarrizketa. 2018-9-28

Torturaren aitortzaren zain oraindik

Duela 25 urte hil zen Gurutze Iantzi, Guardia Zibilaren esku. Familiaren auzi medikuak zioen ubelduak zituela. Azkar artxibatu zuten auzia. Artikulua. 2018-9-23

Abertzaleak ados zirenekoa

Duela hogei urte, hainbat euskal hainbat eragilek Lizarrako Akordioa sinatu zuten, lurraldetasuna eta indarkeriarik eza ardatz zituztela. Edukiaren oinarria EAJk eta HBk lehenago adostutako testu bat da. Artikulua. 2018-9-13

Jose Antonio Rubalkabari elkarrizketa

Politikan asmo handirik gabe sartu zen arren, kasik 29 urte egin zituen legebiltzarkide modura Jose Antonio Rubalkaba jeltzaleak: 1980tik 2009ra. EAJren EBB ere duela bederatzi urte utzi zuen, 1992tik aurrera han egon ostean. Harrezkero, erretiratuta dago. “Estatutua da azkenaldian izan dugun arrakastarik handiena”. Elkarrizketa. 2018-8-9

Agus Hernani elkarrizketa

Gustura dago Agus Hernan Foro Sozialeko koordinatzailea urte politikoak eman duenarekin, “izugarrizko aurrerapenak” eginn direlakoan. Euskal presoen auzia askatzen hasteko aukerak daudela dio. “Espetxeetako mugimenduak hasteko, ezin da zain egon bide orri bat erabat zehaztu arte”. Elkarrizketa. 2018-7-31

Paco Egeari eta Pernando Barrenari elkarrizketa

Arnaldo Otegi eta Jesus Egiguren urteetan bildu ziren Elgoibarren, Txillarre baserrian, konfiantzan; biak dira elkarrizketa saio hartako protagonista nagusiak, azaldu dira hedabideetan horretaz hizketan eta han, baina Paco Egea eta Pernando Barrena ere ibili ziren aurrena, hasieratik; bigarrena, berehala, eta BERRIAk elkartu egin ditu, han. Elkarrizketa. 2018-7-29

ETAren ibilbidea (eta VII). Aitor Elizarani elkarrizketa

Lizarra-Garazi akordioaren hausturaren ondoren, ETAn sartu zen Aitor Elizaran, eta klandestinitatean zela ezagutu zituen konponbide politikorako ondorengo prozesuaren saioa eta ezker abertzaleko eztabaida estrategikoaren hasiera. Aitortu du talka bat egon zela ezker abertzalean, eta uste du “aukera onena” atera zela aurrera. “ETAk aztertu izan ditu prozesuen arriskuak, baina ez hausturenak”.  Elkarrizketa. 2018-5-25 (oharra: BERRIAk ezin izan du Mikel Albisu elkarrizketatu, 1995-2004ko aldiaz aritzeko. Harena zatekeen serieko VII. elkarrizketa, eta, Aitor Elizaranena, VIII.a)

ETAren ibilbidea (VI). Carmen Gisasolari elkarrizketa

ETAn urteak igaro ostean, haren estrategiatik aldendu egin zen Carmen Gisasola, kide batzuekin batera. Lizarra-Garazi aurreko garaiak ziren. Uste zuen garaia zela borroka armatua alboratzeko eta fase politikora pasatzeko. Gero, Langraiz bideko kideetako bat izan zen. 2011n hasi zen baimenekin, eta 2014an utzi zuen kartzela. “ETAk zazpi urte galdu ditu eszenifikazioan, eta presoena zaildu egin da”. Elkarrizketa. 2018-5-12

ETAren ibilbidea (V). Mertxe Galdosi elkarrizketa

1977an sartu zen ETAn Mertxe Galdos, eta handik bederatzi urtera atxilotu zuten, Iruñean. Hego Euskal Herriaren zatiketa administratiboa burutu berriko garaiak ziren. Uste du Madrilentzat Nafarroa estatu auzia zela, eta Poliziak laborategi moduan erabili zuela herrialdea. Esan du Aljerkoa aukera handi bat izan zela. “Ezker abertzalekoak ez ziren nafar-nafarrak ere izan genituen laguntzen”. Elkarrizketa. 2018-5-9 (oharra: serieko IV. elkarrizketa Ferrnando Lopez Castillorena, Jon Ordoñezek egina)

Joxe Mari Olarrari elkarrizketa

Atxiloketa, tortura, epaiketa, espetxea, urrunketa eta jazarpena. Hori “sufritu” du Olarrak 13 urte zituenetik, 2014 arte. “Errespetua diet aurrean daudenei, baldintza bat jarriz: haiek gu errespetatzea”. Elkarrizketa. 2018-5-4

ETArekin hitz egin duten euskal politikariak

ETAren ia 60 urteko ibilbidean, euskal politikari batzuek hitz egin dute harekin, akordioak xede. 1977an, Joseba Azkarraga izan zen Xibertan, EAJren izenean. 1998an, Lizarrako itunaren aurretik, Rafa Larreina EAkoa eta Joseba Egibar EAJkoa. 2005-2007ko prozesuan, Jesus Egiguren (PSE-EE). (argazkietan, Azkarraga, Egibar eta Egiguren, euren prozesuetako elkarrizketetako paperekin). Artikulua. 2018-5-4

Lasaitasun estrategikora

Ezker abertzaleak estrategia aldatuz geroztik ETAk zaila izan duen arren bere zikloa bukatzea, “agoniaren itxurarik eman gabe” gogoetatu du. Artikulua. 2018-5-4

Bukatu du ETAk, erabat

Genevan eman du bere ibilbidearen amaierari buruzko erabakiaren berri, Henri Dunant zentroari adierazpena helarazita. Gero, hedabideetan, Josu Urrutikoetxeak eta Marixol Iparragirrek agiria irakurri dute, aurrez grabatutako formatuan. ETAk “bere egitura guztiak erabat desegin” ditu, eta ez da eragile politiko izango. Militanteen %93k babestu dute erabaki hori. Artikulua. 2018-5-4

ETAren ibilbidea (III). Eloi Uriarteri elkarrizketa

32 urte zituela alde egin zuen sorterritik, Soraluzetik, 1974an. ETArekin kolaboratzen zuen. Sasia, kartzela eta konfinamendua ezagutu ditu Uriartek, eta oraindik ere auzi batean daukate sartua: ‘Fainsanen’. Nabarmendu du euskal herritarren babesa zuelako iraun duela hainbeste ETAk, baina aitortu du galtzen joan zela sostengua. “Herri hau motelago iratzarriko zen ETAgatik izan ez balitz”. Elkarrizketa. 2018-4-29

ETAren ibilbidea (II). Jose Manuel Pagoaga ‘Peixoto’-ri elkarrizketa

ETA sortu eta lau urtera sartu zen han Peixoto, 18 urte zeuzkala. Gertutik ezagutu zituen Txomin Iturbe edota Argala. 1979an, atentatu larria jaso zuen, eta ikusi zuen jada ez zuela “balio” erakundean militatzen segitzeko. Lizarra-Garazi antzeko bat nahiko luke; hura da barruan “benetan” daukan “arantza”. “Arazo nazionala zen, eta da, bizkarrezurra; zalantza izpirik ez”. Elkarrizketa. 2018-4-27

ETAren ibilbidea (I-a). Eneko Irigarairi elkarrizketa

Garai desberdinetan eta era batera edo bestera ETAn parte hartu izan duten zenbait kideren elkarrizketak argitaratuko ditu BERRIAk datozen asteetan. Hauek dira lehenak: Eneko Irigarai eta Iñaki Larramendi, ETAren sortzaileetako bi. “Ekinetik ETAra pasatzea ez zen jauzia izan”. Elkarrizketa. 2018-4-25

ETAren ibilbidea (I-b). Iñaki Larramendiri elkarrizketa

Ekinen ia-ia hasieratik egon zen Iñaki Larramendi (Donostia, 1929), eta ETAn, sortze beretik, eratze batzarrean izan baitzen: 1958ko abenduan, Deban. Erbesteko Jaurlaritzari begira zeudela dio, baina ez zela “ezer mugitzen” eta “zerbait berria” egin behar zela. Garrantzia handia ematen zion prestakuntzari. “Bakea egin nahi genuen EAJrekin, baina…”. (ez zuen nahi argazkirik ateratzerik). Elkarrizketa. 2018-4-25

Txetx Etxeberriri elkarrizketa

Gaur zortzi beteko da ETA armagabetu zenetik lehen urtea. Gatazkaren ondorioen konponbiderako korapilo bat askatu zen; euskal presoen auzia hasi da mugitzen, Frantziako Estatuan. Funtsezkoa izan da Ipar Euskal Herriko gizarte zibilaren lana eta artikulazio kolektiboa. Txetx Etxeberri da aktoreetako bat. “Presoenean denboraren presioa dago, baina egoera aldatzen hasi da, lehen aldiz”. Elkarrizketa. 2018-4-1

Bittor Aierdiri elkarrizketa

Indarkeriarik ezaren eta elkarrizketaren alde jardun zuen Elkarri-n, koordinatzaile lanetan, eta uste du “diferituan” lortu zituztela emaitzak. Gaur egun, ikusten du gabeziarik: desagertu da ETAren “distortsioa”, baina ez da hitz egiten “edozertaz normaltasunez”. “Inoiz baino beharrezkoagoa da elkarrizketa politikoa, baina defizit bat dago”. Elkarrizketa. 2018-3-18

