Gure zilbor handia

Joera dugu pentsatzeko etxea dugula geure mundu oso. Eta etxean barne arazoak daudenean, interesa dute patriarkek pentsarazteko geu garela arazoa, geu garela seme-alaba bihurrienak etxean bai eta mundu zabaleko istilu-sorrarazlerik burugabeenen lagunak ere (iazko konspirazio judu mazoniko haiek, eguneko terroristenak

Bizitzaren konpromiso eta matxurak.

Ofizio bat da kritika literarioa, bere teoriak, teknikak eta arauak dituena, dela kritika akademikoa, dela dibulgaziozkoa. Baina irakurleok ere kritikoak gara, ez ofiziozkoak berez, bai, aldiz, halako sarkinkerian erortzen garenak gure iritziak publiko egiten baditugu. Blog bat, noski, publikoa da bere neurrian, baina oso pertsonala bertzalde, ia-ia arlo pribatukoa. Anbiguotasun horretaz baliatuko naiz, beraz, noizean behin, ez kritiko profesional gisa, irakurle bezala baizik, nire iritziak emateko, positiboki edo negatiboki komentagarri iruditu zaidan libururen batez. Iritzi guztiz subjektiboak, noski, gustu eta gogoaren araberakoak; liburuaren jaiotze-data bainoago, iraungitze-epeak ene ustez indarrean jarraitzen duen ala ez eta nire irakurketen mentura izanen ditut irizpide. Ba, gaurko honetan, Laura Mintegiren Ecce homo-k izan du zori on edo kaskar hori. Barkatuko dit: txarrenera ere, bere irakurle nauelako seinaletzat jo dezake.

Literatur generoen arteko mugak hautsi nahi hauetan, gure garaiko hauetan, eta bereziki nobela eta saiakeraz ari, arrisku bat dago gutxienez: tesi-nobela bat idaztearena. Baina tesi-nobela, tesi-nobela da, ez da nobela-saiakera arteko generokoa. Inpresioa dut nobela-saiakera batek, ez eta saiakera den aldetik ere, ez lukeela jorratu behar tesi zehatzik, frogatu nahi den ezer ez. Bai gogoetak, nola edo hala ordenatuak, garatuak, narrazioaren harira, orain aurrera, orain atzera, baina gogoeta irekiak, irtenbiderik zehaztu gabe beti ere, eztabaidetan eta ziurgabetasunean murgildurik −kontuz, pertsonaien ziurtasunen arteko ziurgabetasuna oso egokia izan daiteke−: jakina edo topikoak edo fedeak edo sinesmenak edo sineskeriak kolokan jarriz.

Alde horretatik begiraturik, ez dut garbi ikusten zer egin nahi izan duen Laura Mintegik nobela honetan. Nobela-saiakera bat, euskarazko literaturan Jon Alonso maisu agertu zaigun genero nahasi horretako bat, ala tesi-nobela bat? Bata ala bertzea, zer egin nahi izan duen horretatik aparte, tesi-nobela bat atera zaiolako inpresioa dut irakurle gisa. Garbi dago Laura Mintegik ideia zehatzak dituela, eta paperetara ekarri nahi, feminismoaz eta matxismoaz, balore

1936.eko uztailak 18

Nafarroako egunkaririk zaharrena, zenbat eta eskela gehiago, hainbat eta biziago; heriotza laikotzen hasi eta heriotz gurutzadari ekin zion, hirurogeita hamar urte duela.

Bizi-bizia jarraitzen du, eta lanturik ez oraindik ere.