{"id":2844,"date":"2015-04-13T08:53:52","date_gmt":"2015-04-13T08:53:52","guid":{"rendered":"http:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/?p=2844"},"modified":"2025-06-20T12:45:06","modified_gmt":"2025-06-20T12:45:06","slug":"beste-artikulu-batzuen-bilduma","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/2015\/04\/13\/beste-artikulu-batzuen-bilduma\/","title":{"rendered":"Beste eduki batzuen bilduma"},"content":{"rendered":"<p>BERRIA egunkaritik aparte egindako artikulu batzuen bilduma bat hau.<br \/>\n&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;<\/p>\n<h3>Abel, 300. zenbakian ezin<\/h3>\n<p>Lehengo astean <em>Azpeitia Guka<\/em> herri aldizkaria leitzen ari nintzela, fijatu nintzen 283. zenbakia dela, eta &#8220;ea noiz tokatzen den Abel berriz ere elkarrizketatzea&#8230;&#8221; nioen neure artean, kalkulu batzuk egiten hastean. Hitzordua klasiko bihurtzen hasia zitzaigulako: <em>Uztarria<\/em> Azpeitiko herri aldizkariaren <a href=\"https:\/\/azpeitiaguka.eus\/prentsa\/1053\">1. zenbakian<\/a> Abel Segurola artzainaren orrialde bateko elkarrizketa argitaratu genuen, 1999ko azaroan, eta hitzartu genuen <a href=\"https:\/\/azpeitiaguka.eus\/prentsa\/1152\">100. zenbakian<\/a> ere egingo genuela elkarrizketa, ahal bazen. Egin genuen, eta 2008ko azarokoan atera zen. Eta esan genuen <a href=\"https:\/\/azpeitiaguka.eus\/prentsa\/990\">200. zenbakian<\/a> ere egingo genuela, ahal bazen. Egin genuen, eta 2017ko abendukoan publikatu zen. Atzeneko bietan ere, orrialde batekoa eta <em>Uztarria<\/em>-n. 300. zenbakirako hitzordua jarri genuen. <em>Azpeitia Guka<\/em>-ren 2026ko azarokoa izango da 300.a. Ezingo dugu egin elkarrizketa: Abel hil da, gaur, 55 urte zituela. Hemen, aipatutako hiru elkarrizketak. <strong>2025-6-18<\/strong><\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"https:\/\/ukt.tok-md.com\/argazkiak\/IFk\/cache\/11_tokikom_700x700.jpg\" alt=\"\" width=\"493\" height=\"700\" \/><\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"https:\/\/ukt.tok-md.com\/argazkiak\/kBX\/cache\/100_tokikom_700x700.jpg\" alt=\"\" width=\"535\" height=\"700\" \/><\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"https:\/\/ukt.tok-md.com\/argazkiak\/tUZ\/cache\/200_tokikom_700x700.jpg\" alt=\"\" width=\"543\" height=\"700\" \/><\/p>\n<h3>Pasang Tembari &#8216;Joxe Takolo&#8217; liburua<\/h3>\n<p>Pasang Temba <em>sherpa<\/em> eta mendigoizale nepaldarra Azpeitian dabil azkeneko asteetan, Alex Txikonen Mendietxe museoaren inauguraziorako gonbidatu dutela eta. Bide batez, Everest 1980ko euskal espedizioari buruzko hitzaldiak eta elkarrizketak ematen ari da. Ordukoa izan zen euskal mendizale bat Everest munduko tontorrik altuenera igo zen lehen aldia: Martin Zabaleta. Temba eta biak igo ziren gailurrera. Joxe Urbieta <em>Takolo<\/em> azpeitiarra izan zen espedizioko kideetako bat. Tembak oraingo elkarrizketetan esan du oso laguna zuela Takolo (<em><a href=\"https:\/\/guka.eus\/azpeitia\/1730280744544-pasang-temba-azpeitia-herri-berezia-da-niretzat-takolo-zenarengatik\">GukaAzpeitia<\/a><\/em> eta <a href=\"https:\/\/www.berria.eus\/mendia\/berriak\/80ko-taldekideak-euskal-jendea-oro-har-nire-familia-zarete_2132334_102.html\"><em>Berria<\/em><\/a>). Hain zuzen, 2001ean, <a href=\"https:\/\/azpeitiaguka.eus\/prentsa\/1215\"><em>Joxe Takolo<\/em> biografia<\/a> liburua argitaratu nuen; <a href=\"https:\/\/azpeitiaguka.eus\/prentsa\/liburuak\/\">Uztarria Kultur Koordinakundearen liburuen proiektuko<\/a> lehen alea izan zen. Atzo Tembarekin egoteko aukera izan genuen Azpeitian, Mendietxeko <a href=\"https:\/\/azpeitiaguka.eus\/azpeitia\/1730976920517-puja-zeremonia-eta-azpeitiko-mendizaleei-omenaldia-mendietxen\">Puja zeremonian eta Azpeitiko mendizaleen omenaldian<\/a>, eta <em>Joxe Takolo<\/em> liburuaren ale bat oparitu genion. Pozik hartu zuen. Argazkian, neu, Pasang Temba \u2014eskuan duela liburua\u2014, haren kide bat eta Takolo zenaren iloba Julen Etxeberria, atzo, Azpeitian. <strong>2024-11-6<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-content\/uploads\/sites\/37\/2015\/04\/lo.