Harreman gorabeheratsua

Katalunian prozesu subiranista hastearekin batera heldu zen Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakaritzara: 2012an. Harrezkero Kataluniak eta EAEk bide desberdinak egin dituzte. Urkulluk gertutasuna agertu du batzuetan, baina distantzia ere ezarri du, eta kontrako iritzia ere azaldu du. Artikulua. 2018-2-21

Samuel Vuelta Simoni elkarrizketa

Berak jaso zuen ETAren armagabetzearen dokumentazioa; presoez hizketan ari da Frantziako Justizia Ministerioa, eta Baionako fiskala da bera; eta lotura epaile gisa aritu zen Madrilen. Vuelta Simon da. “ETAren bukaera falta da, eta hori da jendeari gehien axola zaiona”. Elkarrizketa. 2018-2-11

Agus Hernani elkarrizketa

Iaz izaera iraunkorra hartu zuenetik, Foro Soziala dinamika garrantzitsu batean sartua da. Biktimak, presoak eta ETAren “desmobilizazioa” ditu ardatz 2018rako, Agus Hernan koordinatzaileak dioenez. “Hegoaldeko alderdi politikoek bide orri bat adosteko saioa egingo dugu”. Elkarrizketa. 2017-12-31

Txema Monterori elkarrizketa

1987tik 1990era HBko europarlamentaria izan zen Montero (Bilbo, 1954). Urte haietan dagoeneko kritikoa zen ezker abertzalearen estrategia ofizialarekiko, baina uste zuen lagundu zezakeela aldatzen. Orain dela 25 urte utzi zuen politikako lehen lerroa, HBtik kanpo geratu zenean. 1993tik aurrera EAJren Sabino Arana fundazioarekin dozena bat urtez modu estuan kolaboratu zuen. Abokatu lanetan jarraitzen du, eta idazten. “Gustura eta eroso nago horrela”. “Ohartu nintzen EAJk konfiantza handia duela bere proiektuan”. Elkarrizketa. 2017-8-3

Joseba Aurrekoetxeari elkarrizketa

EAJren EBBko Antolakuntza arduradunak uste du garai berri bat dagoela euskal gizartean eta presoen alorrean ere aurrerapausoak emateko baldintzak daudela. Irtenbide bat emateko EAJk denekin hitz egiteko prestasuna daukala dio. “Presoen gaian pausoak konpasatu behar dira, zaratarik atera gabe”. Elkarrizketa. 2017-7-30

Juan Luis Ibarrari elkarrizketa

EAEko Auzitegi Nagusiko presidenteak nabarmendu du euskal presoek indibidualki egin behar dutela legezko bidea, antolakunderen baten agindurik jaso gabe. Zigorraren azkeneko helburua haiek “gizarteratzea” dela adierazi du. “Presoen eta Sorturen estatutuen artean ez badago desadostasunik, pausoa emango da”. Elkarrizketa. 2017-7-23

Julen Mendozari elkarrizketa

EH Bilduk gobernatutako udal batek lehen aldiz egin die omenaldi bat ETAren biktimei: Errenteriakoak. Mendoza alkateak ‘barkamen’ hitza erabili du bertan. Gertatutako guztia prozesu baten ondorio izan dela dio. “Ekinbideek adostasun politikoa behar dutela esan digute biktimek”. Elkarrizketa. 2017-7-7

Jose Manuel Gomez Benitezi elkarrizketa

Rubalcabak deituta sartu zen Gomez Benitez 2006-2007ko bake prozesuan Espainiaren negoziatzaileen taldean. Esan du saiatu zirela Batasunak politika egin zezan, baina ETAk ez ziola gidaritza aitortu nahi. Gaiari buruzko lehen elkarrizketa eman du. “2007an, Suitzan hasi zen ETAren bukaera, Batasuna aldentzean”. Elkarrizketa. 2017-7-5

Andoni Iturriozi elkarrizketa

Azken bost urteetan, Harrera elkarte asistentzialeko presidente izan da Andoni Iturrioz; euskal preso eta iheslari ohiak gizarteratzeko lanetan ari da. Haren aitak naziengandik-eta ihesi zihoazenei laguntzen jardun zuen, eta horrek arrastoa utzi zion. “Gure familiak ihes egin behar izan zuen, eta inork ez dio sekula justiziarik eman”. Elkarrizketa. 2017-6-4

Jose Antonio Ardanzari elkarrizketa

Badator galdeketen beste sorta bat. Apirilean, Busturialdekoan parte hartu zuen Jaurlaritzako lehendakari ohiak, baina uste du dinamika sozial berri batek ez duela indarrik herri baten bidea baldintzatzeko. “Mugimendu sozialek ez dute indarrik hartuko goian ez bada akordiorik”. Oinarrizko itun batekin prest da taktika gisa sezesioa uzteko. Elkarrizketa. 2017-5-5

Burujabetza prozesu bat esploratzen

ELAk eta LABek izaera sozialeko prozesu subiranista bat martxan jarri beharra jaso dute kongresuetako txostenetan. Prozesuak alde bakarrekoa izan behar duela diote bi sindikatuek, eta gizarte mobilizazioan oinarritutakoa. LABek bien arteko elkarlana desio du, eta ELAk “lehentasunezkotzat” jo du aliantza. Artikulua. 2017-4-21

Luhusokoek eta Frantziak adostua izan da ETAren armagabetzea

Elkarrizketa prozesu baten ondorio izan zen larunbatean Parisko autoritate batek hartzea ETAren armategien informazioa eta Polizia azkar joatea kokalekuetara, gizarte zibila zaintzan egotea eta herritarrek armak ez ukitzea. Frantziatik Cazeneuve lehen ministroak eta Morvan prefetak izan dute erantzukizunik handiena. ETAk Luhuso aurretik desarmatzeaz mezuak helarazi zizkion Parisi. Etxegarai, Urkullu eta nazioarteko eragileak ere mugitu dira. Artikulua. 2017-4-10
Txetx Etxeberrik apirilaren 8ko data eman zuenetik BERRIAn egindako beste artikulu batzuk: Armagabetzea, apirilaren 8an / Armagabetzea, eta beste / Iragarpena nola iragarri / Egun historiko baten pausoak eta pausak; eta blogean: Armagabetzea, atzerako kontaketa

Joaquin Gimenezi eta Margarita Roblesi elkarrizketa

ETAren jarduerarik gabeko egoerak eta EPPKren ildo berritu posibleak Espainiako espetxe politikan izan dezaketen eraginaz mintzatu dira Joaquin Gimenez Goreneko magistratua eta Margarita Robles legelaria BERRIAn. Aurrerapausoen alde azaldu dira. Gimenez: “Posibilista izan behar da, bide berriak urratuz eta banan-banan beti”. Robles: “Gobernuak eta presoak ezin dira modu globalean aritu”. 2017-3-10

Arnaldo Otegiri elkarrizketa

Gaur urtebete irten zen espetxetik Arnaldo Otegi, sei urte pasan Bateragune auziko zigorra pairatu ostean. Barruko eta kanpoko lanak egin ditu hilabeteotan, eta baikor da, euskal estatuaren alde gero eta kontzientzia handiagoa dagoelakoan. “Inauguratu da estatugintza fasea”. Elkarrizketa. 2017-3-1

Ibarretxe, independentzia komeni litzatekeela esateraino

Jaurlaritzako lehendakari zela, erabakitzeko eskubidea kontzeptua gizarteratu zuen Juan Jose Ibarretxek. Kargua utzi zuenetik ildo beretik jardun du, baina agerraldietan mezuari karga subiranista handiagoa eransten joan da. Artikulua. 2017-2-22

MasIbarretxe

Jonan Fernandezi elkarrizketa

ETAren armagabetze eza, espetxe politika eta ezker abertzaleak ETAren urraketekiko hausnarketa kritiko bat ez izatea dira konponbiderako oztopo nagusiak Jonan Fernandez Jaurlaritzako Giza Eskubideen, Bizikidetzaren eta Lankidetzaren idazkari nagusiarentzat. “Presoak indarkeria arbuiatzea da lege baldintzarik garrantzitsuena”. Elkarrizketa. 2017-2-19

2017-02-15, Gasteiz. Jonan Fernandez, Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusia. 15-02-2017, Vitoria. Jonan Fernandez, Secretario General para la Paz y Convivencia

Joxe Elorrietari elkarrizketa

Euskal Herrian neoliberalismoari aurre egiteko, Joxe Elorrietak beharrezkotzat jo du ELAren eta LABen arteko aliantza estrategikoa. Prozesu subiranista aldarrikatu du, halaber, baina autonomia sindikala baldintza gisa jarrita. Liburu berria aurkeztu du ELAko idazkari nagusi ohiak (4. atalaren laburpena). “Ez badago ezkerretik indar metaketa bat, ez dago prozesurik”. Elkarrizketa. 2017-1-26

2017-01-24, Bilbo. Joxe Elorrieta, ELA sindikatuko idazkari ohia. 24-01-2017, bilbo. Joxe Elorrieta, antiguo secretario general de ELA

Arkaitz Rodriguezi elkarrizketa

Arkaitz Rodriguezek dio prozesu independentistak tarteko geltoki bat behar duela, burujabetzaren aldekoa, eta uste du gaur egun “herri honetan” horretarako gehiengo handi bat badagoela. Sortuko Ekintza Politikoko idazkariak esan du begi onez ikusten dutela ezkerretik abiatzea prozesu subiranista. “Gu prest gaude ELArekin hasteko prozesua, EAJren zain egon gabe”. Elkarrizketa. 2017-1-22

