{"id":3319,"date":"2017-04-08T17:50:25","date_gmt":"2017-04-08T17:50:25","guid":{"rendered":"http:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/?p=3319"},"modified":"2017-04-14T07:06:33","modified_gmt":"2017-04-14T07:06:33","slug":"3319","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/2017\/04\/08\/3319\/","title":{"rendered":"Armagabetzea, atzerako kontaketa"},"content":{"rendered":"<p style=\"text-align: left\"><strong>Gauzatu\u00a0da ETAren armagabetzea\u00a0<em>(apirilak 8)<\/em>. <\/strong>Txetx<strong>\u00a0<\/strong>Etxeberrik, gizarte zibilaren parte handi baten izenean, gaurko jarri zuen ETAren armagabetze eguna, eta agenda guztiak astindu zituen. Eta ETA, armagabetu da. ETAk ostiralean esan zuen dagoeneko erakunde armagabea dela, eta, gaur, haren armak jaso ditu Frantziako Poliziak, behatzaile zibilen aurrean. Egun alaia izan da Baionakoa. Bihar ere halakoa izango da Iru\u00f1ekoa, Korrikaren bukaeran. Euskal Herriko Itzuli hau \u2013Iru\u00f1ean hasiz aspaldiko partez\u2013, herri galdeketak&#8230; Herri honek albiste onak behar ditu, dinamika, kolorea, parte hartzea, zentzuzko\u00a0horizontaltasun bat&#8230; Oraindik orain filosofia\u00a0desberdinak daude arrunt.\u00a0Nola izan parte, parte sentituta, hor koska aurrerabide kolektibo nazionalerako. Luhusokoak eragin duenak ere, apika, aldaketa mental baten hasiera bultzatu\u00a0du. Gauzatu da ETAren armagabetzea. Bukatu da atzerako kontaketa hau: 22, 21, 20&#8230; Baina hau ez da bukatu.<br \/>\n<span style=\"color: #ff0000\"><em>(o<\/em><span class=\"m_-4074862509305294193Apple-style-span\"><span class=\"m_-4074862509305294193m_-6318863495112689889Apple-style-span\"><em>ndoren daude\u00a0martxoaren 17-apirilaren 7\u00a0artekoak)<\/em><\/span><\/span><\/span><!--more--><\/p>\n<p style=\"text-align: left\"><strong>Egun 1\u00a0falta da\u00a0ETAren armagabetzerako\u00a0<em>(apirilak 7)<\/em>.\u00a0<\/strong>ETAren armagabetzearen bezpera gaur. Bihar goizean goizetik izango denez martxa pixka bat, BERRIAko lankide batzuk lehentxo etorri gara Baionara, badaezpada eta zer gerta ere, hemengo ordezkaritzako\u00a0kideekin\u00a0batera eguneko lanak ahal den ondoen egiteko. Milaka lagun izango dira bihar Baionan. Haietako bat izango da Ainhoa Aznarez, Nafarroako Parlamentuko presidentea. &#8220;Behar-beharrezkoa da Baionan egotea&#8221;, esan du BERRIAko elkarrizketan. Kargu instituzional garrantzitsua du, are gehiago kontuan hartzen bada Nafarroako aldaketa historikoko\u00a0parlamentuko lehen presidentea dela. Ados, ez da gobernuko lehendakaria,\u00a0ez du den-dena zertan neurtu, bihar beste bat izango da, baina kontenplaziorik ez Aznarezek. Kargua ez da beti karga. ETAren armagabetzearen egunekoa\u00a0iragarri zutenean, Ahotsak garaiko lagunekin harremanetan jarri zen Baionarako plana egiteko. Ea zer ikusten duen, dugun. Jendea kantuan da\u00a0Baiona Ttipian, baina jende bat urduri ere bada. Egun 1\u00a0falta da&#8230;<\/p>\n<p style=\"text-align: left\"><strong>2\u00a0egun\u00a0<em>(apirilak 6)<\/em>.\u00a0<\/strong>Zineman larunbatean\u00a0emango dute lehen aldiz <em>Bakea orain, Herriaren aldarria<\/em>\u00a0dokumentala (<em>La Paix Maintenant, une exigence populaire<\/em>). <a href=\"http:\/\/www.dailymotion.com\/video\/x5f2zpv_la-paix-maintenant-une-exigence-populaire_news\">Sarean<\/a> martxoaren 17an jarri zuten, eta bost mila ikustaldi pasa izan ditu orain arte. Luhusoko operazioa du oinarri, eta bake prozesuari buruzko\u00a0gogoetak ere jaso ditu Thomas Lacoste zuzendariak. Baionako Atalante zineman izango da emanaldia, 10:30etik aurrera. 