{"id":1358,"date":"2015-11-28T20:39:17","date_gmt":"2015-11-28T20:39:17","guid":{"rendered":"http:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/?p=1358"},"modified":"2015-11-28T21:23:54","modified_gmt":"2015-11-28T21:23:54","slug":"gure-esku-dago-pedagogia-ii-konkrezioa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/2015\/11\/28\/gure-esku-dago-pedagogia-ii-konkrezioa\/","title":{"rendered":"Gure Esku Dago, pedagogia II + konkrezioa"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"https:\/\/gureeskudago.eus\">Gure Esku Dago<\/a>-k pedagogia egiten segitzen du. 2013ko ekainean sortu zenean ekin zion zeregin horri,\u00a0autodeterminazio eskubidea edo \u2013termino honi heldu zion\u2013 erabakitzeko eskubidea politikarien zurrunbiloan eta lokatzetan sartuta zegoela irizten ziolako, eta, ondorioz, horrek &#8220;gatazka&#8221;\u00a0sortzen zuelako. Bi urteko ibilbide emankorarren ostean, joan den ekainean estadioetako-eta ekitaldietan beste jauzi bat eman zuen: &#8220;Erabakiaren aroa hasi da&#8221;. Hau da, galdeketena. Esan zuen <a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1744\/010\/001\/2015-06-21\/erabakitzeko_funtsezkoa_da_prozesua_autozentratua_izatea.htm\">Zelai Nikolas eledunak BERRIAn<\/a>: &#8220;Gure Esku Dago ez da sortu erabakitzeko eskubidea urteetan eta urteetan aldarrikatzen ibiltzeko.\u00a0Eskubide hori praktikara eraman nahi dugu&#8221;. Pedagogiaren bigarren partea hasi du orain, lehengo astean ezohiko batzarra eginda: erabakia gauzatzeko urratsak finkatu nahi ditu, eta\u00a0&#8220;zer, noiz eta nola erabaki&#8221; galderei erantzuteko\u00a0adostasunari\u00a0garrantzia emango dio. Hala ere, oraindik Gure Esku Dago-k, pixka bat edota\u00a0oro har, itzulinguruka jarraitzen du.\u00a0Hala, bidea urratzeko, datorren urteko ekainaren 12an &#8220;erabakitzeko adierazpenak&#8221; aurkeztuko ditu. Burujabetza prozesu bati ekiteko baldintzak sortzen joatea da kontua, oraindik ez baitago nahikoa baldintzarik. Baina konkreziorako garaia ere bada, eta orain jakin da hark\u00a0sustatuta Gipuzkoako <a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/albisteak\/117233\/ekainaren_19an_izango_dira_herri_galdeketak_gipuzkoako_22_herritan.htm\">Goierriko 22 herrietan \u2013ia 70.000 biztanle\u2013 hurrengo ekainaren 19an galdeketak<\/a>\u00a0egingo dituztela; menturaz, ibilbide luze bati esker baldintzarik onenetakoak han baitaude \u2013Diman eta Ispasterren ere izango dira; <a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1484\/007\/001\/2014-04-15\/galdeketen_oinarria_jarrita.htm\">Etxarri Aranatzen<\/a> eta <a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/albisteak\/97343\/arrankudiagan_896_agertu_dira_euskal_estatu_baten_alde_615eko_parte_hartzearekin.htm\">Arrankudiagan <\/a>egin ziren\u2013. Elementu katalizatzaile bila jarraitzen du Euskal Herriaren parte batek.\u2666<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gure Esku Dago-k pedagogia egiten segitzen du. 2013ko ekainean sortu zenean ekin zion zeregin horri,\u00a0autodeterminazio eskubidea edo \u2013termino honi heldu zion\u2013 erabakitzeko eskubidea politikarien zurrunbiloan eta lokatzetan sartuta zegoela irizten ziolako, eta, ondorioz, horrek &#8220;gatazka&#8221;\u00a0sortzen zuelako. Bi urteko ibilbide emankorarren ostean, joan den ekainean estadioetako-eta ekitaldietan beste jauzi bat eman zuen: &#8220;Erabakiaren aroa hasi da&#8221;. [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":78,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"jetpack_featured_media_url":"","_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1358"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/users\/78"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1358"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1358\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1361,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1358\/revisions\/1361"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1358"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1358"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1358"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}