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-5836\" src=\"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-content\/uploads\/sites\/37\/2015\/04\/lo.jpg\" alt=\"\" width=\"666\" height=\"500\" srcset=\"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-content\/uploads\/sites\/37\/2015\/04\/lo.jpg 666w, https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-content\/uploads\/sites\/37\/2015\/04\/lo-300x225.jpg 300w\" sizes=\"(max-width: 666px) 100vw, 666px\" \/><\/a><\/p>\n<h3 class=\"mt-3 mb-4\"><a href=\"https:\/\/uztarria.eus\/komunitatea\/EnekoitzEsnaola\/1666210698205-energia-apunte-batzuk\"><span style=\"color: #000000\">Energia, apunte batzuk<\/span><\/a><\/h3>\n<p>Statkraft Norvegiako enpresa publikoak Sa\u00f1u mendirako daukan haize erroten proiektu posibleari buruzko batzar irekia antolatu zuen Azpeitiko Udalak urriaren 11n, Soreasu antzokian. Batzarraren ondoren <em>Uztarria.eus<\/em>-en argitaratutako iritzi artikuluan jorratutako ildoak: hizkuntzaren ekologia; kultura politiko zabala; multinazional horren berezitasuna; ingurumena: erantzunak; eredu energetiko berria; eta prozesua. <strong>2022-10-19<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-content\/uploads\/sites\/37\/2015\/04\/batzarF_tokikom_700x700.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-5571\" src=\"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-content\/uploads\/sites\/37\/2015\/04\/batzarF_tokikom_700x700.jpg\" alt=\"\" width=\"700\" height=\"283\" srcset=\"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-content\/uploads\/sites\/37\/2015\/04\/batzarF_tokikom_700x700.jpg 700w, https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-content\/uploads\/sites\/37\/2015\/04\/batzarF_tokikom_700x700-300x121.jpg 300w, https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-content\/uploads\/sites\/37\/2015\/04\/batzarF_tokikom_700x700-400x162.jpg 400w, https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-content\/uploads\/sites\/37\/2015\/04\/batzarF_tokikom_700x700-676x273.jpg 676w\" sizes=\"(max-width: 700px) 100vw, 700px\" \/><\/a><\/p>\n<h3 class=\"mt-3 mb-4\"><span style=\"color: #000000\"><a style=\"color: #000000\" href=\"https:\/\/uztarria.eus\/komunitatea\/EnekoitzEsnaola\/1628112279176-pandemia-pandemi-kultur-komunitatearen-lau-urrats\">Pandemia pandemi, kultur komunitatearen lau urrats<\/a><\/span><\/h3>\n<p>Oier Guillan kultur aktibistak idatzia da: \u201cItxaropena ez da existitzen, itxaropena fabrikatu egiten da\u201d. Gurean pandemiaren aroa hasiberritan idatzi zuen hori Guillanek (2020-3-31, <em>Berria<\/em>). Azpeitian kulturaren fabrikan lau pauso esanguratsu eman dira garaiotan: Kulturaz kooperatibaren ekarpen soziala; Sanagustin kulturguneak 10. urteurrena Herri Batzordea; Udala-Kulturaz lankidetza hitzarmena; eta kultur komunitatearen birmoldaketa. <strong>2021-8-5<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-content\/uploads\/sites\/37\/2015\/04\/SommaCult_tokikom_700x700.