{"id":4730,"date":"2019-03-29T12:53:50","date_gmt":"2019-03-29T12:53:50","guid":{"rendered":"http:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/?p=4730"},"modified":"2019-03-29T13:00:34","modified_gmt":"2019-03-29T13:00:34","slug":"eaeko-hauteskundeak-aurreratu","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/2019\/03\/29\/eaeko-hauteskundeak-aurreratu\/","title":{"rendered":"EAEko hauteskundeak aurreratu?"},"content":{"rendered":"<p>Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak aurreratuko ote dituen I\u00f1igo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak, horretaz zeozer aipatu du asteon Josu Erkoreka bozeramaileak, eta, &#8220;momentuz, ez&#8221;, esan zuen atzo Urkulluk berak. Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak hilaren 17an BERRIAn: &#8220;Uste dut Urkulluk [hauteskundeak] aurreratu egingo dituela. Ez harritu urte honen bukaeran legebiltzarra desegiten badu&#8221;. Atzera joz, 1980an EAEko bozak egiten hasi zirenetik, aurreratu-aurreratu, hiru aldiz egin dituzte: 1986an (urtebete eta hiru hilabete), 2001ean (urtebete eta bost hilabete) eta 2012an (bost hilabete). Lehen bietan, lehendakaria EAJkoa zen: Jose Antonio Ardanza (1986koan) eta Juan Jose Ibarretxe (2001ekoan); 2012koan, PSE-EEkoa zen: Patxi Lopez. EAJko lehendakarien aurreratze elektoralen kasuan, 1986koan alderdiaren zatiketak eragin zuen, eta 2001ekoan Lizarra-Garazi akordioaren haustura garaia zen. Ikusiko orain Urkulluk (EAJ) aurreratuko dituen ala ez; berez, urte eta erdira lirateke, 2020ko irailean. Aurreratuko balitu, orain arrazoia ez litzateke alderdi barruko afera edo testuinguru politiko berezia, baizik eta kudeaketa: EAJ, PSE gobernukidearekin batera, gutxiengoan dago legebiltzarrean (75 aulkitik 37 dituzte \u201428 eta 9\u2014; bat falta), eta horrek sortzen dizkio arazoak. Urkulluk \/ EBBk aurreratzen badituzte, seguru EAJ-PSE gehiengo osorako aukera ikusten dutela.\u2666<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak aurreratuko ote dituen I\u00f1igo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak, horretaz zeozer aipatu du asteon Josu Erkoreka bozeramaileak, eta, &#8220;momentuz, ez&#8221;, esan zuen atzo Urkulluk berak. Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak hilaren 17an BERRIAn: &#8220;Uste dut Urkulluk [hauteskundeak] aurreratu egingo dituela. Ez harritu urte honen bukaeran legebiltzarra desegiten badu&#8221;. Atzera joz, 1980an EAEko bozak [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":78,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"jetpack_featured_media_url":"","_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4730"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/users\/78"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=4730"}],"version-history":[{"count":6,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4730\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":4736,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4730\/revisions\/4736"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=4730"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=4730"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=4730"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}