23 minutuko iraupena du eta hainbat lagun ezagun mintzo dira: Raymond Kendall (Interpoleko idazkari nagusi ohia eta\u00a0Harremanetarako Nazioarteko Taldeko kidea), Pierre Joxe (Frantziako Barne ministro ohia),\u00a0Jean Fran\u00e7ois\u00a0Blanco (<em>bakearen artisauen<\/em> abokatua),\u00a0Serge Portelli (Versaillesko\u00a0epailea), Jean Rene Etxegarai (Euskal Elkargoko lehendakaria eta Baionako auzapeza), Jean Noel Etxeberri <em>Txetx<\/em>, Mixel Berhokoirigoin eta Michel Tubiana (Luhusoko ekintzaileak), Sylviane Alaux (PSko euskal diputatua), Anita Lopepe (EH Baiko kidea), Anaiz Funosas (Bake Bideko presidentea), Jean Pierre Massias (Zuzenbide irakaslea eta Europako Kontseiluko aholkularia), Max Brisson (LR alderdiko presidenteordea), Louis Joinet (epaile ohia eta NBEko Giza Eskubideen batzordekidea), Gabi Mouesca (IK-ko kide ohia eta Ipar Euskal Herriko Harrerako kidea) eta\u00a0Xavier Crettiez (Zientzia Politikoetako unibertsitate irakaslea).<\/p>\n<p style=\"text-align: left\"><strong>3\u00a0egun\u00a0<em>(apirilak 5)<\/em>.\u00a0<\/strong>Luhusokoak, Bake Bidea, Ipar Euskal Herriko beste eragile sozio-politikoak, Euskal Elkargoa, Eusko Jaurlaritza\u00a0eta\u00a0honen\u00a0Bizikidetza idazkaritza nagusia, Nafarroako Gobernua, Foro Sozial Iraunkorra, EAJ, Sortu, Hego Euskal Herriko beste eragile sozio-politikoak, ETA, bake taldeetan ibilitako norbanakoak, nazioarteko egiaztatzaileak eta beste eragileak, epaileren bat, Espainiako Gobernua, PP, Frantziako Gobernua, gobernutik kanpoko Frantziako autoritate\u00a0bat, bateko eta besteko Polizia indarrak&#8230; eta Euskal Herriko\u00a0hedabideak, Espainiako eta Frantziako hedabideak, BBC \u2013erne honi\u2013&#8230; ETAren armagabetzearen lapikoan \u2013<em>bidoian<\/em> ez dugu esango\u2014, ale asko, ele asko, ETAk jarduera armatua bukatzean\u00a0berez, funtsean,\u00a0haren\u00a0eta bi estatuen artekoa soilik izan behar zuenean. Era batera edo bestera tartean hainbeste jende eta interes egonda, azken hiru asteetan sortu dira krakatekoak, ustekabeak, atsekabeak, baina badoa!\u00a03 egun falta dira&#8230;<\/p>\n<p style=\"text-align: left\"><strong>4\u00a0egun\u00a0<em>(apirilak 4)<\/em>. <\/strong>Ipar Euskal Herriko EAJk atzo arratsaldean prentsa deialdi batean zioen datorren larunbatean EGI Eguna aurkeztuko dutela, Arrosan, 11:30ean, eta prentsaurrekoan izango zela Andoni Ortuzar, EGIko arduradun batzuekin batera. Gaur eguerdian Iparraldeko EAJk berak beste e-mail bat igorri du: &#8220;Kasu! Azkenean Andoni Ortuzarrek ez du parte hartuko prentsaurrekoan&#8221;. Baionan izango ote da ba Ortuzar orduantxe? EBBk ezetz dio, Baionan EAJko zuzendaritzaren ordezkaria Pako Arizmendi izango dela, Ipar Buru Batzarreko presidentea. Bide batez, gaur arratsaldean jakin denez, Ortuzarrek bihar Bilbon ETAren armagabetzeaz prentsa agerraldi bat egingo du EH Bildu, Ahal Dugu, PSE, ELA, LAB eta beste batzuekin. Josu Erkorekak, berriz, gaur iragarri du Jaurlaritza larunbatean, apirilaren 8 famatuan, ez dela izango 10:30etik aitzinako ekitaldi publikoetan; &#8220;armagabetzeari dagokionez Jaurlaritzaren egitekoa egun horretan 10:30ean bukatuko da&#8221;, esan du, baina ez du argitu Jaurlaritza izango den 10:30 baino lehenagoko agerraldi instituzionalean \u2014&#8221;momentu instituzionalean&#8221;, deitu dio Mixel Berhokoirigoinek gaur\u2014. I\u00f1igo Urkullu zapatuan\u00a0Bilboko Metroko 3. linearen inaugurazioan egotekoa da \u2014<em>Deia<\/em>-k eta EITBk esana dute\u2014, baina Jaurlaritzaren <em>Irekia.eus<\/em>-eko Agendan oraindik hutsik da apirilaren 8a, hileko aurreko\u00a0egunak edota 10a eta 12a ez bezala. Halaber, gaur zabaldu dutenez, Jonan Fernandezek bihar aurkeztuko du Jaurlaritzaren 2017-2020ko Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Plana; ea zer dioen armagabetzeaz, formatu horretan horretaz zerbait esan nahi badu beti ere. Euskal Herriko alderdi\u00a0politiko nagusia izanki, oso garrantzitsua litzateke EAJ, eta haren Jaurlaritza, ordezkaritza gorenarekin Baionan izatea,\u00a0zera instituzionalean eta zera publikoan; apirilaren 8koagatik, eta, batez ere, handik aurrera\u00a0datorrenagatik.