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-5502\" src=\"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-content\/uploads\/sites\/37\/2015\/04\/SommaCult_tokikom_700x700.jpg\" alt=\"\" width=\"666\" height=\"442\" srcset=\"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-content\/uploads\/sites\/37\/2015\/04\/SommaCult_tokikom_700x700.jpg 666w, https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-content\/uploads\/sites\/37\/2015\/04\/SommaCult_tokikom_700x700-300x199.jpg 300w, https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-content\/uploads\/sites\/37\/2015\/04\/SommaCult_tokikom_700x700-400x265.jpg 400w\" sizes=\"(max-width: 666px) 100vw, 666px\" \/><\/a><\/p>\n<h3 class=\"mt-3 mb-4\"><span style=\"color: #000000\"><a style=\"color: #000000\" href=\"https:\/\/uztarria.eus\/komunitatea\/EnekoitzEsnaola\/1626098693442-azpeitiko-kultur-komunitate-artikulatua-i\">Azpeitiko kultur komunitate artikulatua<\/a><\/span><\/h3>\n<p><em>Kultur artikulazioa: nondik, zertarako eta nola<\/em> izenburupean, nazio jardunaldia izan zen maiatzaren 28an, Sanagustinen, Azpeitiko kulturgunearen 10. urteurreneko ospakizuneko Herri Batzordeak Jakin fundazioarekin batera antolatuta. Hau da orduan Azpeitiko kultur komunitate artikulatuaz egindako hitzaldia. Ardatzak: bateratasuna, subjektu politikoa, zertarako eta nola. <strong>2021-5-28<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-content\/uploads\/sites\/37\/2021\/07\/1-1.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-5482\" src=\"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-content\/uploads\/sites\/37\/2021\/07\/1-1.jpg\" alt=\"\" width=\"666\" height=\"445\" srcset=\"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-content\/uploads\/sites\/37\/2021\/07\/1-1.jpg 666w, https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-content\/uploads\/sites\/37\/2021\/07\/1-1-300x200.jpg 300w, https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-content\/uploads\/sites\/37\/2021\/07\/1-1-400x267.jpg 400w\" sizes=\"(max-width: 666px) 100vw, 666px\" \/><\/a><\/p>\n<h3><span style=\"color: #000000\"><a style=\"color: #000000\" href=\"https:\/\/uztarria.eus\/aktualitatea\/1561554967\">Burujabetza lokala eta balioak<\/a><\/span><\/h3>\n<p>Erritmoak erritmo, norabidea da beti garrantzitsuena. Baina baldintza sozialik eta organizatiborik ezean, formula magikorik ez dago. Herri ekimenari dagokio kondizioak ereitea. Badira bi baldintza, behintzat. Bat da, eremukako artikulazioa \u2014edo gaikako aktibazio zabala\u2014, eta ondoren eta ondorioz, subjektu izatea herriaren eraikuntzarako. Eta beste baldintza da, herri dinamikan parte hartzen duten eragileek balio sistema bat adostea, oinarrizko hegemonia sozialerako. <strong>2019-ekaina, <em>Uztarria<\/em> aldizkaria<br \/>\n<\/strong><\/p>\n<h3><a href=\"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/2018\/02\/27\/david-plari-luhuso-libururako-egindako-elkarrizketa-osorik\/\"><span style=\"color: #000000\">David Plari elkarrizketa<\/span><\/a><\/h3>\n<p>2017ko udazkenean, <em>Luhuso. ETAren armagabetze zibilaren kontakizuna<\/em>\u00a0liburua egiten ari nintzela, Konponbiderako ETAren ordezkaritzako kidea zen David Pla. Paris inguruan dago preso, 2015eko irailetik \u2014Osnyko kartzelan\u2014, eta, desarmatzea gaitzat hartuta, galdetegi luze bat helarazi nion. Ihardetsi zituen galderak; &#8220;ETAren erantzun ofizialak&#8221; ziren.\u00a0Guztia\u00a0ezingo nuenez liburuan sartu, esan nion elkarrizketa osorik BERRIAko blogean sartuko nuela liburuak bide bat egitean \u2014abenduaren 4an izan zen aurkezpena\u2014. Hauxe da David Plari egindako elkarrizketa osoa. <strong>2018-2-27<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-content\/uploads\/sites\/37\/2018\/02\/pla.