Enekoitz Esnaola

Barça eta prozesu subiranista

Asteazken gauean Carles Puigdemontek txio batean zioen Barçak PSGren kontra erakutsi zuela ez dagoela ezinezkorik, eta “Kataluniak erakutsiko du bere etorkizuna erabakitzen”. Badira urte batzuk katalanek prozesu subiranista elikatzeko-eta baztertu zutela Kataluniako futbol selekzioaren errekurtsoa. Iazko abenduan Gironako estadio txiki batean jokatu zuen gizonezkoen selekzioak –8.000 ikusle–. Barça erabiltzen dute ikur modura, kluba bera zuzenean inplikatu gabe. ANCk duela lau urte pasako Bartzelona-Real Madrilen eskatu zuen lehen aldiz bandera independentistak eramateko Camp Noura; partidak telebistaz 400 milioi ikusle izan zituen. Euskal Herrian futbol selekzioaren kontuan utzikeria dago, joan den abenduko gizonezkoen partidan barregarri geratzeraino –Bilbok berak EAJri huts egiteraino?–. Gainera, instituzioek Euskadi txirrindularitza taldea paretik kendu zutenetik, kirolean ez dago ikur nazionalik. Futbolean, adibidez, galdetu igandean Anoetan baden kontsentsurik. Edo prozesurik.♦

1 Comment

  1. koba

    Barça-Farsaren beste farsa handi bat…..independentismoaren ikur???? zein? Messi?????? 20 urtez hemen bizi eta gero katalanez egun on esten ez dakien horrek?? Pique?????? Espainiako selekzioarekin behin eta berriz duintsuna galtzen duen horrek???? Farsa enpresa multinazionala da… Apple bezalakoa. Berdin dio egoera politikoaren eboluzioa bere nazioarteko merkatuak babesten dituen bitartean. Farsak nahiago du Espainiako ligan parte hartea ez galdu Kataluniako independentzia baino lehen….zalantzarik ez hortan.

© 2024 Lerro batzuk

Theme by Anders NorenUp ↑