Gobernagarritasuna helburu, agintekeria seguru. Kasurik onenean, justizia apur bat, eskubide zibil eta politikoak dosietan, askatasunak beren neurrian
Month: ekaina 2006
Periferietako heterodoxiak.
Ortodoxiaren segurtasun eta heterodoxiaren labainkortasun artean, aukeran, heterodoxiarena nahiago. Ortodoxiak mugiezintasuna eta porrota segurtatzen ditu (nafar periferia honetako eskarmentua lekuko). Heterodoxiak, aldiz, mugikortasuna bakarrik; porrota ez baita gauza seguru, posible den heinean baizik izaten ez bada ere.
Adarren neurgailuak
Politikagintza ez da oso egokia zientzialarientzat. Neurri-unitateak luzatu edo laburtu egiten dira, eguraldiaren arabera ez ezik, are politikari bakoitzaren sukar edo hotzaldien arabera ere baizik. Horregatik ez dute konparaziorik nahi unean uneko status quo-ren aldeko politikariek, ez herrialde ezberdinen artean, ez eta 1979.eko Estatut-aren erreferendum eta gaurkoaren artean ere: agerian ez gelditzeko haien neurgailuen fidagaiztasuna.
Halarik ere, politikari horietan nagusiak bai egin duela konparazioa: herritarren parte hartzea
Kazetaritza zientifikoa.
(Hasierako oharra: zin egiten dut ez dudala intentzio batere hau bezalako testu luzeak zintzilikatzeko blog honetan, oso salbuespen gutxitan izan ezik. Gaurko hau, Hala Bedi Gasteizko irratian gaur bertan irakurri dudan artikulu bat da, egokia gaiaren aldetik, ene ustez, “Nafar periferiatik” izenburuko nire txoko honetarako).
Etsaitasun demokratikoa.
Gustukoa dut demokrazia, bertzeak bertze sistemaren ironiengatik: ezinbertzeko oinarri du alderdi aniztasuna, zeinak bere burua hegemoniko bihurtu nahi duen alderdi aniztasuna, alegia; azken buruan, alderdi bakarreko sistema izanen luke bakoitzak demokrazietan demokratikoena, berau izanen balitz, naski, alderdi bakarra.
Hortaz ulertzen da lehia herratsu hori, ideologian eta helburu politikoetan hurbilen dauden alderdiekikoa, batak bertzea desagerrarazteko, elkarri irain eta erasorik gogorrenak eginez, elkarren etsaigo gainditu ezinean murgilduz…