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-3964\" src=\"http:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-content\/uploads\/sites\/37\/2018\/02\/pla.jpg\" alt=\"\" width=\"719\" height=\"626\" srcset=\"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-content\/uploads\/sites\/37\/2018\/02\/pla.jpg 719w, https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-content\/uploads\/sites\/37\/2018\/02\/pla-300x261.jpg 300w, https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-content\/uploads\/sites\/37\/2018\/02\/pla-400x348.jpg 400w, https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-content\/uploads\/sites\/37\/2018\/02\/pla-676x589.jpg 676w\" sizes=\"(max-width: 719px) 100vw, 719px\" \/><\/a><\/p>\n<h3><a href=\"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-content\/uploads\/sites\/37\/2016\/06\/Hitza-Labaka.jpg\"><span style=\"color: #000000\">Mikel Labakari elkarrizketa<\/span><\/a><\/h3>\n<p>Mikel Labaka (Azpeitia, 1980) Realeko futbolari ohia eta entrenatzailea izan da Sanagustineko elkarrizketak saioko azken protagonista. Joan den abenduaren 12an izan zen elkarrizketa. Erlo Telebistak, Azpeitiko Kultur Mahaiak, Kulturaz kooperatibak, <em>Urola Kostako Hitza<\/em>-k eta Uztarria Komunikazio Taldeak antolatutako saioa da. Denboraldi honetan Realeko gizonezkoen lehen taldeko hirugarren entrenatzailea da Labaka \u2014argazkian, eskubian, Sanagustin kulturgunean\u2014. &#8220;Naturaltasunez ibiliz gero, futbolean ere hala hartzen zaitu jendeak&#8221;. <em>(loturan, elkarrizketaren laburpena Urola Kostako Hitza-n; solasaldiaren bideoa ez dago ikusgai).<\/em>\u00a0<strong>2016-12-12<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-content\/uploads\/sites\/37\/2016\/06\/MikelLabaka.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-2865\" src=\"http:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-content\/uploads\/sites\/37\/2016\/06\/MikelLabaka.jpg\" alt=\"MikelLabaka\" width=\"700\" height=\"405\" srcset=\"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-content\/uploads\/sites\/37\/2016\/06\/MikelLabaka.jpg 700w, https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-content\/uploads\/sites\/37\/2016\/06\/MikelLabaka-300x174.jpg 300w, https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-content\/uploads\/sites\/37\/2016\/06\/MikelLabaka-400x231.jpg 400w, https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-content\/uploads\/sites\/37\/2016\/06\/MikelLabaka-676x391.jpg 676w\" sizes=\"(max-width: 700px) 100vw, 700px\" \/><\/a><\/p>\n<h3><span style=\"color: #000000\"><a style=\"color: #000000\" href=\"http:\/\/uztarria.eus\/komunitatea\/EnekoitzEsnaola\/1482506237\">&#8216;Enekoitz&#8217; izenaz<\/a><\/span><\/h3>\n<p>Azken asteetan hedabide batzuetan aipatu izan dute frankismo garaian ezinezkoa zela euskal izenak ofizialki erregistratzea. Nire kasuan, behintzat, ez da hala, gure gurasoek auzi judizial baten ondoren\u00a0lortu zutelako <em>Enekoitz<\/em>\u00a0jartzea. <em>Uztarria<\/em> Azpeitiko herri aldizkariak honako erreportajea egin du (egilea: Julene Frantzesena). <strong>2016-6-9<\/strong><\/p>\n<h3><a href=\"https:\/\/uztarria.eus\/komunitatea\/EnekoitzEsnaola\/1464857514-pelikulako-extrak\"><span style=\"color: #000000\">Pelikulako extrak<\/span><\/a><\/h3>\n<p>Lizarra-Garazin eta Loiolako elkarrizketen garaian herritarrak ikusle baino ez ziren izan. Goitik ezarri nahi zuten gidoia. Paradigma aldatzen ari da, nahiz eta horrek ez duen esan nahi kultura politikoa irauli egingo denik, alderdiek sobera pisu baitute euskal politikan. 