<\/p>\n<p style=\"text-align: left\"><strong>5\u00a0egun\u00a0<em>(apirilak 3)<\/em>. <\/strong>Biharko BERRIAn Agus Hernan (Foro Soziala) eta Anaiz Funosasen (Bake Bidea) elkarrizketa argitaratuko dugu. Haiek ordezkatzen duten mugimendu sozialak ez dira\u00a0ETAren armagabetzean ikusle soil, aktore garrantzitsu baino. Elkarrizketan bada Funosasen esaldi bat gogoetara eramaten zaituena. Dio Ipar Euskal Herriak aurten arte\u00a0instituzio propio bat ez izateak onurarik ere ekarri duela, askotariko eragileak espazioak sortzera eta elkarlan bat izatera behartu dituelako. Aldeak alde, hor da Euskal Elkargoaren beraren sorrera prozesua, hor Batera, edo\u00a0hor desarmatze\u00a0mota honen aldeko mugimendu kolektiboa. Herri gisa ari dira jokatzen. Zergatik ez, salbuespenak salbuespen, Hego Euskal Herrian azken 35-40\u00a0urtean? Positibismoaren sortzaile\u00a0Auguste Comte frantziar filosofoarena da:\u00a0&#8220;Sentimendu onek soilik batu gaitzakete; interesak sekula ez ditu\u00a0sortu batasun iraunkorrak&#8221;.<\/p>\n<p style=\"text-align: left\"><strong>6\u00a0egun <em>(apirilak 2)<\/em>.\u00a0<\/strong>Irmo ageri da ETAren armagabetzearen gaian Jean Rene Etxegarai Euskal Elkargoko lehendakaria. Hor egongo da hilaren 8an, <em>bakearen artisauekin<\/em>. &#8220;Ez ditugu bakarrik utzi behar&#8221;. Egunotan Korrikan ere fuerte dabil: hasieran Otxandion izan zen, eta gaur ere eraman du lekukoa, Ortzaizen eta Baionan. Baina politikoki euskararen alorra du ahulenetakoa Etxegaraik, hura ezagutzen dutenek diotenez. ETA armatu zen, ETA desarmatuko da, eta euskara hor da, lehen, orain eta gero. Amets Arzallusek duela bi urte eta erdiko\u00a0solasaldi batean:\u00a0&#8220;[Gatazkaren]\u00a0Fase luze bat itxi da, eta beste bat hasi da politikoki, nahiz eta sakon-sakonean doan erreka beti den bide bera: izan nahiaren bidea, herriari forma eman nahia, eta hizkuntzari eutsi eta zabaldu nahia. Hori sakon-sakonean beti egon da, eta, aroaren arabera, gatazkak forma bat edo bestea izan du. Erreka horiek dira\u00a0benetan garrantzitsuak. Mapetan ematen zaion forma horrek barruan sustantzia pixka bat izan dezala eta euskaldun izatea izan dadila zerbait berezia. Zerbaitegatik daukagu amets hori. Batzuetan iruditzen zait oso baliabide gutxirekin ari garela ejertzito kultural handien kontra&#8221;. Apirilaren 9tik aitzina hor ere beharko da gizarte zibil indartsua.<\/p>\n<p style=\"text-align: left\"><strong>7\u00a0egun\u00a0<em>(apirilak\u00a01)<\/em>. <\/strong>Aurten 10 urte egon ziren<strong>\u00a0<\/strong>ETA eta Espainiako Gobernua azkeneko aldiz aurrez aurre hizketan. 2000ko hamarkada hasieran zeukan saio hark sorburua, Barajaskotik aurrera (2006-12-30) agonia batean zen arren. Jesus Egiguren parte izan zen hastapenetik bukaera arte. Duela hiru urte hark, Azpeitiko solasaldi batean:\u00a0&#8220;Desarmatzeaz ari garela, [aurreko bake prozesuan] ideia ez zen [ETA]\u00a0desarmatzea. Nik laguna nuen Alec Reid; lekuko izan zen IRAren desarmatzean, eta erdi barrez azaldu zidan ekarri zutela zaku bat balaz beteta, pisatu zutela eta hainbeste bala; gero ekarri zituztela beste zaku batzuk,\u00a0baina inork ez zuela begiratu zaku haietan zer zegoen. Baina Erresuma Batuari komeni zitzaion desarmatu zirela esatea eta ontzat hartu zuen&#8221;. Solasaldi berean, pixka bat lehenago:\u00a0\u201cNik gaur egun ez dut ETAren arazoa ikusten; presoen arazoa ikusten dut nik&#8221;. Aldatu egin dira prozesuko tarteko helmugak, eta protagonistak.