ArkaitzRodriguez

Burujabetza prozesua hasi, ezkerretik

Joxe Elorrietak ELAren eta ENAMen arteko “konbinazioa” aipatu du bere liburu berrian. “Lehen etapan, EAJrik gabe” aritu nahiko luke.  ELAk eta LABek aliantza berreraikitzeko beharra, ezker subiranistaren metaketa, agenda politikoa eta soziala, eta eragileen autonomia ere aipatu ditu. Hilaren 25ean aurkeztuko du ‘Una mirada sindical contracorriente. Clase, territorio y nuevas alianzas’, Bartzelonan. Artikulua. 2017-1-14

JoxeElorrieta

Antton Lopez Ruiz ‘Kubati’-ri elkarrizketa

“Presoak ateratzeko unea da hau”, dio Antton Lopez Ruiz Kubati euskal preso ohiak. Kalera Kalera dinamikan inplikatu da, eta, kasurako, hura izan da EAJren EBBrekin bildu den kideetako bat. Garrantzia ematen dio jarrera positibo bat hartu izanari. “Konfrontazio juridikorako legedia garatu behar da, baina gizartearekin batera”. Elkarrizketa. 2017-1-8

2017-01-04, Usurbil. Kalera Kalera ekimena. Antton Lopez Kubati, preso ohia. 04-01-2017, Usurbil. Iniciativa Kalera Kalera. Antton Lopez Kubati, ex preso. Antton Lopez Kubatiri elkarrizketa.

Iñaki Dorronsorori elkarrizketa

Eusko Ikaskuntzak 100 urte beteko ditu 2018an, eta Iñaki Dorronsoro lehendakaria buru-belarri dabil mendeurreneko kongresuarekin. Ospakizun berezia prestatzeaz gain, “Euskal Herriaren gaurko galdera nagusiei erantzuteko” plan bat egin nahi dute. “Euskal Herriaren artikulazioaz planteamendu bat egingo dugu”. Elkarrizketa. 2016-12-7

IñakiDorronsoro

Juan Puertori elkarrizketa

Juan Puerto Morcillo komunista zen XX. mendean, eta komunista da XXI.ean. “Hil arte komunista”, dio. Denborarekin abertzale sentitzera ere heldu da Extremaduran jaiotako adineko militante hau. PCEn eta beste alderdi batzuetan ibili ostean, duela zortzi urtetik Alternatibako kidea da. “Euskal ezker osoa” batzearen alde dago. “Jon Idigorasekin-eta ohartu nintzen izan zaitezkeela komunista eta abertzalea”. Elkarrizketa. 2016-11-27

JuanPuerto

Joan da beste Barne ministro bat

Jorge Fernandez Diazek ez du segituko Espainiako Barne ministro karguan, Mariano Rajoy presidenteak hala erabakita. Bost urteotan polizia bidea soilik erabili du. Katalan independentisten aurkako amarru bila ere aritu da. Artikulua. 2016-11-4

Fernandez Diaz

Ariketa soziologiko bat

Erabakitzeko eskubidearen eta datorren urteko martxoaren 19ko herri galdeketaren aldeko giza kate erraldoia egingo dute igandean Oiartzualdean, Pasaiako badia inguratuta. Errenteria, Pasaia, Lezo eta Oiartzungo batzordeak gogor ari dira lanean. Hango ordezkariak elkartu ditu BERRIAk. Artikulua. 2016-11-2

Oiartzualdea

Antton Etxebesteri elkarrizketa

ETAren eta Espainiaren arteko lehen elkarrizketa mahaian izan zen Eugenio Etxebeste Antton: 1989an, Aljerren. Uste du ezker abertzaleak ez dituela ondo kudeatu negoziazio prozesuak, pazientzia falta izan zaiola. Fase berri honetan “punch” handiagoa nahiko luke. “Gatazka batean irtenbide demokratikoa lortzeko baldintzak erein behar dira”. Elkarrizketa. 2016-10-16

2016-10-10, Donostia, Aiete Jauregia, Antton Etxebeste, Aieteko adirazpena 5 urte pasa ondoren. 10-10-2016, San sebastián. Palacio Aiete. Antton Etxebeste, 5 años después de la firma de Aiete

Ondorioen ondorioak

(Aieteko konferentziaren 5. urteurrena) Bost urte dira Aieteko konferentzia egin zela. ETAk berehala iragarri zuen bukatu zuela jarduera armatua, baina gatazkaren ondorioen atala blokeatua da oraindik. Datorren larunbatean, Foro Sozialak beste bultzada bat eman nahi dio, Aieten, eta lan iraunkorra egingo du aurrerantzean. Artikulua. 2016-10-16

Aiete

Rufi Etxeberriari elkarrizketa

(Aieteko konferentziaren 5. urteurrena) Sortuko kideak hainbat gairi buruz hitz egin du BERRIArekin Aieteko Adierazpenaren 5. urteurrena dela eta. Ale batzuk: “ETAren eta Espainiaren konpromisoen isla bat zen Aieteko Adierazpena”; “estrategia politiko-militarra oztopo bilakatu zitzaigun”; “Kongresuko 2012ko akordioarekin EAJk PPri lagundu zion gatazkaren konponbideak ibilbiderik izan ez zezan”; “presoen kolektiboak beti erabili izan du legedia, eta legedia bete ez duena gobernua izan da”; “datozen bi urteak oso garrantzitsuak izango dira prozesu subiranista indartzeko, eta hura indartzen ari den neurrian gatazkaren ondorioetan ere urratsak egiteko”. Elkarrizketa. 2016-10-16

2016-10-12, Donostia, Aiete. Rufi Etxeberria, Aieteko konferentzia 5 urte ondoren. 12-10-2016, San Sebastián, Aiete. Rufi Etxeberria, 5 años de la conferencia de Aiete.

Kofi Annanen irteerako galdera

(Aieteko konferentziaren 5. urteurrena) 2011ko urriaren 17a: Aieteko Adierazpena. Urriaren 20a: ETAren agiria jarduera armatuaren bukaeraz. Egun beteak. Detaileetarako aukera gutxi. Hemen, bost urtera, nazioarteko konferentziako gauza txiki batzuk, han egon ziren hainbat lagunekin hitz eginda. Artikulua. 2016-10-16

"Conferencia Internacional para Promover la Resolución del Conflicto en Euskal Herria". Llegada de Kofi Annan, ex Secretario General de la ONU, al Palacio de Aiete, donde se desarrolla la conferencia. En la imagen, Kofi Annan dando la mano a Paul Rios (miembro de Lokarri).

“Estatu logika” da nagusi azkenean

(Aieteko konferentziaren 5. urteurrena) Duela bost urte ETAk jardun armatuaren behin betiko bukaera iragarri aurreko bi egunetan, Hollanderekin izan zen Espagnac Madrilen, Zapaterorekin eta Rubalcabarekin bilduta. ETAri buruz aritu ziren. “Frantziak euskal gatazka Espainiaren arazotzat jotzen du, Espainiak ez du Frantzia auzian sartzerik nahi, eta Frantzia ez da sartzen”, dio Espagnacek. Artikulua. 2016-10-16

"Conferencia Internacional para Promover la Resolución del Conflicto en Euskal Herria". Los invitados escuchando las conclusiones finales. En la imagen varios de los invitados.

Brian Currini elkarrizketa

(Aieteko konferentziaren 5. urteurrena) Brian Currin nazioarteko bitartekariak beharrezko ikusten du Espainiak jarrera aldatzea, presoen auziari erantzun eta ETAk armak suntsitzeko, baina esaten du euskal eragileek akordioa lortu behar dutela Madril estutzeko. Hilaren 22an Foro Sozialean izango da. “Euskal Herrian egon behar du bake prozesuaren grabitate zentroak”. Elkarrizketa. (Gorka Berasategi lankidearekin batera egindako elkarrizketa) 2016-10-16

2015-03-11, Bilbo, Abando Hotela. Brian Currin Harremanetarako Nazioarteko taldeko kideari elkarrizketa. 11-03-2015. Bilbao, Hotel Abando. Entrevista a Brian Currin, miembro del grupo internacional para las relaciones

Negoziazio gelara bisita

Duela hamar urte Batasunaren, EAJren eta PSE-EEren elkarrizketa politikoak izandako lekura itzuli da Arnaldo Otegi: Loiolako Arrupe etxera. Lekuko izan da BERRIA. Artikulua. (4 minutuko bideoa) 2016-7-26

OtegiArrupe

Pello Otxandianori eta Miren Zabaletari elkarrizketa

Sorturen “birfundazio” prozesua gidatzeko zuzendaritzan daude Pello Otxandiano eta Miren Zabaleta, gaur zortzitik. Independentismoa indartu ez ezik, ezker abertzalearen kultura politikoa berritu nahi dute. “Prozesu independentista bat artikulatzen lagundu nahi dugu”. Elkarrizketa. 2016-7-9

OtxandianoZabaleta

Oihalaren atzean

Patxi Lopez Espainiako Kongresuko presidentearen taldean aholkulari lanetan aritu da Andoni Unzalu legealdi labur honetan. Artikulua. 2016-6-16

andoni unzalu

Angel Oiarbideri elkarrizketa

Ekainaren 5eko herri galdeketei garrantzi kualitatibo handia eman die Gure Esku Dago-ko bozeramaileak, jendeak “normaltasunez” hartu zuelako parte. Funtsezkoa deritzo jarrera aktibo bat izateari, eta instituzioei dei egin die bidea herritarrekin batera egitera. “Normaltasunaren espazioa ireki dugu, eta dimentsio bat hartu du ekimenak”. Elkarrizketa. 2016-6-12

2016-06-10, Iruñea. Angel Oiarbideri elkarrizketa, Gure Esku Dago-ko eleduna da. 10-06-2016, Pamplona. Entrevista a Ángel Oiarbide, portavoz de Gure Esku Dago.