2011n ETAk borroka armatua bukatutzat eman izanak beste giro bat sortu du, eta alderdiak baino gehiago euskal populua ari da baliatzen. Gure Esku Dago-k spot bat egin du ekaineko herri galdeketak direla medio, eta dio: \u201cPelikula nola amaituko den zure esku dago\u201d. Zer izan nahi du herritar xeheak, extra soil bat? Bere etorkizuna eraikitzen eta erabakitzen joateko aukera izanda, zer jarrera izango du, pasiboa? <strong>2016-6-2, <em>Uztarria.eus<\/em><\/strong><\/p>\n<h3><a href=\"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-content\/uploads\/sites\/37\/2023\/09\/ABG.pdf\"><span style=\"color: #000000\">Jesus Egigureni elkarrizketa<\/span><\/a><\/h3>\n<p>PSE-EEko orduko presidentea Azpeitiko <em>Aho Bizarrik Gabe<\/em>\u00a0solasaldi saioan izan zen, Sanagustin kulturgunean. &#8220;ETA bukatzea arazoa da estatuarentzat&#8221; . <em>Aho Bizarrik Gabe<\/em> liburuan Egigurenena, 77-93 orrialdeetan. <strong>2014-3-11<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-content\/uploads\/sites\/37\/2015\/04\/JesusEgiguren.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-full wp-image-3214\" src=\"http:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-content\/uploads\/sites\/37\/2015\/04\/JesusEgiguren.jpg\" alt=\"2014-03-11, Azpeitia. Jesus Egiguren PSEko lehendakariarekin solasaldia San Agustin Kulturguneko &quot;Aho bizarrik gabe&quot; saioan. Irudian, Jesus Egiguren. 11-03-2014, Azpeitia. Coloquio con el presidente del PSE, Jesus Egiguren, dentro del programa &quot;Aho bizarrik gabe&quot; del centro cultural San Agustin. En la imagen, Jesus Egiguren.\" width=\"635\" height=\"423\" srcset=\"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-content\/uploads\/sites\/37\/2015\/04\/JesusEgiguren.jpg 635w, https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-content\/uploads\/sites\/37\/2015\/04\/JesusEgiguren-300x200.jpg 300w, https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-content\/uploads\/sites\/37\/2015\/04\/JesusEgiguren-400x266.jpg 400w\" sizes=\"(max-width: 635px) 100vw, 635px\" \/><\/a><\/p>\n<h3><a href=\"https:\/\/www.berria.eus\/euskal-herria\/lehen-egunero-ren-pauta_75909_102.html\"><span style=\"color: #000000\">Lehen &#8216;Egunero&#8217;-ren pauta<\/span><\/a><\/h3>\n<p><em>Egunkaria<\/em>-ren ordezko eta halabeharrezko 1. <em>Egunero<\/em>-ren pauta orria da argazkikoa, 2003ko otsailaren 20koa \u2013<em>Egunkaria<\/em>-ren itxieraren egunekoa\u2013, 21eko periodikora begira egindakoa. Gauean, <em>Egunero<\/em> inprimategira bidali ostean, beste zeregin batera joan aurretik gorde egin nuen. <strong>2013-2-20<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-content\/uploads\/sites\/37\/2016\/06\/Egunero.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-2903\" src=\"http:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-content\/uploads\/sites\/37\/2016\/06\/Egunero.jpg\" alt=\"Egunero\" width=\"700\" height=\"434\" srcset=\"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-content\/uploads\/sites\/37\/2016\/06\/Egunero.jpg 700w, https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-content\/uploads\/sites\/37\/2016\/06\/Egunero-300x186.jpg 300w, https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-content\/uploads\/sites\/37\/2016\/06\/Egunero-400x248.jpg 400w, https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-content\/uploads\/sites\/37\/2016\/06\/Egunero-676x419.jpg 676w\" sizes=\"(max-width: 700px) 100vw, 700px\" \/><\/a><\/p>\n<h3><a href=\"https:\/\/uztarria.eus\/komunitatea\/EnekoitzEsnaola\/1415736965\"><span style=\"color: #000000\">Kulturako hirugarren pauso estrategikoa Azpeitian<\/span><\/a><\/h3>\n<p>Datorren legealdian, eta 2016tik aurrera, Azpeitiko Udalak bere kultur arloko aurrekontua zergatik ez utzi Kultur Mahaiaren ardurapean? Instituzioei komeni zaie leihoak