{"id":1581,"date":"2016-02-20T07:19:20","date_gmt":"2016-02-20T07:19:20","guid":{"rendered":"http:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/?p=1581"},"modified":"2016-02-20T09:24:28","modified_gmt":"2016-02-20T09:24:28","slug":"fikzioarenbidezbizi","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/2016\/02\/20\/fikzioarenbidezbizi\/","title":{"rendered":"Fikzioaren bidez bizi"},"content":{"rendered":"<p>Harkaitz Canok <em><a href=\"http:\/\/txintxarri.eus\/elkarrizketak\/harkaitz-cano-ipuinak-koz-irabazi-behar-dira-14670\/\">Txintxarri<\/a><\/em>-n esan\u00a0du <a href=\"http:\/\/egunkaria.info\"><em>Euskaldunon Egunkaria<\/em>-ren itxieraz<\/a>\u00a0antzerkilan bat idazten ari dela. Haren lehenengo antzezlan\u00a0&#8220;nagusia&#8221; izango da, eta enkarguz jaso du. &#8220;Eta hortxe nabil, kazetaritzari eta <em>Egunkaria<\/em>-ren itxierari buruz idazten&#8221;. Kazeta gaur\u00a0hamahiru urte itxi zuen Espainiako Estatuak,\u00a0&#8220;indarrez eta gezurrez&#8221;,\u00a0<a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1832\/022\/003\/2015-12-04\/paperetik_ispilura.htm\">Canok berak <em>Egunkaria<\/em>-ren 25. urtemugaren garaian idatzi<\/a>\u00a0zuen bezala. Harentzat, &#8220;paper baino mapago zen\u00a0<em>Egunkaria<\/em>, sortzetik: gure errepidea, gure geografia, gure komedia, gure tragedia, gure narrazioa&#8221;. Eta\u00a0Anarirena ekarri izan du gogora: &#8220;Garrantzitsuena ez da guk nola irakurri dugun\u00a0<em>Egunkaria<\/em>, baizik eta nola irakurri gaituen\u00a0<em>Egunkaria<\/em>-k gu&#8221;. Ekarpen handiak Euskal Herria egiten joateko. <em>Egunkaria<\/em>\u00a0herri proiektuak\u00a0<em><a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=YvuRPK_4xfM\">Gaur irekiko ditu ateak<\/a>\u00a0<\/em>dokumentala\u00a0(Eriz Zapirain, 2015) behar izan duen\u00a0bezala,\u00a0itxieraren auziak behar du antzezlanik,\u00a0behar zituen\u00a0<em><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/egunkaria\/pdf\/Gezurra_ari_du.pdf\">Gezurra ari du. Egunkaria-ren itxieraren kronika<\/a><\/em> (Lorea Agirre, 2004)\u00a0eta\u00a0<em><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/dokumentuak\/dokumentua1353.pdf\">Amesgaiztoa. Egunkaria auziko epaiketaren kronika<\/a><\/em> (Pello Urzelai, 2010) liburuak, behar zuen\u00a0<em><a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=yTwRfSJZYNo\">Egunkaria, hamar urte geroago<\/a><\/em>\u00a0dokumentala (ETB1, 2013), eta beste. Baina hurrena ea inor animatzen den fikziozko film bat egitera,\u00a0emozionalki, kulturalki, linguistikoki edota geografikoki urruti daudenengana heltzeko xedez.\u00a0Garrantzitsua\u00a0izan da guk nola bizi\u00a0izan dugun\u00a0<em>Egunkaria auzia<\/em>, eta garrantzitsua izango da gu ez diren haiek ere bizitzea, momentu batez sikiera. Hori\u00a0ez dugu lortu, Espainiaren inpunitatearen patxadarako.\u2666<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Harkaitz Canok Txintxarri-n esan\u00a0du Euskaldunon Egunkaria-ren itxieraz\u00a0antzerkilan bat idazten ari dela. Haren lehenengo antzezlan\u00a0&#8220;nagusia&#8221; izango da, eta enkarguz jaso du. &#8220;Eta hortxe nabil, kazetaritzari eta Egunkaria-ren itxierari buruz idazten&#8221;. Kazeta gaur\u00a0hamahiru urte itxi zuen Espainiako Estatuak,\u00a0&#8220;indarrez eta gezurrez&#8221;,\u00a0Canok berak Egunkaria-ren 25. urtemugaren garaian idatzi\u00a0zuen bezala. Harentzat, &#8220;paper baino mapago zen\u00a0Egunkaria, sortzetik: gure errepidea, gure geografia, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":78,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"jetpack_featured_media_url":"","_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1581"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/users\/78"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1581"}],"version-history":[{"count":14,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1581\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1639,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1581\/revisions\/1639"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1581"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1581"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1581"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}