Arnaldo Otegiri elkarrizketa

Martxoaren 1ean atera zen kartzelatik Arnaldo Otegi, Bateragune auzian sei urte pasa preso eginda. Orain dela hamar egunetik EH Bilduren EAEko lehendakarigaia da. Zer ikusi du hiru hilabeteotan? Zer du buruan? “Herri honek oraindik ez du ondorioztatu estatu propio bat behar duela”. Elkarrizketa (Bideoaklaburpena eta osoa). 2016-6-4

2016-06-02, Elgoibar. Arnaldo Otegiri elkarrizketa 02-06-2016, Elgoibar. Entrevista a Arnaldo Otegi.

Hasier Arraizi elkarrizketa

Segurako auziko inhabilitazio zigor bat dela medio, Hasier Arraizek joan den astean esan zion agur Eusko Legebiltzarrari. Asteon iragarri du ez dela berriz aurkeztuko Sortuko presidentetzara. Albiste izan da. “Ezker abertzaleko estrategia aldaketa sendotu dugunez, arnasa berria behar da”. Elkarrizketa. 2016-5-27

HasierArraiz

Basoan utzitako kasua

Sara eta Etxalar artean Lizarieta gainean Guardia Zibilarekin tiroketa bat izan ondoren desagertu, eta hilabete batera azaldu zen Jose Bernardo Bidaola Txirrita ETA politiko-militarreko kidearen gorpua. Instituzioek kasua ez dute ikertu inoiz. Familia eta lagunak ahalegin horretan ari dira. Artikulua (8 minutuko bideoa) 2016-5-26

Txirrita

Kartzelako gaiak, plazara

‘Bateragune auzian’ preso zeukatela ere Arnaldo Otegik egindako gogoetek eragin handia izan dute ezker abertzalean. Ez zuen ustez alferrik edo arduragabe hitz egin; “ondo informatutako baikor bat naiz”. EH Bilduk gaur aurkeztuko du jendaurrean EAEko bozetarako lehendakarigai. Artikulua. 2016-5-25

Otegi

‘Euskal Estatua irudikatzen’, elkarrizketa

Euskal estatua sortzea ez da ameskeria. Hala pentsatzen dute hari buruzko ikerketa bat egin duten egileek. Nahiz eta ez egon prozesurik eta planteamendu zehatzik, herritarren %40 estatuaren alde agertu dira. Arkaitz Fullaondo eta Txoli Mateos EHUko Parte Hartuz ikerketako taldeko kideak: “Jendeak aukera erreal gisa ikusten badu euskal estatua, badago jokoa”. Elkarrizketa. 2016-5-8

2016-05-06, Leioa. Arkaitz Fullaondori eta Ane Larrinagari elkarrizketa, "Euskal estatua irudikatzen" laneko egileak 06-05-2016, Leioa. Entrevista con 2016-05-06, Leioa. Arkaitz Fullaondo y Ane Larrinaga, autores del trabajo "Euskal estatua irudikatzen"

Gabi Mouescari elkarrizketa

Iparretarrak erakunde armatuko kiderik ezagunenetakoa izan zen Gabi Mouesca. Gazte zela heldu zion borrokari, eta ia hamazazpi urte pasatu zituen kartzelan. Haren liburu gaurkotu bat atera dute; bere eta IKren ibilbidearen berri dakar nagusiki. “Gaur egun, herriak badu egiazko indarra askapen dinamika aitzinatzeko”. Elkarrizketa. 2016-4-24

2016-04-19, Donostia. Gabi Mouesca euskal preso ohiari elkarrizketa. Irudian Gabi Mouesca bere liburuarekin "Lepogogorra". 19-04-2016, San Sebastián. Entrevista al preso político Gabi Mouesca. En la imagen, Gabi Mouesca con su libro "Lepogogorra".

Zutabeak, udalerrietan

Udal esparruan berritasunen sasoia da: abertzaleek Eudelen eta legearen itunak egin dituzte EAEn; Nafarroako federazioan aldaketa egin da; eta Iparraldean hirigune elkargoaren alde ari dira. “Nazio eraikuntzarako baldintza onak daude”. Artikulua. 2016-4-16

udal

Juan Karlos Izagirrerekin solasean

“Lasaiago” bizi da orain. 2011n Donostiako alkate aukeratu, Bilduk aurkeztuta, eta atsedenik gabeko eta presio handiko lau urte izan zituen. Baina gustura dago, politika egiteko moduez arrastoa utzi zutelakoan. Gaur gauerdian ez du igoko bandera San Sebastian bezperan. Artikulua. 2016-1-19
Post scriptum I / II / eta III.

JuanKarlosIzagirre

Gemma Zabaletari elkarrizketa

PSE-EEko kideak oraintxe dela hiru urte utzi zuen politika aktiboa, Jaurlaritza lagatzean. 25 urte egin zituen politikan, kargu desberdinetan. Orain, buru-belarri, euskara ikasten dabil. BERRIA harekin egon da, Lazkaoko Maizpide barnetegian. Politika oraindik bizi duela nabari zaio. “Aurkikuntza bat izan da euskara ikastea, eta neure nortasuna deskubritu dut”. Elkarrizketa. (5 minutuko bideoa) 2015-12-27

GemmaZabaleta

Eskema berria langai

Independentzia helburu liburua (Txalaparta) osatu dute Andoni Olariaga, Jule Goikoetxea, Unai Apaolaza eta Imanol Galfarsoro irakasleek. “Independentzia pentsatzeko” balio du, Laura Mintegik aurkezpenean adierazi zuenez. Lau egileekin egon da BERRIA. Artikulua. 2015-12-12

UnaiApaolaza

Imanol Murua Uriari elkarrizketa

Ekarri armak. ETAren jardun armatuaren bukaeraren kronika liburua idatzi du Imanol Murua Uria kazetariak, ezker abertzaleko eztabaidan gertatu zena kontatzeko xedez. “Giltzarri izan zen Batasunak aurre egitea ETAren batzarraren erabakiei”. Elkarrizketa. (10 minutuko bideoa) 2015-12-4
Martin Ugalde foroko elkarrizketa-solasaldia, 2015-12-17

2015-12-03. Donostia. Imanol Murua Uriaren "Ekarri armak" liburuaren aurkezpena.Parte-hartzaileak: Imanol Murua (idazlea), Martxelo Otamendi (Berriako egunkariko zuzendaria) eta Xabier Mendiguren (editorea). 03-12-2015. San Sebastian. Presentación del libro de Imanol Murua Uria "Ekarri armak". Imanol Murua, Martxelo Otamendi y Xabier Mendiguren.

Egoitz Urrutikoetxeari elkarrizketa

Frantziako epaile batek epaiketak egin artean behin-behinean libre utzi zuen, joan den ostiralean. Urriaren 6an atxilotu zuten, Parisen, ETArekin lotuta. Larunbatetik Zuberoan dago, Bildoze-Onizepean. “Bazka behar zutenez, atxilotu egin ninduten”. Elkarrizketa. 2015-11-18

EgoitzUrrutikoetxea

Iñaki Anasagasti eta Emilio Olabarriari elkarrizketa

EAJko bi kideen artean 50 urte egin dituzte Espainiako Kongresuan eta Senatuan: Anasagastik, 29 urte (diputatu eta senatari), eta Olabarriak, 21 (diputatu). Datorren abenduaren 20ko hauteskundeetan ez dira hautagai izango. “Madrilen ahuluneak baliatu behar dira gauzak lortzeko”. Elkarrizketa. 2015-11-4

2015-10-30, Bilbo, Sabin Etxea. Emilio Olabarriari eta Iñaki Anasagastiri elkarrizketa, Madrilen urtetan EAJko parlamentari eta senatari izandakoak 30-10-2015, Bilbo, Sabin Etxea. Entrevista a Emilio Olabarriar e Iñaki Anasagasti, durante años parlamentario y senadores de PNV en Madrid

Arkaitz Rodriguez, Miren Zabaleta eta Sonia Jacintori elkarrizketa

Arnaldo Otegirekin-eta ezker abertzalea estrategia politiko-militarretik soilik politikora bideratzeko lan egiteagatik Espainiako Estatuak azken sei urteetan preso eduki ditu Sonia Jacinto (Donostia, 1977), Arkaitz Rodriguez (Donostia, 1979) eta Miren Zabaleta (Iruñea, 1981), ETAko kidetzat jota. Urteotako sentipenak kontatu dizkiote BERRIAri. “Indarrak bilduta, posible da estatu independente bat eraikitzea”. Elkarrizketa. 2015-10-19

2015-10-17, Donostia, GARA. Elkarrizketa Arkaitz Rodríguez, Miren Zabaleta eta Sonia Jacintorekin, Bateragun auzikoaka eta berriki libre geratu direnak. 17-10-2015, San Sebastián.GARA. Entrevista con Arkaitz Rodríguez, Miren Zabaleta y Sonia Jacinto, del sumario Bateragune y que han quedado en libertad

Justiziak abandonatuta

Atzo 40 urte hil zuten Iñaki Etxabe, Kanpazarren. Kasua argitzeke dago, eta sendia ez dute inoiz biktima gisa hartu Espainiako Barne Ministerioak eta Auzitegi Nazionalak. Iñigo Iruin abokatuak “estatu terrorismoaren belaunaldi berriko lehen hilketatzat” joa du; babes helegitea aurkeztu du Konstituzionalean. Artikulua. 2015-10-6
Josu Torre Altonagaren testigantza, 2015-10-14

2015-10-02, Arrasate, Kanpazar. Iñaki Etxaberen hilketari buruzko erreportajea, haren senideekin. Irudian Luis Etxabe, anaia eta Aitor, Olatz eta Ainhoa (Iñakiren semealabak). 02-10-2015, Arrasate, kanpazar. Reportaje sobre la muerte de Iñaki Etxabe con sus familiares, En la imagen Luis Etxabe (Hermano) con los hijos de Iñaki (Aitor, Olatz y Ainhoa).