zabaltzea, eremu sozialenetan (ere) kultura politikoa sakontzeko. <strong>2014-azaroa, <em>Uztarria<\/em> aldizkaria<br \/>\n<\/strong><\/p>\n<h3><span style=\"color: #000000\"><a style=\"color: #000000\" href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=rKpBAEcTGvY&amp;t=1388s\">&#8216;Soka ez da eten&#8217; dokumentala<\/a><\/span><\/h3>\n<p>Azpeitiko sokamuturrari buruzko dokumentala da <em>Soka ez da eten<\/em>. Zezen Beltz elkarteak 2011ko otsailaren 26an aurkeztu zuen, Sanagustin kulturgunean. Zuzendaria: Enekoitz Esnaola. Errealizadorea: Lara Madinabeitia. Sokamuturraren historia kontatzen du lanak, eta atzean dagoen lana nabarmentzen. <a href=\"https:\/\/uztarria.eus\/azpeitia\/liburuak\/st\/soka_ez_da_eten.pdf\">Liburu formatuan ere bada<\/a>. <strong>2011-2-26<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-content\/uploads\/sites\/37\/2015\/04\/Captura-de-pantalla-2020-04-29-a-las-14.31.15.png\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-5233\" src=\"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-content\/uploads\/sites\/37\/2015\/04\/Captura-de-pantalla-2020-04-29-a-las-14.31.15.png\" alt=\"\" width=\"700\" height=\"397\" srcset=\"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-content\/uploads\/sites\/37\/2015\/04\/Captura-de-pantalla-2020-04-29-a-las-14.31.15.png 700w, https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-content\/uploads\/sites\/37\/2015\/04\/Captura-de-pantalla-2020-04-29-a-las-14.31.15-300x170.png 300w, https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-content\/uploads\/sites\/37\/2015\/04\/Captura-de-pantalla-2020-04-29-a-las-14.31.15-400x227.png 400w, https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-content\/uploads\/sites\/37\/2015\/04\/Captura-de-pantalla-2020-04-29-a-las-14.31.15-676x383.png 676w\" sizes=\"(max-width: 700px) 100vw, 700px\" \/><\/a><\/p>\n<h3><a href=\"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-content\/uploads\/sites\/37\/2021\/07\/Kultur-proiektua-eta-kultura-politikoa.pdf\"><span style=\"color: #000000\">Kultur proiektua eta kultura politikoa<\/span><\/a><\/h3>\n<p>Huhezi Fakultatearen Euskal Kulturgintzaren Transmisioaren Graduondokoan Uztarria Azpeitiko Kultur Koordinakundeaz emandako hitzaldia. Hamar urteko ibilbidea: euskara, kultura eta komunikazio arloetan izandako lorpenak ez ezik, gauzak egiteko modua. <strong>2011-2-23<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-content\/uploads\/sites\/37\/2015\/04\/oina.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-5235\" src=\"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-content\/uploads\/sites\/37\/2015\/04\/oina.jpg\" alt=\"\" width=\"700\" height=\"470\" srcset=\"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-content\/uploads\/sites\/37\/2015\/04\/oina.jpg 700w, https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-content\/uploads\/sites\/37\/2015\/04\/oina-300x201.jpg 300w, https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-content\/uploads\/sites\/37\/2015\/04\/oina-400x269.jpg 400w, https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-content\/uploads\/sites\/37\/2015\/04\/oina-676x454.jpg 676w\" sizes=\"(max-width: 700px) 100vw, 700px\" \/><\/a><\/p>\n<h3><span style=\"color: #000000\"><a style=\"color: #000000\" href=\"https:\/\/uztarria.eus\/azpeitia\/1248101569-proposamena-euskaldunon-normalizazioa\">Euskaldunon normalizazioa<\/a><\/span><\/h3>\n<p>Euskararen normalizazioa termino abstrakto, urrutiko, kontenplatibo, esku-garbitzaile eta hotzaren partez, termino berria proposatzen dut: euskaldunon normalizazioa. Zer da euskara? Zu, ni, hau, hori, hura&#8230;.; gu. Euskaldunok. Euskal Herriko anormalok. Goazen zehaztera, beraz. <strong>2009-7-20<\/strong><\/p>\n<h3><span style=\"color: #000000\"><a style=\"color: #000000\" href=\"http:\/\/uztarria.eus\/aktualitatea\/1234351695\">Zergatik intsumiso?