{"id":2155,"date":"2016-07-22T08:31:16","date_gmt":"2016-07-22T08:31:16","guid":{"rendered":"http:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/?p=2155"},"modified":"2016-07-22T09:28:52","modified_gmt":"2016-07-22T09:28:52","slug":"malgutasuna-amaiurrekin-salbu","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/2016\/07\/22\/malgutasuna-amaiurrekin-salbu\/","title":{"rendered":"&#8220;Malgutasuna&#8221;, Amaiurrekin salbu"},"content":{"rendered":"<p>Esaten ari\u00a0dira CDCk talde propioa izango duela Espainiako Kongresuan, nahiz eta ez duen araudiko baldintza bat betetzen horretarako: aurkeztu zen herrialde guztietan\u00a0ez zuen botoen gutxieneko %15a lortu. Baina\u00a0PPk-eta ahalbidetuko omen diote talde parlamentarioa eratzea, bestelako kromo batzuen truke. Ez da lehen aldia izango baldintza denak bete gabe alderdi batek talde propioa izango duena. Iazko abenduko bozetan ERC eta CDC ez ziren heldu Bartzelonako probintzian %15era \u2014%14,48 eta %13,25\u2014, baina gero utzi zieten taldea eratzen. Joan den ekainaren 26an\u00a0CDC Bartzelonan %12,26an\u00a0geratu zen eta Tarragonan %13,72an, baina, dirudienez, utziko diote Kongresuan taldea izaten. &#8220;Malgutasuna&#8221;\u00a0deitzen diote horri. Malgutasuna, nahi dutenekin daukate: 2011n Amaiur talderik gabe geratu zen. Zazpi diputatu lortu zituen Hego Euskal Herrian \u2014gutxienez bost diputatu izatea da talde parlamentarioa osatzeko beste baldintzetako bat\u2014, baina Nafarroan, diputatu bat erdietsi arren, %14,86an geratu zen, eta Kongresuko Mahaiak ez zion talde propioa izatea onartu. Amaiur\u00a0saiatu zen Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko sei diputatuekin taldea osatzen \u2014haietan gainditua zuen %15eko babesa\u2014, baina ezer ez. 2011n\u00a0bozak azaroan izan ziren \u2014PPk gehiengo osoa Kongresuan eta Senatuan\u2014, eta Amaiurren kontu hori\u00a02012ko maiatzera arte luzatu zen; Auzitegi Konstituzionalak ere atzera bota zuen eskaera. Espainiako Estatuak\u00a0ezker abertzale zibil eta zabalari mezu garbi bat eman zion: zuei (hor ere), ezer ez. Eta EAJ, txoriei begira halako injustizia kasu batekin (ere).\u2666<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Esaten ari\u00a0dira CDCk talde propioa izango duela Espainiako Kongresuan, nahiz eta ez duen araudiko baldintza bat betetzen horretarako: aurkeztu zen herrialde guztietan\u00a0ez zuen botoen gutxieneko %15a lortu. Baina\u00a0PPk-eta ahalbidetuko omen diote talde parlamentarioa eratzea, bestelako kromo batzuen truke. Ez da lehen aldia izango baldintza denak bete gabe alderdi batek talde propioa izango duena. Iazko abenduko [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":78,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"jetpack_featured_media_url":"","_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2155"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/users\/78"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=2155"}],"version-history":[{"count":5,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2155\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":2163,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2155\/revisions\/2163"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2155"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=2155"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=2155"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}