{"id":2266,"date":"2016-09-13T09:11:55","date_gmt":"2016-09-13T09:11:55","guid":{"rendered":"http:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/?p=2266"},"modified":"2016-09-13T11:40:44","modified_gmt":"2016-09-13T11:40:44","slug":"kanpaina-ii-abilitantea","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/2016\/09\/13\/kanpaina-ii-abilitantea\/","title":{"rendered":"Kanpaina (II). &#8220;Abilitatzailea&#8221;"},"content":{"rendered":"<p>Euskal politikagintzan ere tarteka azaltzen\u00a0dira hitz eta kontzeptu berriak, eta hor egoten dira denbora laburrean\u00a0ala luzean. Duela dozena bat urte Ibarretxek plazaratu zuen <em>erabakitzeko eskubidea<\/em>, eta arrakasta eduki zuen. Edota orain dela urtebete pasako kontua da <em>ahaldundu<\/em>, Korrikak lelo modura\u00a0erabili ondotik, eta EH Bilduk EAEko Herritarrak Ahalduntzeko Lege proposamena aurkeztu zuen. Orain, adibidez, honi erreparatu beharko zaio: galdeketa &#8220;abilitatzailea&#8221; edo &#8220;gaitzailea&#8221;-ri. EAJk urte hasieran\u00a0atera zuen euskal plazara aukera hori, Eusko Legebiltzarreko autogobernu lantaldeko txostenean \u2013Espainiako\u00a0II. Errepublikako Konstituzioko 12. artikuluak zekarren formula\u00a0hori, EAJk urtarrileko\u00a0idatzian\u00a0gogoratu legez\u2013,\u00a0eta orain EAEko hauteskunde programan paratu\u00a0du: &#8220;Autonomia Estatutua aldatzeko proiektu politiko eta juridiko bat idatziko da, eta Eusko Legebiltzarrak berretsi beharko du. Onartu ondoren, egokitzat jotzen dugu aipatu estatutuaren erreforma horrek, Gorte Nagusietan izapideari ekin baino lehen, euskal herritarrek parte hartuko luketen Galdeketa Gaitzaile [*] bat igaro behar izatea&#8221; (* &#8220;<em>Consulta Habilitante&#8221;<\/em>, gazteleraz).\u00a0Eta puntu, 231. orrialdeko esaldi horrekintxe bukatu du programa. Hautesleei ez die\u00a0esan beteko den &#8220;Galdeketa\u00a0Gaitzaile&#8221; horretan gizarteak onartutakoa \u2013Espainiako Estatuak nahi ez lukeen kasuan, jakina\u2013.\u00a0EH Bilduk ere jaso du ideia\u00a0hori: &#8220;Estatus politiko berria berresteko herritar kontsulta abilitatzailea&#8221;.\u00a0Eta ondoren esaldi laguntzaile garrantzitsua\u00a0dauka: &#8220;Estatu espainolak izan dezakeen jarreraz gaindi, galdeketa abilitatzailez euskal herritarrek demokratikoki adierazitako borondatea estatus politiko berriaz, errespetatu eta garatzeko konpromisoa&#8221;. EH Bilduk ere beharko luke presio soziala; esaterako, bandera espainolaren kasuan gertatu ez dena.\u2666<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Euskal politikagintzan ere tarteka azaltzen\u00a0dira hitz eta kontzeptu berriak, eta hor egoten dira denbora laburrean\u00a0ala luzean. Duela dozena bat urte Ibarretxek plazaratu zuen erabakitzeko eskubidea, eta arrakasta eduki zuen. Edota orain dela urtebete pasako kontua da ahaldundu, Korrikak lelo modura\u00a0erabili ondotik, eta EH Bilduk EAEko Herritarrak Ahalduntzeko Lege proposamena aurkeztu zuen. Orain, adibidez, honi erreparatu [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":78,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"jetpack_featured_media_url":"","_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2266"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/users\/78"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=2266"}],"version-history":[{"count":8,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2266\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":2279,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2266\/revisions\/2279"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2266"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=2266"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=2266"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}