<\/a><\/span><\/h3>\n<p>Hogei urte bete ditu Euskal Herriko mugimendu antimilitaristak, eta neu gaur hamar urte epaitu ninduten Espainiako armadara joateari uko egiteagatik. Donostiako Auzitegiko 2. aretoan izan zen epaiketa. Fiskalak, aurrez idatziz jakinarazi zidatenez, sei hilabeteko kartzela zigorra eta hamar urteko erabateko kargu-gabetzea eskatua zuen neure kontra. Aurretik, 1997an, Azpeitiko elkarte batzuek eskatuta, intsumisioari buruzko lan zabal bat prestatu nuen, eta epaiketara epaileari lan horretako laburpena egiteko asmoz joan nintzen. 1999ko otsailaren 11ko auzi saio hartan, arrazoi sozio-ekonomikoak, historikoak eta humanoak azaldu ondoren (eta politikoak aipatu aurretik), fiskalak erretiratu egin zituen neure aurkako eskaera haiek. Ondorioz, ez ninduten zigortu. Hona hemen epaiketarako prestatu nuen laburpena.\u00a0<strong>2009-2-11<\/strong><\/p>\n<blockquote>\n<h2>&#8216;Uztarria&#8217; aldizkariko elkarrizketak<\/h2>\n<\/blockquote>\n<p style=\"text-align: center\"><em>(aldizkaria PDFan irakurtzeko, <a href=\"https:\/\/uztarria.eus\/bazkidetu\/\">&#8216;AzpeitiaGuka&#8217;-ko (lehengo &#8216;Uztarria&#8217;) bazkide<\/a> izan behar da)<\/em><\/p>\n<h3><a href=\"https:\/\/uztarria.eus\/prentsa\/1152\"><span style=\"color: #000000\">Josu Sarasuari elkarrizketa<\/span><\/a><\/h3>\n<p>Josu Sarasuari tokatu zitzaion, baina izan zitekeen beste edonor. Istripua, heriotza gertu, garuneko lesioa, drama, zailtasunak. Buelta. Itxaropena. <strong>2008-azaroa (4-6. orrialdeak)<br \/>\n<\/strong><\/p>\n<h3><a href=\"https:\/\/uztarria.eus\/prentsa\/1137\"><span style=\"color: #000000\">Joxean Agirreri elkarrizketa<\/span><\/a><\/h3>\n<p>30 urtean prentsan, dozena erdi pasa liburu, <em>Bertsolari<\/em> aldizkarian&#8230; Joxean Agirre beti idazten. &#8220;Kazetaritzak literaturaren aldean gutxi betetzen nau&#8221;. <strong>2007-ekaina (20-23. orrialdeak)<br \/>\n<\/strong><\/p>\n<h3><a href=\"https:\/\/uztarria.eus\/prentsa\/1130\"><span style=\"color: #000000\">Xabier Euzkitzeri elkarrizketa<\/span><\/a><\/h3>\n<p>Bertsolaria, kazetaria, euskaltzalea, kantaria&#8230; Hitz batean, zer da Euzkitze? Komunikatzailea dela dio. Eta nongoa? &#8220;Nazionalitateko bikoitzekoa. <strong>2006-azaroa (20-25. orrialdeak) <\/strong><\/p>\n<h3><a href=\"https:\/\/uztarria.eus\/prentsa\/1128\"><span style=\"color: #000000\">Angel Gomezi elkarrizketa<\/span><\/a><\/h3>\n<p>Ezaguna da herrian, kalean asko ibiltzen da, lanbide gogorrean aritu zen urteetan, bakarrik bizi da&#8230; <strong>2006-abuztua (28-29. orrialdeak)<\/strong><em><br \/>\n<\/em><\/p>\n<h3><a href=\"https:\/\/uztarria.eus\/prentsa\/1123\"><span style=\"color: #000000\">Santa Larizgoitiari elkarrizketa<\/span><\/a><\/h3>\n<p>Santa Larizgoitiak adimen urriko semea du: Juan Ignacio. Hasieratik egin zion aurre horri. Ez du ezer ezkutatzeko.<strong> 2006-martxoa (12-13. orrialdeak)<br \/>\n<\/strong><\/p>\n<h3><a href=\"https:\/\/uztarria.eus\/prentsa\/1122\"><span style=\"color: #000000\">Joxe Antonio Aranbururi elkarrizketa<\/span><\/a><\/h3>\n<p>\u201cGu hemen bagaude, mirariz duk\u201d, esan du Joxe Antonio Aranburuk. 