{"id":1587,"date":"2016-02-17T08:17:22","date_gmt":"2016-02-17T08:17:22","guid":{"rendered":"http:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/?p=1587"},"modified":"2016-02-17T09:31:43","modified_gmt":"2016-02-17T09:31:43","slug":"kalkulatzen","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/2016\/02\/17\/kalkulatzen\/","title":{"rendered":"Kalkulatzen"},"content":{"rendered":"<p>Iazko maiatzeko udal eta foru hauteskundeak baino pixka bat lehenago HBko Mahai Nazionalean 1980 eta 1990 hamarkadetan kide esanguratsu izandako batek esan zidan bere ustez Bilduren 2011ko emaitzetatik\u00a0heren bat\u00a0galduko zuela\u00a0EH Bilduk, Ahal Dugu sortu zela eta. Ez zen horrenbesterako izan: lau herrialdeetako foru bozetan Bilduren botoetatik %8,1 egin zuen behera EH Bilduk, eta Bildu+Aralarren botoetatik, %17,8. Batez bestea ateraz gero, %12,9 behera. Abenduan\u00a0bai galdu duela heren bat EH Bilduk, Kongresurako hauteskundeetan: Amaiurren bozen aldean, %34,7 gutxiago Hego Euskal Herrian.\u00a0Forukoen aldean hauteskunde desberdinak izan ohi dira\u00a0estatalak, eta harentzat azkenekoak gehiago, Podemos efektuagatik. <a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/albisteak\/119721\/eajk_irabaziko_lituzke_eaeko_bozak_eta_ahal_dugu_bigarren_indarra_litzateke.htm\">Jaurlaritzak Eusko Legebiltzarrerako bozei begira egindako azken soziometroa<\/a>\u00a0atera da:\u00a0bi indar haien kasuan, Ahal Dugu-k 18 aulki, EH Bilduk 15 \u2013duela lau urte, 21\u2013.\u00a0EAEko bozak\u00a0Ahal Dugu-rentzat foruetakoak ez direla izango ikusita \u2013iaz\u00a0alderdi berri-berria zen eta, gainera, udalekoetan ez zen aurkeztu\u2013 eta EH Bildurentzat estatalak\u00a0ez direla aintzat hartuta \u2013bere alde gehituz Otegi faktorea eta <a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/2803\/004\/002\/2016-02-06\/operazioa_bukatzeke.htm\">gatazkaren ondorioetako balizko urratsak<\/a>\u2013, kalkulu, aurreikuspen edo pronostiko bat izan daiteke\u00a0EH Bilduk duela lau urtetik botoen %15-%20 galtzea; orduko banaketaren\u00a0arabera, lau aulkiren galera.<\/p>\n<p><span style=\"line-height: 1.5\">Baina hor benetan ikusteko dagoena da EH Bilduk eta Ahal Dugu-k \u2013Ezker Anitza ere sartu ahal da\u2013, 75etik gutxienez 38 dituzten. Hau da, gehiengo osoa duten. Duela hilabete bat EAEko Ahal Dugu-ko inguruaren inkesta bat heldu zitzaigun: Ahal Dugu-k 22 \u2013<a href=\"http:\/\/resultadosgenerales2015.interior.es\/congreso\/#\/ES201512-CON-ES\/ES\/CA16\">abendukoetan botoetan aurrena izan zen<\/a>\u2013, EAJk 21, EH Bilduk \u2013Otegirekin\u2013 16, PSEk 8, PPk 6, Ciudadanosek\u00a01 eta Ezker Anitzak\u00a01. Hots, Ahal Dugu+EH Bildu+Ezker Anitzak, 39. \u00a0Eman, ordea, EAJri gutxienik 3-4 gehiago \u2013noren kaltetan, baina?\u2013.\u00a0Eta erne EAJk Ahal Dugu-Podemosera begira egin ditzakeen mugimenduekin, izan hemen, edo izan Madrilen, gobernu <\/span><em style=\"line-height: 1.5\">progresistarik<\/em><span style=\"line-height: 1.5\"> (?) balego.\u2666<\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Iazko maiatzeko udal eta foru hauteskundeak baino pixka bat lehenago HBko Mahai Nazionalean 1980 eta 1990 hamarkadetan kide esanguratsu izandako batek esan zidan bere ustez Bilduren 2011ko emaitzetatik\u00a0heren bat\u00a0galduko zuela\u00a0EH Bilduk, Ahal Dugu sortu zela eta. Ez zen horrenbesterako izan: lau herrialdeetako foru bozetan Bilduren botoetatik %8,1 egin zuen behera EH Bilduk, eta Bildu+Aralarren botoetatik, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":78,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"jetpack_featured_media_url":"","_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1587"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/users\/78"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1587"}],"version-history":[{"count":20,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1587\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1617,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1587\/revisions\/1617"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1587"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1587"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1587"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}