{"id":2506,"date":"2016-10-31T07:37:34","date_gmt":"2016-10-31T07:37:34","guid":{"rendered":"http:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/?p=2506"},"modified":"2024-04-12T13:29:31","modified_gmt":"2024-04-12T13:29:31","slug":"gauza-txiki-batzuk-2","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/2016\/10\/31\/gauza-txiki-batzuk-2\/","title":{"rendered":"Gauza txiki batzuk (2)"},"content":{"rendered":"<p>Hemen gauza txiki batzuen bigarren alea:<\/p>\n<p><strong>Iriarte.<\/strong> EH Bilduk \u00f1abardura bat egiten du: Jaurlaritzarako lehendakarigaia aukeratu dutela \u2013Maddalen Iriarte\u2013, baina erabaki horrek derrigorrean ez duela esan nahi hautagaitza inbestidura saiora aurkeztuko dutenik. Oraingoz, gauzak irekita\u00a0omen daude EAJrekin.<\/p>\n<p><strong>EAJ-PSE formula.<\/strong>\u00a0EAJk eta PSEk akordioa egingo dute. Formula da garbi ez dagoena; PSE Jaurlaritzan sartuko den ala ez. EAJk ondorioztatu beharko du &#8220;gobernabiderako&#8221; PSE ahul hori\u00a0eta &#8220;herri akordioetarako&#8221; PSE\u00a0unionista hori gobernuan izatea komeni zaion, eta PSEren PSOE horrekin zer daukan hitz egiteko. Baina 37 aulki (28+9), 28 baino gehiago dira. Gainera, gaurko PSOEk badu lotura bat PPrekin, eta EAJk Mariano Rajoyrekin nahi du, behingoz, zerbait.<\/p>\n<p><strong>&#8216;Gauzatzea&#8217;.<\/strong>\u00a0Datorren ostiralean,\u00a0Diman, Juan Jose Ibarretxe, I\u00f1aki Antiguedad eta Jaume Lopez katalanaren arteko solasaldia (19:00). Bidearen garaiotan, solasaldiko tituluaren azken\u00a0hitzak du garrantzia:\u00a0<em>Herri galdeketa: erabakitzeko eskubidearen gauzatzea<\/em>.<\/p>\n<p><strong>Maroto.<\/strong>\u00a0Gasteizko\u00a0hautetsi \u2013alkate edo zinegotzi\u2013 hamazazpi urtean egon ondoren, udalari adio esan dio Javier Marotok. Iazko maiatzean hark irabazi zituen udal hauteskundeak, baina alkatetza hartzea eragotzi zioten hainbat indar politikok eta gizartearen indar politikoak. Maroto bezalako bat Arabako politikagintzatik desagerraraztea ere bazen operazioaren helburua. Segituan lortu zuten hark Madrilerako bidea hartzea: ekainean Rajoyk\u00a0PPren zuzendaritza\u00a0murritzerako hautatu zuen; duela bi astetik,\u00a0berriz, diputatu da, eta Gasteizko Udala utzi du \u2013ministro izateko?\u2013.\u2666<\/p>\n<div><\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Hemen gauza txiki batzuen bigarren alea: Iriarte. EH Bilduk \u00f1abardura bat egiten du: Jaurlaritzarako lehendakarigaia aukeratu dutela \u2013Maddalen Iriarte\u2013, baina erabaki horrek derrigorrean ez duela esan nahi hautagaitza inbestidura saiora aurkeztuko dutenik. Oraingoz, gauzak irekita\u00a0omen daude EAJrekin. EAJ-PSE formula.\u00a0EAJk eta PSEk akordioa egingo dute. Formula da garbi ez dagoena; PSE Jaurlaritzan sartuko den ala ez. [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":78,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[9],"tags":[],"jetpack_featured_media_url":"","_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2506"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/users\/78"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=2506"}],"version-history":[{"count":9,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2506\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":5808,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2506\/revisions\/5808"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2506"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=2506"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=2506"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}