Jose Luis Elkorori elkarrizketa

1970eko hamarkadan alkate erreferentziala, HBko mahaikidea, konponbidearen aldeko ekintzailea, ‘Egin’-en enpresako presidentea…; Jose Luis Elkoro, 80 urte, euskal militante historikoa. Eta preso ohia. Orain geratu da libre, etxeko kartzelaldia izan ostean. Arnasa hartu, eta beste aro bat hasi du, baina “borrokan” segitzeko. “Ez naiz geratuko preso guztiak askatu arte”. Elkarrizketa. 2015-9-27

elkoro

Inpunitate egoeraren kronika

Polizia Armatuak duela 40 urte hil zuen, Donostian, Jesus Garcia Ripalda MCko kidea. Tiro bat bota zioten. Lekukoak egon arren, kasua ez zen epaitu. Frankismo garaiak ziren. Testigantzak bildu ditu BERRIAk. Artikulua. 2015-9-25

2015-08-31, Donostia. Polizia tiro baten ondorioz hil zen Jesús Mari García Ripaldaren familia eta lagunek ekitaldia antolatu dute bere heriotzaren 40. urteurrenean. 31-08-2015, San Sebastian. Acto organizado por familia y amigos de Jesús Mari García Ripalda, en el 40 aniversario de su muerte por un disparo de la Policía.

Iñaki Galdosi elkarrizketa

Iñaki Galdosek lau urte daramatza euskal politikako lehen lerrotik kanpo, 2011ko udal eta foru bozetan Hamaikabatekin emaitza txarrak izan ondotik. Beste era batera bizi du politika. AEBetako diasporarekin lotutako liburu bat argitaratuko du aurten. “Euskal lobby bat beharko genuke AEBetan; ez soilik gatazkaren irtenbiderako”. Elkarrizketa. 2015-9-20

2015-07-15. Donostia. Iñaki Galdos, Hamaikabat alderdiko presidente ohia. 15-07-2015. San Sebastián. Iñaki Galdós. Ex-presidente del partido Hamaikabat.

Joseba Egibarri elkarrizketa

Bi hilabete pasatu dira EAJk Gipuzkoan garaipena lortu zuenetik. Joseba Egibar GBBko presidenteak garrantzia ematen die maiatzeko emaitzei, baina buruan gehiago ditu bakegintza eta EAEko estatus politiko berria. “Hobe da lehenik herri honetan sinisten dugunok ados jartzea”. Elkarrizketa. 2015-7-31

egibar

Preso gutxiago, behar handiagoa

Azkeneko 30 urteetan ez da hain euskal preso gutxi egon; ekaineko datuen arabera, 430 lagun daude kartzelan. Harrera elkarteari lana pilatzen ari zaio; baliabide gehiago behar ditu. Artikulua. 2015-7-17
Karlos Ioldiri eta Jon Ugarteri elkarrizketa, 2016-6-2
Problematika sozialari aurre egiten, 2019-4-25
Herrira iritsi eta berehalako laguntza eta Bizitzeko adina behar, 2019-12-24

Harrera

Begirada baten atzetik

Maiatzeko udal bozek aniztasun handia ekarri dute Pasaiako portuaren bueltako hiru herrietako alkatetzetara, kolore desberdineko eragileak baitaude agintean. Antzeko arazoak dituzte Pasaian, Errenterian eta Lezon. Hiru alkateak bildu ditu BERRIAk. Artikulua. 2015-7-9

pasaia

Zelai Nikolasi elkarrizketa

Gaur ere milaka lagun elkartuko ditu Gure Esku Dago-k erabakitzeko eskubidearen alde. Hori garrantzitsutzat dauka Zelai Nikolas eledunak, baina adostasunak josteko eguneroko lana azpimarratu du. “Erabakitzeko, funtsezkoa da prozesua autozentratua izatea”. Elkarrizketa. 2015-6-21

ZelaiNikolas

Hirugarrena, hirugarrenez

Orain Gasteizen Gorka Urtaran bezala, udal bozetan hirugarren indarra izanda Julian Balduz jarri zen alkate 1979an Iruñean, eta Odon Elorza 1991n Donostian. Artikulua. 2015-6-16

odon

Aiete eta Paris, konparazio bat

2011ko eta atzoko ebazpenetako eskaeretako lehen puntua ETAri zuzendutakoa da. Bietan Espainiari eta Frantziari inplikatzeko eskatzen diete. Oraingoan presoak ere aipatu dituzte. Artikulua. 2015-6-12
Baionatik Parisera, batera, 2015-6-11

aiete

Hasier Arraizi elkarrizketa

Nafarroan aldaketa “estrategikoaren” aukera ireki delako gustura dago Arraiz, baina badu kezkarik. Uste du herritarrengandik aldendu egin direla Gipuzkoan, eta Bilbo Handian molde zaharrekin ari direla. “Poliedrikoa izan behar du EH Bilduk”. Elkarrizketa. 2015-5-28

arraiz

Martin Garitanorekin solasean

Orain dela lau urte, azkeneko unean, Bilduren Gipuzkoako ahaldungai nagusi izateko proposamena egin zioten Martin Garitanori, eta, nolabait, onartu egin behar izan zuen. Handik bi hilabetera, diputazioko agintean zegoen. Aurtengo uztailean, betiko lanbidera itzuliko da, eta dio legealdiko memorien liburu bat idatziko duela. Artikulua. 2015-5-10
Post scriptum I / II / III / eta IV

garitano

Eugenio Ibarzabali elkarrizketa

ETA eta haren sortzaileen izenak aipatu gabe, erakunde armatua eratu zen garaiko kontakizuna egin du Eugenio Ibarzabalek Cincuenta semanas y media en Brighton eleberrian. Ingalaterrako herri hartan egindako aldiko kontuak ere badakartza. “Gure herrian izan dugun istorioak aukerak eragotzi edo mugatu egin ditu”. Elkarrizketa. 2015-5-3

2015-04-28, Donostia. Eugenio Ibarzabal kazetari ohi, politikari ohi eta idazlea. Irudian, Eugenio Ibarzabal. 28-04-2015, San Sebasti·n. Eugenio Ibarzabal, ex-periodista, ex-polÌtico y escritor. En la imagen, Eugenio Ibarzabal.

Gerturatze bat

Ibarretxek eta ezker abertzaleak nolabait bat egin zuten 2004an, EAEko estatutu berriaren proposamenean, baina azkeneko urteetan adostasun sakonagoak azaldu dituzte. Artikulua. 2015-5-1
Ibarretxek azken bost urteotan esandakoak, 2015-5-5

ibarretxe

Bideak helmuga baterako

Urte hasieran, Euskal Bidea aurkeztu zuten EH Bilduk eta EH Baik. Justu hogei urte dira ETAk Alternatiba Demokratikoa plazaratu zuela, bi hamarkada lehenagoko KAS Alternatiba eguneratzeko asmoz. Bada bilakaera bat. Artikulua. (Ezker abertzalearen eskaintza nagusiak). 2015-4-19

ezkerabertzalea

Txutxi Ariznabarretari elkarrizketa

Independentistak sareak aurten ere Iruñean ospatuko du Aberri Eguna, etzi. Ariznabarretari inportantea iruditzen zaio euskal estatua imajinatzen hastea eta, horretarako, independentziaren liburua idazteari ekitea. “Euskal estatua zehazten hasiz sortuko ditugu gehiengoak”. Elkarrizketa. 2015-4-3

txutxi

Bakegintza, balioak eta eskubidea

Bake talde sozialek zer lan egin duten eta gaurko egoera nola ikusten duten aztertzeko, mahai baten bueltan elkartu ditu BERRIAk Teresa Toda (Nazio Eztabaidagunea), Jesus Loza (Buesa fundazioa), Fabian Laespada (Bakearen Aldeko Koordinakundea) eta Paul Rios (Lokarri). Artikulua. 2015-3-1
1995, Elkarri: aurreneko ahalegina, 2015-3-1

bakea

Egiguren eta Ioldi, ibilian-ibilian adiskidetzen

1987ko otsailaren 26a, gaur 28 urte: Karlos Ioldi presoak (HB) lehendakarigai hitzaldia egin zuen Eusko Legebiltzarrean. Atzean Jesus Egiguren (PSE) zuen, ganberako presidentea. Duela urte erdi bat ikusi zuten berriro elkar; adiskide egin dira. Biak batu ditu BERRIAk, Ataunen, Lizarrustin. Artikulua. 2015-2-26

