{"id":855,"date":"2015-07-21T13:25:56","date_gmt":"2015-07-21T13:25:56","guid":{"rendered":"http:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/?p=855"},"modified":"2015-09-28T13:08:43","modified_gmt":"2015-09-28T13:08:43","slug":"855","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/2015\/07\/21\/855\/","title":{"rendered":"Kataluniako hitzordua"},"content":{"rendered":"<p>68 egun falta dira Kataluniako izaera plebiszitarioko hauteskundeetarako. Kartak mahai gainean daude: batzuk Kataluniaren independentziaren alde, besteak kontra. Aldekoen artean, zerrenda zabalak berritasun, gizarte zibilaren itzeleko protagonismoarekin. Inkesta batzuek diote goraka doala\u00a0independentziaren kontrako hautua eta, gaur-gaurkoz, irabazle dela; seguru?<\/p>\n<p>Iazko azaroaren 9ko galdeketaren emaitzak argigarriak izan ziren:<br \/>\n&#8211; 2.344.828\u00a0lagunek hartu zuten parte. Asko da, galdeketa ez zelako legezkoa\u00a0eta, balitz ere, ez zelako lotzailea.\u00a0Galdeketa hartan 16 eta 17 urtekoek ere bozkatu ahal zuten.<br \/>\n&#8211; Estatu independentearen alde 1.897.274 lagunek bozkatu zuten (%80,9k).<br \/>\n&#8211; Estatua bai, baina independentea ez, 234.848k.<br \/>\n&#8211;\u00a0Bi aukeren kontra,\u00a0105.245ek.<br \/>\n1980tik hona Kataluniako Parlamenturako hauteskundeetan batez besteko parte hartzea %60koa izan da. Azkenekoetan izan zen partaidetzarik handiena, 2012koetan: %69koa; hain zuzen, Kataluniaren independentziaren gaia agenda politikoan\u00a0egondako hitzordu\u00a0bakarrean.<\/p>\n<p>3.657.450\u00a0botoemaile izan ziren 2012ko bozetan. Azaroaren 9ko kontsultan estatu independentearen aldeko\u00a01.897.274 botoak, 2012ko boto haien %52 lirateke. Legezko erreferendum batean (edo datorren irailaren 27ko hitzorduan), aldeko beste boto pila bat ere zaku berean sartuko dira, hain segur; tartean, estatuaren aldeko 234.848 boto haietatik asko, eta orduko galdeketa ez legezkoa-eta izateagatik parte hartzera animatu ez ziren beste mordoska bat. Ikusi egin behar zenbat aktibatuko den kontrako botoa.\u2666<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>68 egun falta dira Kataluniako izaera plebiszitarioko hauteskundeetarako. Kartak mahai gainean daude: batzuk Kataluniaren independentziaren alde, besteak kontra. Aldekoen artean, zerrenda zabalak berritasun, gizarte zibilaren itzeleko protagonismoarekin. Inkesta batzuek diote goraka doala\u00a0independentziaren kontrako hautua eta, gaur-gaurkoz, irabazle dela; seguru? Iazko azaroaren 9ko galdeketaren emaitzak argigarriak izan ziren: &#8211; 2.344.828\u00a0lagunek hartu zuten parte. Asko da, galdeketa [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":78,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"jetpack_featured_media_url":"","_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/855"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/users\/78"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=855"}],"version-history":[{"count":8,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/855\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1016,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/855\/revisions\/1016"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=855"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=855"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.berria.eus\/blogariak\/lerrobatzuk\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=855"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}