(azkeneko sarrera: 2020-7-1) Espainiako Estatuak ETAren ibilbidearen ikurtzat du Josu Urrutikoetxea, eta bere esku nahi du, urteetarako zigortzeko. 2019ko maiatzaren 16an Frantziako Poliziak Alpeetan atxilotu zuenetik, Parisen dute preso. Madrilek  bi euroagindu ditu eskatuak, gizateriaren kontrako krimenak leporatuta (Barajas, 2006; Dei Auzitegiak atzera bota zuen 2020-7-1ean) eta herriko tabernen auziagatik. Baita bi estradizio ere, Luis Herguetaren (1980) eta Guardia Zibilaren Zaragozako kuarteleko (1987) hilketetan ardurarik izan zuelakoan. Frantzia, berriz, bi epaiketa egitekoa da: ETAren “hierarkian” kide garrantzitsua izateaz akusatuta eta 2011-2013an Osloko elkarrizketagunean ETAren egiturako kidea izatea egotzita. 2018ko maiatzean Urrutikoetxea bera izan zen ETAren desegitearen adierazpenari ahotsa jarri ziona, Marixol Iparragirrerekin batera. 2005-2006an ETAren ordezkaria izan zen Espainiako Gobernuarekin egindako elkarrizketa prozesuan.

2019ko atxiloketatik aurrerako testu bilduma:
⏩ 2019-5-16: Josu Urrutikoetxearen atxiloketa, Frantzian.
⏩ 2019-5-17: Egoitz Urrutikoetxea: “Frantziak erabaki politikoa du hartzeko”.
⏩ 2019-5-30: aske uzteko eskaera intelektualek. Eskaera gehiago : I eta II.
⏩ 2019-6-19: libre uzteko erabakia Parisek; berriro atxilotu, Madrilen eskariz.
⏩ 2019-7-31: familiaren lehen bisita kartzelara, Parisen baimena jaso ondoren.
⏩ 2019-8-9: euskal preso eriaren mediku txostena galdu Frantziak.
⏩ 2019-9-2: prostata ebakuntza, hiru hilabete eta erdira.
⏩ 2019-9-11: amaraun judizial batean sartua. Auzi bakoitzaren laburpen bat.
⏩ 2019-9-11: baldintzapean aske ez uzteko erabakia Dei Auzitegiak.
2019-11-12: Madrilen nahi duten “ikurra”. Lau eskaerek nolako funtsa dute?
2019-11-13: Lau eskaeren azterketa Parisen; defentsa, zuhurtzia eske.
⏩ 2019-12-10: baldintzapean libre ez uzteko erabakia Kasazio Auzitegiak.
⏩ 2020-1-8:
Dei Auzitegia, Zaragozakoagatik (1987) estraditatzearen alde.
⏩ 2020-1-23: “Bakearen eledunak bakean utzi beharko dira”. Dokumentala.
⏩ 2020-1-25. Urrutikoetxearentzat asilo eskaera Frantziako Gobernuari.
⏩ 2020-1-26: Andy Carl bake prozesuetako aholkularia: “Aitortza merezi du”.
⏩ 2020-1-29:
Analisia: ‘Paris erabiltzen’.
⏩ 2020-3-5: Frantziako hainbat diputatuk, auzia salatu.
2020-4-1: Askapena ukatu, medikuburuak kartzelaldia eteteko eskatu arren.
2020-4-26: Aske uzteko eskaera nazioarteko ezagun askok.
2020-4-28: Mende laurden geroago, paralelismoak.
⏩ 2020-4-29: Dei Auzitegiak berriro ezezkoa askatasun eskariari.
⏩ 2020-7-1: Dei Auzitegiak libre uztea erabaki zuen. Kartzelak egingarritasuna aztertuko du, eta uztailaren 29an emango dute epaileek ebazpena horretaz.. Halaber, auzitegi berak atzera bota zuen Barajasko auziko euroagindu eskaera.
⏩ 2020-7-1: Le Figaro-k atzera egin zuen presoaren akusazio batean.