EgiguIoldi

Jose Ioldiri elkarrizketa

Kazetari gisa aritu zen 35 urteetako asko eta asko auzitegietan sartuta egin zituen Jose Ioldi donostiarrak, ia guztiak El País egunkarian zela. Gutxik izango zituzten hark bezalako iturriak. Erretiroa hartu berri du, eta gustura dabil bizimodu berrian. “Galindok kartzelaldi lasaia izan zuen, eta ETAko inork ez; hori beti horrela izan da”. Elkarrizketa. 2015-2-15

Ioldi

Kanpotik dator berotasuna

Bart Ekuadorko politikagintzako eta gizarte zibileko ordezkaritza garrantzitsu batek eman dio babesa Euskal Herriko bake prozesuari. Nazioarteko sostenguek ere ez dituzte Espainia eta Frantzia mugitu. Artikulua. 2015-1-28
AEB. Hegazkinean, euskal jatorriaz, 2015-1-28

ekuador

Jose Felix Azurmendiri elkarrizketa

ETAren historiari buruzko “kontakizun bat” osatu du kazetari eta idazleak, eta liburu batean apailatu. Aitortu du gogorra egiten dela irakurtzea, gertaera lazgarri asko daudelako. Gogoetarako aukera eman nahi du. “Madrilek ETA garaitu egin du militarki, baina politikoki ez du irabazi”. Elkarrizketa. 2014-12-26

azurmendi

Daltonismo politikoa

Espainiako Estatuak bere barneko nazioei negoziazioa ukatzen segitzen baldin badie hura gabeko bidearen hautua defenditu dute Mario Zubiagak eta Ferran Requejok. Donostiako jardunaldietan mintzatu dira. Artikulua. 2014-12-12

zubiria

Unai Ziarretari elkarrizketa

Duela 6 urte plazaratu zuen Unai Ziarretak EAJtik ezkerrerako polo subiranistaren ideia; hiru urterako eratuta zuten. EAko arlo instituzionaleko idazkariak orain uste du euskal estatuaren bila “beste martxa bat” sartzea dagokiola EH Bilduri, “gizartearen babesa” bilatuta. “Euskal estatuaren prozesua EH Bilduren eskutik etorriko da”. Elkarrizketa. 2014-12-9

Carmen Gisasolari elkarrizketa

Astelehenean atera zen kartzelatik Gisasola, 24 urtean preso egonda. Duela 15 urte pasa, jendaurrean kritiko azaldu zen ezker abertzalearen estrategiarekin, eta geroago ‘Langraiz bideari’ atxiki zitzaion. “Autokritika izanik onartu behar da egindakoa ez zela izan justua”. Elkarrizketa. 2014-11-27

CarmenGisasola

Josu Muguruzaren azken oharrak

‘Legeak hala aginduta, zin egiten dut’ formula erabiltzekoak ziren HBko diputatuak 1989an. Jarrerari buruzko hiru aukera zituzten; Josu Muguruzak gaur 25 urte paper batean idatzitakoak. Gordeta du Iñigo Iruinek. Artikulua. 2014-11-20

IruinMuguruza

Kanpaina baten emaitza tragikoa

Azaroaren 20an 25 urte beteko dira Josu Muguruza HBko diputatua Madrilen tirokatuta hil zutenetik. Hotel batean zegoen, koalizioko ordezkaritza batekin afaltzen. 1989ko azaroaren 20a zen. Ez zuten ekintza bakantzat jo. Artikulua. 2014-11-15

HB HERRI BATASUNA

Demokrazia zuzena, praktikan

Bihar beste bi galdeketa izango dira Euskal Herrian: Arrankudiagan (euskal estatuaz) eta Lerinen (Nafarroako ubideaz). Urteotan ugaritu egin dira kontsultak, mota desberdinetakoak: arlokakoak, eta estatus politikoari eta auzoen izaerari buruzkoak, besteak beste. Zabalduz doa kultura politikoa. Artikulua. 2014-11-1

donostia

Eta non da Juan del Olmo jauna?

Hura izan zen Egunkaria auziko instrukzio epailea, Espainiako Auzitegi Nazionalean zela. Guardia Zibilaren txostenak hartu zituen oinarri. Emaitza: absoluzioa eta preskripzioa. Murtzian dabil orain. Artikulua. 2014-10-18

olm

Pat Riceri elkarrizketa

Irlandako politika gertutik ezagutzen du, Sinn Feineko buruetakoa izana baita. Euskal Herrikoa ere segitzen du, lehendik baduelako hartu-emanik eta urtean aldi bat Lizartzan pasatzen duelako. Gaelikoaren alde lan handia egina da. “Bi urte barru Irlandaren batasunerako galdeketa egin nahi dugu, garrari eusteko”. Elkarrizketa. 2014-10-7

rice

Bi Kontsulta Lege, bi bide

EAEko 2008ko Kontsulta Legeak “bakea eta normalizazioa” zituen helburu, eta Katalunian estatua lortu nahi dute galdeketarekin. Hangoak babes politiko eta sozial handiagoa du. Artikulua. 2014-9-28

Mas

EAJ eta ezker abertzalea, etxean ezin konpondu

EAJ eta ezker abertzalearen alderdiaren arteko hartu-emana historikoki hotza, gogorra eta zaila izan da. Lizarra-Garazi garaian baino ez ziren jarri ados. EAJ eta Sortu orain berriro ari dira hizketan, baina aitortu dute elkarrekiko konfiantzarik ez dutela. Artikulua. 2014-9-14

EAJHB1992

Itzelezko eragina

Rubalcabak politika utzi du, Euskal Herrian arrastoa laga ondoren. Gatazkaren konponbiderako prozesuetan eta Nafarroako auzian protagonista zuzena izan da azken bi hamarkadetan, Espainiako Estatuaren alde eginda beti. Artikulua. 2014-9-11
Leitzaraino, HBrekin biltzera, 2014-9-11

rubalcaba

Andoni Perez Cuadradori elkarrizketa

Euskaria Fundazioko kideak hamarkadak daramatza gizarte zibiletik autodeterminazioaren alde lanean. Etengabe lan egiteari, izaera zabala izateari eta argudioak biltzeari garrantzi handia ematen dio. “Herriaren askatasuna ez da lortzen museko partida batean”. Elkarrizketa. 2014-9-2

Iñaki Esnaolari elkarrizketa

1991tik aurreneko lerroko politika utzita dago HBko Mahai Nazionaleko kide izana. Kanpotik begiratzen dio, eta ez dago oso baikor burujabetzaren eta gatazkaren ondorioen inguruan. Abokatuak uste du aukerak galdu izan direla. “Aljerren ostean, negoziazio edukiak murriztu egin ziren”. Elkarrizketa. 2014-8-9

esnaola

Juan Mari Olanori elkarrizketa

Presoen arloa pil-pilean da euskal politikagintzan, eta alor hori ondo ezagutzen du Olanok, preso ohia eta AAMko eledun izana baita. Ongi deritzo ezker abertzalearen apustu globalari. “Ziegakoa da estatuari geratzen zaion giltza bakarra”. Elkarrizketa. 2014-7-19

JuanMariOlano

Kontzertu Politikoa berriz ere

Ortuzarrek Kontzertu Ekonomikoaren tankerako akordio politiko bat proposatu dio Espainiari. EAJko agintarien artean, Imazek atera zuen Kontzertu Politikoaren ideia, 2007ko otsailean. Artikulua. 2014-7-10

ortuzar

“Krisi” betean doa Mayor Oreja

Ofizialki gaur europarlamentari izateari utzita, PPko kideak iragarri du politika lagako duela. ETAren aurkako borroka ez ezik, independentismoa izan du jomuga, baina aitortu du ez dutela lortu geratzerik. Artikulua. 2014-7-1

oreja

Igor Calzadari elkarrizketa

Euskal Herriak independentzia izateko, prozesuari ematen dio garrantzia Oxfordeko Unibertsitateko eta Ikerbasqueko irakasle eta ikertzaileak. “Independenteak izango bagina bezala jokatu behar dugu”. PostIndependentzia liburua argitaratu du. Elkarrizketa. 2014-6-27

calzada

Julen Madariagari elkarrizketa

Maiatzaren 23an aurkeztu zuen ETAren sortzaileetakoak bere biografia: Egiari zor. Familia kontuak dakartza hasieran, politikoak gero: Ekin, ETA, kartzela, erbestea, disidentzia… Euskal Herriaren independentzia du xede, lehen eta orain. “Harro nago ETA sortu genuelako, garai hartan beharrezkoa zelako”. Elkarrizketa. 2014-6-15

madariaga

Independentziari kateatuta

Baltikoan 1989an egin zuten giza kate erraldoia, 1939ko “okupazio” itun bat salatzeko. Hango herrialdeen independentzia etorri zen berehala. Katalunian iaz egin zuten giza kate independentista. Bietan izana da Vicent Partal kazetaria.  Artikulua. 2014-6-1