<\/p>\n<p style=\"text-align: left\"><strong>8\u00a0egun\u00a0<em>(martxoak\u00a031)<\/em>.\u00a0<\/strong>Eneko Goia Donostiako alkateari iruditzen zaio\u00a0aurrerapauso bat dela ETAren armagabetzea, baina aitortu\u00a0du ez daukala &#8220;ospatzeko gogorik&#8221; eta ez dela apirilaren\u00a08an Baionan izango. Goiak, agian, ez du jaso edo ikusi\u00a0<a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-content\/uploads\/sites\/37\/2017\/03\/Bakearenartisauak.jpg\"><em>bakearen artisauen<\/em> afixa hau<\/a>, eta ikusita\u00a0ere ondoko oharraz ez da ohartu, menturaz, letra ttikian\u00a0baitator: &#8220;Bazkaria ekartzea kontseilatua da&#8221;. Bihar zortzikoaren nolakotasunaren pista bat da. Esan\u00a0nahi baita, ez dela txosnarik egongo. Baionako arratsaldeko elkarretaratzea ere ez baita festa bat izango, ez baita, EAJren bazkide Idoia Mendiak iragarri bezala, &#8220;erromeria&#8221; \u00a0bat izango. Atzoko esaldi bat doa berriro, <em>bakearen artisauena<\/em>: &#8220;Gatazkaren alde guziek pairatu dituzten sufrimenduen errespetuan\u00a0burutuko da&#8221;. Haiek, kapazitate latza izateaz gain, sinesgarritasuna daukate.<\/p>\n<p style=\"text-align: left\"><span class=\"m_-4074862509305294193Apple-style-span\"><span class=\"m_-4074862509305294193m_-6318863495112689889Apple-style-span\"><strong>9\u00a0egun\u00a0<em>(martxoak\u00a030)<\/em>.\u00a0<\/strong>Hasi da Korrika, eta\u00a0berriz ere Euskal Herrian Euskal Herria ikusgarri egingo du, hamar egunez bada ere. Korrika\u00a0bukatu bezperan izango da ETAren\u00a0desarmatzea, eta gertakari honek ere ikusgarri egingo du Euskal Herria gurean; kasu honetan, munduan ere bai. Armagabetze bat ez da egunero gertatzen; are gutxiago iragarri duten bezalakoa. <em>Bakearen artisauek<\/em>\u00a0gaur aurreratu dute\u00a0&#8220;armagabetze operazioak&#8221; Baionatik kanpo izango direla, eta, orobat, esan dute\u00a0Baionarako deitu\u00a0duten mobilizazioa &#8220;anitza eta\u00a0<\/span><\/span><span class=\"m_-4074862509305294193Apple-style-span\"><span class=\"m_-4074862509305294193m_-6318863495112689889Apple-style-span\">duina&#8221; izatea nahi dutela; &#8220;gatazkaren alde guziek pairatu dituzten sufrimenduen errespetuan burutuko da&#8221;. Irudi positiboa, integratzailea eta eraikitzailea zabalduko da. Zaila litzateke\u00a0ulertzea\u00a0Euskal Herriko\u00a0arduradun instituzional gorenak inolako formatotan ez izatea apirilaren 8an Baionan. Ikusiko.\u00a0<\/span><\/span><span class=\"m_-4074862509305294193Apple-style-span\"><span class=\"m_-4074862509305294193m_-6318863495112689889Apple-style-span\">Bukatuz doa garai\u00a0historiko gogor hori. Etorkizuna langai da, Euskal Herria beste era batera egiteko ikusgarri.<\/span><\/span><\/p>\n<p style=\"text-align: left\"><span class=\"m_-6318863495112689889Apple-style-span\"><strong>10\u00a0egun\u00a0<em>(martxoak 29)<\/em>.\u00a0<\/strong><\/span><span class=\"m_-6318863495112689889Apple-style-span\">EAEko PPk gaur esan du ETAren &#8220;errendizioaren ekitaldi alternatiboa&#8221; egingo duela berak apirilaren 8an bertan edo bezperan<em> [post scriptum: 7an izango da]<\/em>. Ondo.