{"id":322,"date":"2015-05-04T07:55:24","date_gmt":"2015-05-04T07:55:24","guid":{"rendered":"http:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/?p=322"},"modified":"2015-05-04T08:40:58","modified_gmt":"2015-05-04T08:40:58","slug":"falta-dena","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/2015\/05\/04\/falta-dena\/","title":{"rendered":"Falta dena"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/ehbildu.eus\/eu\/hauteskundeak\/udal-eta-foru-hauteskundeak-2015\/nafarroa\/6629-herritarron-iritzi-eta-borondateak-bideratzeko-kontsulta-legea-aurkeztu-dugu-nafarroan\">Nafarroako EH Bilduk iragarri du Kontsulta Legea<\/a>\u00a0proposatuko duela hurrengo legealdian. Hauek lirateke lau ereduak: izaera orokor edo sektorialeko herri kontsultak; Nafarroako lehendakariaren edo gobernuaren jarreraren ingurukoak; foru legeei buruzkoak; eta udal esparrukoak.\u00a0<a href=\"https:\/\/sites.google.com\/site\/euskallegezalea\/92008legea,eaekoherritarreniritziajakite\">Eusko Legebiltzarrak 2008ko ekainean onartu zuen Kontsulta Legea<\/a>, euskal gatazkara mugatutakoa; &#8220;bakea eta normalizazio politikoa iristeko negoziazio prozesu bat irekitzea&#8221; zuen xedea (<em><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1910\/006\/001\/2014-09-28\/bi_kontsulta_lege_bi_bide.htm\">Bi Kontsulta Lege, bi bide<\/a><\/em>).\u00a0Espainiako Auzitegi Konstituzionalak 2008ko irailean debekatu egin zuen EAEko egitasmoa\u00a0(<em><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/2178\/003\/001\/2014-04-08\/espainiako_konstituzioa_parean.htm\">Espainiako Konstituzioa parean<\/a><\/em>), erraz ulertzen den argudio bat emanda: &#8220;Espainol Herria da nazio subiranotasunaren jabe bakarra&#8221;.<\/p>\n<p>Azken beltzean, &#8220;izaera orokorraz&#8221; hemen benetan falta dena\u00a0ez da lege edo arau bat, Espainiako Konstituzioko laugarren xedapena hor baden arren\u00a0<em>(behean, xehetasunak*).<\/em>\u00a0Edo <a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1955\/024\/001\/2014-10-29\/erabakia_da.htm\">Jule Goikoetxeak dioena<\/a>: &#8220;Falta zaiguna ez da <a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/2015\/05\/01\/eztabaida-bukaezina\/\">eskubidea<\/a>, erabakia da&#8221;. \u2666<br \/>\n<!--more--><\/p>\n<blockquote><p><strong>ESPAINIAKO KONSTITUZIOA<\/strong><\/p><\/blockquote>\n<p><strong>Aldibaterako laugarren xedapena:<\/strong><\/p>\n<p>1) Nafarroaren kasuan, eta berori Eusko Kontseilu Nagusian edo horren ordezko izango den euskal autonomia-araubidean [Gernikako Estatutua] sar dadin, Konstituzioaren 143. artikuluak ezartzen duena bete beharrean, foru-organo eskudunak [Nafarroako Foru Parlamentua] izango du ekimena; organo horrek erabakia hartuko du, bera osatzen duten kideen gehiengoz. Ekimen hori baliozkoa izan dadin, nahitaezkoa izango da, gainera, foru-erakunde eskudunaren erabakia referendumaren bidezberrestea; horretarako beren beregi deialdia egin beharko da, eta, baliozkotasunezemandako boto guztietatik, gehienek onespena eman beharko dute.<\/p>\n<p>2) Ekimenak aurrera egiten ez badu, hori ezin izango da errepikatu foru-erakunde eskudunaren agintaldi berean, beste batean baizik, eta, edozein kasutan, 143. artikuluak ezartzen duen gutxieneko epea igaro arte [bost urte].<\/p>\n<blockquote><p><strong>NAFARROAKO FORU HOBEKUNTZA<\/strong><\/p><\/blockquote>\n<p><strong>Bigarren xedapen gehigarria:<\/strong> Parlamentua izango da foru organo eskuduna zeregin hauetarako:<\/p>\n<p>a) Konstituzioaren aldi baterako laugarren xedapenean jasotako ekimena gauzatzeko.<\/p>\n<p>b) Nafarroak, autonomia erkidego batean sartzen bada, bertatik bereizteko ekimena gauzatzeko.<\/p>\n<blockquote><p><strong>GERNIKAKO ESTATUTUA<\/strong><\/p><\/blockquote>\n<p><strong>2.2 artikulua:<\/strong> Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurralde historikoek, gaur egungo probintzien muga berberetan, osatuko dute Euskal Herriko Autonomia Erkidegoaren lurraldea; baita Nafarroakoak ere, baldin eta Konstituzioaren aldi baterako laugarren xedapenean finkatutako jardunbideari jarraituz partaide izatea erabakitzen badu.<\/p>\n<h6><em>*Iturria: 2004-06-13, \u00a0Imanol Murua Uria, BERRIA<\/em><\/h6>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Nafarroako EH Bilduk iragarri du Kontsulta Legea\u00a0proposatuko duela hurrengo legealdian. Hauek lirateke lau ereduak: izaera orokor edo sektorialeko herri kontsultak; Nafarroako lehendakariaren edo gobernuaren jarreraren ingurukoak; foru legeei buruzkoak; eta udal esparrukoak.\u00a0Eusko Legebiltzarrak 2008ko ekainean onartu zuen Kontsulta Legea, euskal gatazkara mugatutakoa; &#8220;bakea eta normalizazio politikoa iristeko negoziazio prozesu bat irekitzea&#8221; zuen xedea (Bi Kontsulta [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":78,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"jetpack_featured_media_url":"","_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/322"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/users\/78"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=322"}],"version-history":[{"count":13,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/322\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":366,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/322\/revisions\/366"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=322"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=322"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=322"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}