lituania

Koldo Saratxagarekin solasean

Gure Esku Dago mugimendua han eta hemen ari da erabakitzeko eskubideari buruzko hitzaldiak-eta antolatzen, askotariko jendea jarrita hizlari. Enpresa edo kooperatiba arloko kideen artetik, Koldo Saratxagak azkenaldian lau hitzaldi eskaini ditu. “Erabakitzeko eskubidearen aldeko energia bat sortu da gizartean”. Artikulua. 2014-5-25

saratxaga

Joseba Arregiri elkarrizketa

Joseba Arregik irmo defenditzen du Espainiako Konstituzioa. Bide berriak urratzekotan ezinbestean legediari jarraitu behar zaiola dio azkeneko liburuan ere: La secesión de España (Espainiaren sezesioa). “Proiektuak aurrera eraman daitezke, legeen baitan betiere”. Elkarrizketa. 2014-5-7

josebaarreri

Euroeskualdea, batasun tresna

Argitxu Etxandik Europako mugaz gaindiko lankidetza sistema aztertu du, eta uste du interesgarria dela euroeskualdeen formula. Ikerlariaren iritziz, Euskal Herrian orain arte ez da interesik izan Europako tresnekiko. Artikulua. 2014-5-3

euroeskualdea

Bai Euskal Herri horri

Iñaki Arriola, Gemma Zabaleta eta Ramon Etxezarreta PSEko kideek eta Luis Haranburu Altuna editoreak oro har interesgarritzat jo dute Jesus Egigurenen gogoeta: Euskal Herri egituratua, estatua izan gabe. Artikulua. 2014-4-26

egiguren

Kontua da nola zabaldu

Gaur ere Euskal Herriaren independentzia aldarrikatuko dute herritar eta eragile askok. Independentismoa beste eremu batzuetara heltzeko estrategiaz mintzo dira Ander Iturriotz, Unai Apaolaza eta Ixabel Etxeberria. Artikulua. 2014-4-20

INDEPENDENTZIA

Demokrazia behatuz

Euskal Herriko eta nazioarteko behatzaileak ariko dira etzi Etxarri Aranatzen independentziari buruzko galdeketan. Antolaketa onari, gardentasunari eta sinesgarritasunari garrantzi handia ematen diote guztiek. Artikulua. 2014-4-11

Tatjana ZDANOKA

Javier Perez Royori elkarrizketa

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Kataluniari buruzko azken sententzian gauza nabarmen bat idatzi duela dio Zuzenbide Konstituzionaleko katedradunak: burujabetza estatuak du, ez erkidegoek. Baina katedradunak uste du epaiak erabaki eskubideaz “zirrikitu bat” zabaldu duela. “Erabaki eskubidea negoziatzera gonbidatu du Konstituzionalak”. Elkarrizketa. 2014-4-8
Espainiako Konstituzioa parean, 2014-4-8

royo

Lehen herri galdeketak badauka protokoloa

Etxarri Aranazko apirilaren 13ko herri kontsultaren antolatzaileek finkatu dute araudia, hilabeteak horretan eman ostean. Antolaketa ondo ateraz gero protokoloa beste kasuetarako eredu izango dela diote. Artikulua. 2014-4-4

etxarri

Paul Riosi elkarrizketa

Euskal Herriko bakegintzak zailtasunak dituela dio Lokarri herritarren sareko koordinatzaileak, baina baikor ageri da, lorpen esanguratsu batzuk izan direla azpimarratuta. “Bake prozesuan hirutik bigarren etapan gaude; azkar goaz aurreraka”. Elkarrizketa. 2014-3-16

Rios

Iparrorratz ideologikoak?

EAJ, Sortu, PSE, EA eta Aralarren fundazioek alderdiek baino patxada handiagoz eta beste ikuspegi bat izanda jorratu nahi dituzte euren ideologiako ardatz nagusiak. Gehienak berriak eta baliabide handirik gabeak dira. Artikulua. 2014-3-14

fundazioak

Zenbat bizi ditu Barcinak?

Nafarroako gobernuburu eta UPNko presidenteak arazo asko izan ditu azken bi urteetan gobernuan eta alderdian. Oraingoz, auzi denetatik atera da Barcina, baina UPN barruan ildo bat kontra dauka. Artikulua. 2014-3-7

barcina

———————————————————————————————

Goiko artikuluez gain:

Hemen bildu ziren Loiolan

2006ko udazkenean PSE-EEk, Batasunak eta EAJk Azpeitian, Loiola auzoan egindako negoziazioa kontatu du Imanol Murua Uriak Loiolako hegiak liburuan, eta BERRIAk Loiolako Arrupe Etxean non bildu ziren erakusten du bideo erreportaje honetan. Orain arte ikusi gabeko irudiak dira. Artikulua. 2010-3-9

Beste eduki batzuen bilduma

BERRIA egunkaritik aparte egindako artikulu batzuen bilduma bat hau.
———————————————————————————————

30 urteen lagin grafiko bat

Ekainaren 30ean izan du laneko azkeneko eguna Martxelo Otamendik: erretiroa hartuko du. 30 urte egin ditu Egunkaria eta Berria-ko zuzendari gisa. Lan, bilera, harreman, egoera… mota asko izan dira. 30 urte horien lagin grafiko bat da hau, Olatz Artola Berria Telebistako lankidearekin batera egindakoa Berria.eus-erako. 2023-6-30

Energia, apunte batzuk

Statkraft Norvegiako enpresa publikoak Sañu mendirako daukan haize erroten proiektu posibleari buruzko batzar irekia antolatu zuen Azpeitiko Udalak urriaren 11n, Soreasu antzokian. Batzarraren ondoren Uztarria.eus-en argitaratutako iritzi artikuluan jorratutako ildoak: hizkuntzaren ekologia; kultura politiko zabala; multinazional horren berezitasuna; ingurumena: erantzunak; eredu energetiko berria; eta prozesua. 2022-10-19

Pandemia pandemi, kultur komunitatearen lau urrats

Oier Guillan kultur aktibistak idatzia da: “Itxaropena ez da existitzen, itxaropena fabrikatu egiten da”. Gurean pandemiaren aroa hasiberritan idatzi zuen hori Guillanek (2020-3-31, Berria). Azpeitian kulturaren fabrikan lau pauso esanguratsu eman dira garaiotan: Kulturaz kooperatibaren ekarpen soziala; Sanagustin kulturguneak 10. urteurrena Herri Batzordea; Udala-Kulturaz lankidetza hitzarmena; eta kultur komunitatearen birmoldaketa. 2021-8-5

Azpeitiko kultur komunitate artikulatua

Kultur artikulazioa: nondik, zertarako eta nola izenburupean, nazio jardunaldia izan zen maiatzaren 28an, Sanagustinen, Azpeitiko kulturgunearen 10. urteurreneko ospakizuneko Herri Batzordeak Jakin fundazioarekin batera antolatuta. Hau da orduan Azpeitiko kultur komunitate artikulatuaz egindako hitzaldia. Ardatzak: bateratasuna, subjektu politikoa, zertarako eta nola. 2021-5-28

Burujabetza lokala eta balioak

Erritmoak erritmo, norabidea da beti garrantzitsuena. Baina baldintza sozialik eta organizatiborik ezean, formula magikorik ez dago. Herri ekimenari dagokio kondizioak ereitea. Badira bi baldintza, behintzat. Bat da, eremukako artikulazioa —edo gaikako aktibazio zabala—, eta ondoren eta ondorioz, subjektu izatea herriaren eraikuntzarako. Eta beste baldintza da, herri dinamikan parte hartzen duten eragileek balio sistema bat adostea, oinarrizko hegemonia sozialerako. 2019-ekaina, Uztarria aldizkaria

David Plari elkarrizketa

2017ko udazkenean, Luhuso. ETAren armagabetze zibilaren kontakizuna liburua egiten ari nintzela, Konponbiderako ETAren ordezkaritzako kidea zen David Pla. Paris inguruan dago preso, 2015eko irailetik —Osnyko kartzelan—, eta, desarmatzea gaitzat hartuta, galdetegi luze bat helarazi nion. Ihardetsi zituen galderak; “ETAren erantzun ofizialak” ziren. Guztia ezingo nuenez liburuan sartu, esan nion elkarrizketa osorik BERRIAko blogean sartuko nuela liburuak bide bat egitean —abenduaren 4an izan zen aurkezpena—. Hauxe da David Plari egindako elkarrizketa osoa. 2018-2-27

Mikel Labakari elkarrizketa

Mikel Labaka (Azpeitia, 1980) Realeko futbolari ohia eta entrenatzailea izan da Sanagustineko elkarrizketak saioko azken protagonista. Joan den abenduaren 12an izan zen elkarrizketa. Erlo Telebistak, Azpeitiko Kultur Mahaiak, Kulturaz kooperatibak, Urola Kostako Hitza-k eta Uztarria Komunikazio Taldeak antolatutako saioa da. Denboraldi honetan Realeko gizonezkoen lehen taldeko hirugarren entrenatzailea da Labaka —argazkian, eskubian, Sanagustin kulturgunean—. “Naturaltasunez ibiliz gero, futbolean ere hala hartzen zaitu jendeak”. (loturan, elkarrizketaren laburpena Urola Kostako Hitza-n; solasaldiaren bideoa ez dago ikusgai). 2016-12-12