\u00a0<\/span><span class=\"m_-6318863495112689889Apple-style-span\">Ekitaldi &#8220;alternatiboa&#8221; eginda, ulertzen da ETAren armagabetzea gauzatuko dela, Frantziak eta Espainiak\u00a0ez dutela oztopatuko; bestela, PPren hori ekitaldi\u00a0<\/span><span class=\"m_-6318863495112689889Apple-style-span\"><em>osagarria<\/em><\/span><span class=\"m_-6318863495112689889Apple-style-span\">\u00a0litzateke eta ez zuen iragarriko \u2014dena dela, hauek halako kontuetan badute arterik gauzak aurretik esateko: kolonbiarren ezusterako eta kabreorako, Mariano Rajoyk iazko abuztu bukaeran Kongresuan bota\u00a0zuen irailaren 26an sinatuko zela\u00a0Kolonbiako Gobernua-FARC bake akordioa, eta Barne Ministerioak duela hiru urte euskal presoen eremuko operazio bat aurretik iragarri zuen jendaurrean\u2014. Ekitaldi alternatiboa, beraz; ikusiko dugu non bilduko den jende gehiago&#8230;<\/span><\/p>\n<p style=\"text-align: left\"><strong>11 egun\u00a0<em>(martxoak 28)<\/em>.\u00a0<\/strong>I\u00f1igo Urkullu joango al da apirilaren 8an Baionara? Edo, hura ezean, Jaurlaritzako beste inor bai? Oraindik ez dute argitu. Urkullurentzat garrantzitsua da lanak\u00a0ondo egitea, ETAren armagabetzea &#8220;erabatekoa, sendoa, aldebakarrekoa, egiaztatua eta legezkoa&#8221; izateko, eta &#8220;lan asko&#8221; egin behar omen da\u00a0oraindik. Uneotan (martxoak 28, 22:45) Jaurlaritzaren <a href=\"http:\/\/www.irekia.eus\/eu\/events\"><em>Irekia.eus<\/em>-eko Agendan<\/a> ikusten denez, gobernuko ordezkariek apirilaren hasieran badituzte hitzorduak\u00a01ean, 3an, 4an, 6an eta 7an; 8an ez. Behintzat, apirilaren bigarren astebururako Urkulluren planean ez dago AEBetarako bidaiarik.<\/p>\n<p style=\"text-align: left\"><strong>12\u00a0egun\u00a0<em>(martxoak 27)<\/em>.\u00a0<\/strong>Euskal instituzioak, gizarte zibila eta nazioarteko egiaztatzaileak apirilaren 8an\u00a0<a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/bereziak\/konponbideari_begira\/testua_ikusi.php?id=15137&amp;mota=berria\">elkarrekin<\/a>\u00a0aritzeko lanak fruitu onak emango balitu ere, horrek ez du esan nahi ordurako Ipar Euskal Herriko gizarte zibilak iragarri duen Baionako mobilizazioan \u2014&#8221;milaka lagun izango gara&#8221;\u2014 I\u00f1igo\u00a0Urkullu izango denik. Dena dela, gaur Idoia Mendiak\u00a0iradoki du bi parte izan ditzakeela\u00a0larunbatean zortzikoak: ETAren armagabetzeari buruzkoa eta, haren\u00a0hitzetan, &#8220;folklorea, erromeria&#8221; bestea \u2014aipatutako mobilizazioa\u2014. Honela\u00a0esan du\u00a0Mendiak Bilboko prentsaurreko batean (<a href=\"http:\/\/www.socialistasvascos.com\/iceta-y-mendia-comparten-la-necesidad-de-una-reforma-federal-que-atienda-a-la-pluralidad-de-espana-eu.htm\">bideoan, 26:09-26:23<\/a>), euskaraz \u2014gazteleraz ez da &#8220;ezberdintasun&#8221; horretaz mintzatu\u2014: &#8220;Nik [Urkullu] lehendakariari entzun diodana izan da bera edo bere gobernuko norbait egongo dela armak uztearen momentuan, baina ez bereziki ekitaldi [mobilizazio] horretan&#8221;.\u00a0Kontuan hartu beharko Mendiaren iragarpen\u00a0hori,\u00a0EAJ eta PSE-EE\u00a0bazkideak\u00a0baitira Jaurlaritzan.<\/p>\n<p style=\"text-align: left\"><strong>13 egun\u00a0<em>(martxoak 26)<\/em>.\u00a0<\/strong>Politikan-eta ematen da 100 eguneko denbora bat balantzea egiteko. Luhusoko operazioa gaur 100 egun izan zen; abenduaren 16an, ostiralarekin.\u00a0<em>@bakeaEHan<\/em> Twitter kontutik\u00a0ohartarazi zuten, 20:31n. &#8220;Gizarte zibilak bere gain ardura hartu, eta ETAren armategia desegiteari ekin dio. Operazio poliziala martxan Luhuson. \u00a0Etorri bake prozesua babestera&#8221;, idatzi zuten lau txiotan \u2013frantsesez laurak\u2013. Ez da mezu gehiagorik izan. 267 jarraitzaile dauzka\u00a0kontuak. Orduan\u00a0hasi zen mugida zibil kolektibo hau dena. Baina\u00a0<em>bakearen artisauek<\/em>\u00a0abenduaren 11n sortu zuten <em>@bakeaEHan<\/em>.