1979an auto batek harrapatu zuen. Gutxitu fisikoa da harrezkero. Eta filosofoa&#8230; <strong>2006-otsaila (12-13. orrialdeak)<br \/>\n<\/strong><\/p>\n<h3><a href=\"https:\/\/uztarria.eus\/prentsa\/1116\"><span style=\"color: #000000\">Gurutz Ansolari elkarrizketa<\/span><\/a><\/h3>\n<p>80 urte dituen zeinek irakurtzen ditu normal-normal <em>Berria<\/em> eta <em>Hitza<\/em>? Ez dira asko egongo. Gurutz Ansola (1924) da horietako bat. Politikari ohi eta euskaltzalea Donostian bizi da, etxean hartu gaitu elkarrizketa egiteko, eta hantxe ditu <em>Berria<\/em> eta <em>Irutxuloko Hitza<\/em>. Ez harritu, ordea. &#8220;Helburua ez da euskara ez galtzea, hizkuntza normala euskara izatea baizik&#8221;. <strong>2005-uztaila (22-25. orrialdeak)<br \/>\n<\/strong><\/p>\n<h3><a href=\"https:\/\/uztarria.eus\/prentsa\/1108\"><span style=\"color: #000000\">Jose Luis Iriarteri elkarrizketa<\/span><\/a><\/h3>\n<p>Gernikako Estatutuak 25 urte bete berri ditu, eta ikusi egin behar 26.a betetzen duen. Orduan, 1979an, azpeitiar batek zuzenean segitu zituen negoziazioak, Madrilgo mahaiko kide izan zelako. Jose Luis Iriarte da hura. EAJren senataria zen orduan. 1979tik 1982ra izan zen. Urte hartan bertan, udan, Donostiara joan zen bizitzera, politikari profesional izateari utzita. Donostian hartu du Uztarria. &#8220;Estatutua negoziatzean giroa ona zen Madrilen; gero azaldu dira frankistak&#8221;. <strong>2004-azaroa (13-15. orrialdeak)<br \/>\n<\/strong><\/p>\n<h3><a href=\"https:\/\/uztarria.eus\/prentsa\/1081\"><span style=\"color: #000000\">Ramon Etxezarretari elkarrizketa<\/span><\/a><\/h3>\n<p>Zazpi urte daramatza Ramon Etxezarreta urrestildarrak Donostiako zinegotzi, PSE-EEtik. Eta kontent dagoela dirudi egiten duenarekin, bestela &#8220;asko sufritzen&#8221; ari den arren, &#8220;baina sufritzen duenak ez du zertan eduki arrazoia&#8221;, dio behin baino gehiagotan. &#8220;Gaur egun ez nago autodeterminazioaren alde, baina errespetatuko nuke herriaren erabakia&#8221;.\u00a0<strong>2002-maiatza (22-26. orrialdeak)<br \/>\n<\/strong><\/p>\n<h3><a href=\"https:\/\/uztarria.eus\/prentsa\/1056\"><span style=\"color: #000000\">Xabier Azkargortari elkarrizketa<\/span><\/a><\/h3>\n<p>Puntako hainbat futbol talde edo selekzio entrenatu ditu Xabier Azkargorta azpeitiarrak (Espanyol, Sevilla, Bolivia, Txile&#8230;), eta orain liburu bat idatzi du: <em>Futbolsofia<\/em>. Azpeitian izan da Gabonetan izan da, eta tarte bat egin dio Uztarriari. &#8220;Futboleko jendeak badu zeresana eta ezin du futbola bakarrik eskaini&#8221;. <strong>2000-urtarrila (27-29. orrialdeak)<br \/>\n<\/strong><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>BERRIA egunkaritik aparte egindako artikulu batzuen bilduma bat hau. &#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212; Abel, 300. zenbakian ezin Lehengo astean Azpeitia Guka herri aldizkaria leitzen ari nintzela, fijatu nintzen 283. zenbakia dela, eta &#8220;ea noiz tokatzen den Abel berriz ere elkarrizketatzea&#8230;&#8221; nioen neure artean, kalkulu batzuk egiten hastean. Hitzordua klasiko bihurtzen hasia zitzaigulako: Uztarria Azpeitiko herri aldizkariaren 1. zenbakian [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":78,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[10],"tags":[],"jetpack_featured_media_url":"","_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2844"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/users\/78"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=2844"}],"version-history":[{"count":67,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2844\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":5847,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2844\/revisions\/5847"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2844"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=2844"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=2844"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}