MikelLabaka

‘Enekoitz’ izenaz

Azken asteetan hedabide batzuetan aipatu izan dute frankismo garaian ezinezkoa zela euskal izenak ofizialki erregistratzea. Nire kasuan, behintzat, ez da hala, gure gurasoek auzi judizial baten ondoren lortu zutelako Enekoitz jartzea. Uztarria Azpeitiko herri aldizkariak honako erreportajea egin du (egilea: Julene Frantzesena). 2016-6-9

Pelikulako extrak

Lizarra-Garazin eta Loiolako elkarrizketen garaian herritarrak ikusle baino ez ziren izan. Goitik ezarri nahi zuten gidoia. Paradigma aldatzen ari da, nahiz eta horrek ez duen esan nahi kultura politikoa irauli egingo denik, alderdiek sobera pisu baitute euskal politikan. 2011n ETAk borroka armatua bukatutzat eman izanak beste giro bat sortu du, eta alderdiak baino gehiago euskal populua ari da baliatzen. Gure Esku Dago-k spot bat egin du ekaineko herri galdeketak direla medio, eta dio: “Pelikula nola amaituko den zure esku dago”. Zer izan nahi du herritar xeheak, extra soil bat? Bere etorkizuna eraikitzen eta erabakitzen joateko aukera izanda, zer jarrera izango du, pasiboa? 2016-6-2, Uztarria.eus

Jesus Egigureni elkarrizketa

PSE-EEko orduko presidentea Azpeitiko Aho Bizarrik Gabe solasaldi saioan izan zen, Sanagustin kulturgunean. “ETA bukatzea arazoa da estatuarentzat” . Aho Bizarrik Gabe liburuan Egigurenena, 77-93 orrialdeetan. 2014-3-11

2014-03-11, Azpeitia. Jesus Egiguren PSEko lehendakariarekin solasaldia San Agustin Kulturguneko "Aho bizarrik gabe" saioan. Irudian, Jesus Egiguren. 11-03-2014, Azpeitia. Coloquio con el presidente del PSE, Jesus Egiguren, dentro del programa "Aho bizarrik gabe" del centro cultural San Agustin. En la imagen, Jesus Egiguren.

Lehen ‘Egunero’-ren pauta

Egunkaria-ren ordezko eta halabeharrezko 1. Egunero-ren pauta orria da argazkikoa, 2003ko otsailaren 20koa –Egunkaria-ren itxieraren egunekoa–, 21eko periodikora begira egindakoa. Gauean, Egunero inprimategira bidali ostean, beste zeregin batera joan aurretik gorde egin nuen. 2013-2-20

Egunero

Kulturako hirugarren pauso estrategikoa Azpeitian

Datorren legealdian, eta 2016tik aurrera, Azpeitiko Udalak bere kultur arloko aurrekontua zergatik ez utzi Kultur Mahaiaren ardurapean? Instituzioei komeni zaie leihoak zabaltzea, eremu sozialenetan (ere) kultura politikoa sakontzeko. 2014-azaroa, Uztarria aldizkaria

‘Soka ez da eten’ dokumentala

Azpeitiko sokamuturrari buruzko dokumentala da Soka ez da eten. Zezen Beltz elkarteak 2011ko otsailaren 26an aurkeztu zuen, Sanagustin kulturgunean. Zuzendaria: Enekoitz Esnaola. Errealizadorea: Lara Madinabeitia. Sokamuturraren historia kontatzen du lanak, eta atzean dagoen lana nabarmentzen. Liburu formatuan ere bada. 2011-2-26

Kultur proiektua eta kultura politikoa

Huhezi Fakultatearen Euskal Kulturgintzaren Transmisioaren Graduondokoan Uztarria Azpeitiko Kultur Koordinakundeaz emandako hitzaldia. Hamar urteko ibilbidea: euskara, kultura eta komunikazio arloetan izandako lorpenak ez ezik, gauzak egiteko modua. 2011-2-23

Euskaldunon normalizazioa

Euskararen normalizazioa termino abstrakto, urrutiko, kontenplatibo, esku-garbitzaile eta hotzaren partez, termino berria proposatzen dut: euskaldunon normalizazioa. Zer da euskara? Zu, ni, hau, hori, hura….; gu. Euskaldunok. Euskal Herriko anormalok. Goazen zehaztera, beraz. 2009-7-20

Zergatik intsumiso?

Hogei urte bete ditu Euskal Herriko mugimendu antimilitaristak, eta neu gaur hamar urte epaitu ninduten Espainiako armadara joateari uko egiteagatik. Donostiako Auzitegiko 2. aretoan izan zen epaiketa. Fiskalak, aurrez idatziz jakinarazi zidatenez, sei hilabeteko kartzela zigorra eta hamar urteko erabateko kargu-gabetzea eskatua zuen neure kontra. Aurretik, 1997an, Azpeitiko elkarte batzuek eskatuta, intsumisioari buruzko lan zabal bat prestatu nuen, eta epaiketara epaileari lan horretako laburpena egiteko asmoz joan nintzen. 1999ko otsailaren 11ko auzi saio hartan, arrazoi sozio-ekonomikoak, historikoak eta humanoak azaldu ondoren (eta politikoak aipatu aurretik), fiskalak erretiratu egin zituen neure aurkako eskaera haiek. Ondorioz, ez ninduten zigortu. Hona hemen epaiketarako prestatu nuen laburpena. 2009-2-11

‘Uztarria’ aldizkariko elkarrizketak

(aldizkaria PDFan irakurtzeko, ‘Uztarria’-ko bazkide izan behar da)

Josu Sarasuari elkarrizketa

Josu Sarasuari tokatu zitzaion, baina izan zitekeen beste edonor. Istripua, heriotza gertu, garuneko lesioa, drama, zailtasunak. Buelta. Itxaropena. 2008-azaroa (4-6. orrialdeak)

Joxean Agirreri elkarrizketa

30 urtean prentsan, dozena erdi pasa liburu, Bertsolari aldizkarian… Joxean Agirre beti idazten. “Kazetaritzak literaturaren aldean gutxi betetzen nau”. 2007-ekaina (20-23. orrialdeak)

Xabier Euzkitzeri elkarrizketa

Bertsolaria, kazetaria, euskaltzalea, kantaria… Hitz batean, zer da Euzkitze? Komunikatzailea dela dio. Eta nongoa? “Nazionalitateko bikoitzekoa. 2006-azaroa (20-25. orrialdeak)

Angel Gomezi elkarrizketa

Ezaguna da herrian, kalean asko ibiltzen da, lanbide gogorrean aritu zen urteetan, bakarrik bizi da… 2006-abuztua (28-29. orrialdeak)

Santa Larizgoitiari elkarrizketa

Santa Larizgoitiak adimen urriko semea du: Juan Ignacio. Hasieratik egin zion aurre horri. Ez du ezer ezkutatzeko. 2006-martxoa (12-13. orrialdeak)

Joxe Antonio Aranbururi elkarrizketa

“Gu hemen bagaude, mirariz duk”, esan du Joxe Antonio Aranburuk. 1979an auto batek harrapatu zuen. Gutxitu fisikoa da harrezkero. Eta filosofoa… 2006-otsaila (12-13. orrialdeak)

Gurutz Ansolari elkarrizketa

80 urte dituen zeinek irakurtzen ditu normal-normal Berria eta Hitza? Ez dira asko egongo. Gurutz Ansola (1924) da horietako bat. Politikari ohi eta euskaltzalea Donostian bizi da, etxean hartu gaitu elkarrizketa egiteko, eta hantxe ditu Berria eta Irutxuloko Hitza. Ez harritu, ordea. “Helburua ez da euskara ez galtzea, hizkuntza normala euskara izatea baizik”. 2005-uztaila (22-25. orrialdeak)

Jose Luis Iriarteri elkarrizketa

Gernikako Estatutuak 25 urte bete berri ditu, eta ikusi egin behar 26.a betetzen duen. Orduan, 1979an, azpeitiar batek zuzenean segitu zituen negoziazioak, Madrilgo mahaiko kide izan zelako. Jose Luis Iriarte da hura. EAJren senataria zen orduan. 1979tik 1982ra izan zen. Urte hartan bertan, udan, Donostiara joan zen bizitzera, politikari profesional izateari utzita. Donostian hartu du Uztarria. “Estatutua negoziatzean giroa ona zen Madrilen; gero azaldu dira frankistak”. 2004-azaroa (13-15. orrialdeak)

Ramon Etxezarretari elkarrizketa

Zazpi urte daramatza Ramon Etxezarreta urrestildarrak Donostiako zinegotzi, PSE-EEtik. Eta kontent dagoela dirudi egiten duenarekin, bestela “asko sufritzen” ari den arren, “baina sufritzen duenak ez du zertan eduki arrazoia”, dio behin baino gehiagotan. “Gaur egun ez nago autodeterminazioaren alde, baina errespetatuko nuke herriaren erabakia”. 2002-maiatza (22-26. orrialdeak)

Xabier Azkargortari elkarrizketa

Puntako hainbat futbol talde edo selekzio entrenatu ditu Xabier Azkargorta azpeitiarrak (Espanyol, Sevilla, Bolivia, Txile…), eta orain liburu bat idatzi du: Futbolsofia. Azpeitian izan da Gabonetan izan da, eta tarte bat egin dio Uztarriari. “Futboleko jendeak badu zeresana eta ezin du futbola bakarrik eskaini”. 2000-urtarrila (27-29. orrialdeak)

Newer posts »

© 2024 Lerro batzuk

Theme by Anders NorenUp ↑