<\/p>\n<p style=\"text-align: left\"><strong>14 egun\u00a0<em>(martxoak 25)<\/em>.<\/strong>\u00a0<a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1787\/006\/001\/2017-03-25\/armagabetzea_eta_beste.htm\">BERRIAko <em>Armagabetzea, eta beste<\/em> artikulu<\/a> informatibo-baloratiboaren laburpena: Etxeberrirentzat-eta afera ez da ETAren armagabetzea gauzatzea bakarrik; jarrera hori prozesu honetako lehen minututik argi azaldu dute, ETAko zuzendaritza batzordeari estreinako eskutitza igorri ziotenetik. Euskal presoen auzia ere hor da, esan dutenez. Orain, ETAren armagabetzea tokatzen da, eta hori ongi atera dadila nahi dute, gatazkaren beste ondorioetan eragina izango duela iritzita. Eta ongi ateratzea da Frantziako Gobernuak \u2014ere\u2014 parte hartzea; badirudi ez duela oztopatuko. Espainiak, oraingoz, ez du taula nahastu. ETAren desarmatzea berehala gertatuko dela jakitun, eragile batzuk posizioak hartzen dabiltza. Azken aste honetan ez da armagabetzeaz soilik hitz egin.\u00a0Baina orain, lehendabizi, armagabetzea.\u00a0Horri\u00a0sostengu legala, politikoa, instituzionala eta soziala emateko, euskal instituzioek, gizarte zibilak eta nazioarteko eragileek elkarrekin aritzeko lanean dihardute. Urkulluren jokabideak eragina izango du Barkosengan. Etxegaraik argi azaldu du parte hartuko duela, eta apirilaren 8korako Euskal Elkargoaren babesa jasotzen saiatuko da.<\/p>\n<p style=\"text-align: left\"><strong>15 egun\u00a0<em>(martxoak 24)<\/em>.<\/strong>\u00a0Jonan Fernandezek uste du hedabideetan ETAren\u00a0armagabetzeari buruz\u00a0gehiegi agertzeak\u00a0&#8220;arriskuan&#8221; jar dezakeela prozesua.\u00a0Fernandezek berak pare bat elkarrizketa behintzat eman ditu aste honetan. Aldiz, I\u00f1igo Urkulluk ez du elkarrizketarik emango apirilaren 8kora arte; Lehendakaritzaren arabera, apirilaren 23rako du hitzartuta hurrengoa.<\/p>\n<p style=\"text-align: left\"><strong>16 egun\u00a0<em>(martxoak 23)<\/em>.<\/strong>\u00a0Lehengo larunbatean Miarritzen egotekoa zen Frederique Espagnac, ETAren armagabetzeari buruzko jardunaldietan, entzule modura. Gainera, bazeukan hitzordurik lotuta.\u00a0Frantziako Presidentziarako hauteskundeak direla-eta lanpetua dabil Ipar Euskal Herriko\u00a0PSko senataria, Benoit Hamon hautagaiaren kanpainako eleduna baita, baina Miarritzera etortzekoa zen. Ez zen etorri azkenean. &#8220;Sentitzen dut&#8221;. Ostiral eguerdian jakin zen ETA apirilaren 8rako armagabetuko dela, eta Paris isilik egon zen larunbat gauera arte. Fran\u00e7ois Hollande presidentearen gertuko kolaboratzailea da Espagnac duela hogei bat urtetik. Kasurako, 2011ko urrian Aieteko Konferentziaren biharamunean Moncloan egon\u00a0zen, Hollandek berak eskatuta. Gaur Baionako prentsaurrekoan\u00a0izan da, bigarren lerroan, Mixel\u00a0Berhokoirigoinen atzean. Ondoren, prest azaldu da Ekhi Erremundegi BERRIAko kazetariari\u00a0galdera batzuk erantzuteko. Esan duena da Frantziak &#8220;baikorki&#8221; hartu duela apirilaren 8ko iragarpena, eta\u00a0desarmatzea\u00a0ahalbidetzeko\u00a0egin duela &#8220;proposamema&#8221;: Justiziari\u00a0emateko arma biltegien informazioa. Eta hori, publikoki esan duela gobernuak: Bernard Cazeneuve\u00a0lehen ministroak,\u00a0astelehenean.\u00a0Informazio gehiago, biharko BERRIAn,\u00a0Erremundegiren artikuluan.<\/p>\n<p style=\"text-align: left\"><strong>17 egun\u00a0<em>(martxoak 22)<\/em>.<\/strong>\u00a0Ikusmin handia dago bihar 11:00etan Baionan\u00a0gizarte zibilak egingo duen agerraldirako. Deitzaileek iragarri dute jende ezaguna azalduko dela, aurpegi berriak tartean. Haien artean ez da izango Txetx Etxeberri, gaur berak esan digunez. Luhusokoetatik, Mixel Berhokoirigoin da egotekoa. Luhusokoek ezin dute elkarrekin egon, epaileak\u00a0galarazita. Horrez gain, joan den ostiraletik \u2014hots, <em>Le Monde<\/em>-koaz geroztik\u2014 telefonoa kasik &#8220;lehertu&#8221; egin zaio Etxeberriri;\u00a0<em>Wall Street Journal<\/em>-etik, BBCtik, Australiatik&#8230; deitu\u00a0diote, eta uste du protagonismo handiegia hartu duela. Elkarrizketei ezetz esaten hasi da.<\/p>\n<p style=\"text-align: left\"><strong>18 egun\u00a0<em>(martxoak 21)<\/em>.<\/strong>\u00a0Alfonso Alonso EAEko PPko presidenteak dio, ETAren armagabetzeak armagabetze, Moncloaren partetik ez dela aurreikusten espetxe politikan aldaketarik. Euskal presoen &#8220;sakabanaketaz&#8221;, adibidez, besterik uler daiteke\u00a0Espainiako Gobernuak EH Bilduren Kongresuko taldeari joan den urtarrilaren 30ean helarazi zion idatzizko erantzunean. Dokumentuak\u00a0dio presoak erakunde armatua eta jarduera &#8220;terrorista&#8221; uzten\u00a0baditu, sakabanaketa &#8220;indarrik gabe&#8221;\u00a0geratuko dela. Hala ere, sakabanaketak eta urrunketak ez dute oinarri juridikorik, eta, hasi bezala, Moncloaren\u00a0erabaki politiko batek amaituko ditu, amaitzekotan. Ordea, amaiera emateko eragin daiteke han. Presoek\u00a0&#8220;espetxe onurak&#8221; izateko beste hiru baldintza dakartza gobernuaren idatziak: &#8220;Beren delituetako biktimei espresuki barkamena eskatzea, bere ekintza kriminalen ondorioz izandako erantzukizun zibilari aurre egitea eta autoritateekin kolaboratzea&#8221;. EPPK-k barne eztabaidan segitzen du.\u00a0Armagabetzeaz gain, badator presoen gaia,\u00a0eta intentsitate handia\u00a0hartuko du.<\/p>\n<p style=\"text-align: left\"><strong>19\u00a0egun <em>(martxoak 20)<\/em>.<\/strong> I\u00f1aki Arriolak (PSE-EE) galdetu du ea non zeuden <em>bakearen artisauak<\/em> ETAk 2002an Juan Priede Orioko zinegotzi sozialista hil zuenean.\u00a0Rodolfo Aresek ez zekien non dagoen Elizondo. Arriola ba ote daki zein diren Mixel Berhokoirigoin edo\u00a0Txetx Etxeberri? Euskal hiztuna denez Arriola, apika badu irakurtzea <a href=\"http:\/\/www.argia.eus\/argia-astekaria\/2029\/jean-noel-etxeberri-txetx-erreferendum-eguna-iritsiko-da-iparraldean-ere\">Etxeberriren elkarrizketa hau,\u00a0<em>Argia<\/em>-k\u00a02006ko otsailaren 26an argitaratutakoa<\/a>: &#8220;ETAk su-etena bertan behera uztea hutsegite historikoa izan zen. (&#8230;) Lizarra-Garaziko prozesuaren etena eta ABren zatiketa (&#8230;) Hausturak militanteen arteko tentsioa areagotu zuen, desmobilizazio giroa indartu zen euskal kultur eta gizarte eremuan. (&#8230;) Euskal militante eta eragileek ez dugu burua makurtu, ez dugu amore eman. Hau da, agintetik ez badute deus aldatzen eta mugitzen, gu gure egiturak altxatzen saiatuko gara, hartara, erakutsiko dugu indarkeria ez dela Frantziako Estatuaren mesprezuaren eta inmobilismoaren aitzinean alternatiba bakarra&#8221;.<\/p>\n<p style=\"text-align: left\"><strong>20 egun\u00a0<em>(martxoak 19)<\/em>. <\/strong>Jonan Fernandez Jaurlaritzako Bizikidetza idazkari nagusiak esan du ETAren armagabetzea &#8220;legezkoa&#8221; izango dela, bitartekariek &#8220;biltegien\u00a0berri Frantziako Justiziari helaraziko diotelako&#8221;. 2011ko udaberrian Espainiako Auzitegi Konstituzionalak mahai gainean Bilduren legeztatzea zeukala, I\u00f1igo Urkulluk \u2013orduan EAJren EBBko presidente\u2013\u00a0&#8220;ultimatuma&#8221; eman\u00a0zion Espainiako gobernuburuari, legeztatzea ahalbidetu zezan. Publikoa da hori. Publiko egin den bezala Urkullu \u2013Jaurlaritzako lehendakari egun\u2013\u00a0asteartean Espainiako\u00a0presidentearekin\u00a0bildu zela, armagabetzea oztopatu ez dezala eskatzeko. Apirilaren 8a ere udaberria da.<\/p>\n<p><strong>21 egun\u00a0<em>(martxoak 18)<\/em>.<\/strong>\u00a008:15erako BERRIAren Baionako egoitzan ginen, pare bat gauza egiteko, gero Miarritzera joateko ETAren armagabetzeari buruzko jardunaldira. Egoitzaren ondo-ondoko\u00a0ostatu batean zen\u00a0Txetx Etxeberri gosaltzen, egunkari bat arretaz leitzen. Miarritzeko aretoan atzealdean eseri da Etxeberri, eta etengabe aritu da orritxo batean zituen\u00a0apunteak gainbegiratzen, eta berriak hartzen. Halako batean, jardunaldiko lehen mahai ingurua ari zela, une batez aretotik atera da, eta kazetari eta telebista kamera askok inguratu dute, haren harridurarako. &#8220;Komunera joateko atera naiz, ez prentsaurrekoa emateko&#8221;, esan du, eta azaldu jardunaldian ekintzaileen aldetik Mixel Berhokoirigoinek eta Michel Tubianak esango zituztela esan beharrekoak. Baita esan ere: armagabetzea &#8220;gardena, publikoa eta egiaztatua&#8221; izango dela, eta instituzioek, hautetsiek, gizarte zibilak eta nazioarteko eragileek hartuko dutela parte. Lanetik etxera, 23:30ean.<\/p>\n<p><strong>22\u00a0egun\u00a0<em>(martxoak 17)<\/em>.<\/strong>\u00a0<a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/albisteak\/132783\/apirilaren_8rako_eta_erabat_desarmatuko_da.htm\">Txetx Etxeberrik<em> Le Monde<\/em>-n ETAren armagabetzea datorren apirilaren 8rako<\/a>\u00a0jakinarazi ondoren \u201322 egun falta dira\u2014,\u00a0hedabide batzuek iragarri dute ordu gutxira BBCk ETAren bideo bat emango zuela, eta bideoan esango zela arma biltegiak non dauden. Pare bat orduz heldu diote horri. Arratsaldeko laurak aldera, ETAren armagabetzeaz BBCn albistea egitekoa zen kazetariak Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendariari\u00a0deitu dio,\u00a0armagabetzeari buruz hitz egiteko. BBCkoak aitortu dio\u00a0<em>Le Monde<\/em>-k argitaratutakoa baizik ez dakiela. Ez da\u00a0bideorik izan. ETAk Luhusoko gutunetan idatzitakoa kontuan hartuta \u2014&#8221;armagabetzearen ardura politikoa eta teknikoa, gizarte zibilaren esku&#8221;\u2014, ez zukeen logika handirik izango bideo horrek. Gainera, eta batik bat 2014ko otsailean armagabetzeko lehen ekinaldiaz nazioarteko bi egiaztatzailerekin egindako bideoaren ostean, indarra hartzen joan da prozesua ETAren presentziarik gabe burutzeko aukera.\u2666<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gauzatu\u00a0da ETAren armagabetzea\u00a0(apirilak 8). Txetx\u00a0Etxeberrik, gizarte zibilaren parte handi baten izenean, gaurko jarri zuen ETAren armagabetze eguna, eta agenda guztiak astindu zituen. Eta ETA, armagabetu da. ETAk ostiralean esan zuen dagoeneko erakunde armagabea dela, eta, gaur, haren armak jaso ditu Frantziako Poliziak, behatzaile zibilen aurrean. Egun alaia izan da Baionakoa. Bihar ere halakoa izango da [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":78,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"jetpack_featured_media_url":"","_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3319"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/users\/78"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3319"}],"version-history":[{"count":85,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3319\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":5515,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3319\/revisions\/5515"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3319"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3319"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3319"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}