Irain-marea

Inork inoiz memoriaren artxipelagoaz hitz egin zuen, ez naiz orain jarriko nor izan zitekeen bila, eta ahantziaren marearekin lotu zuen berberak edo bertze inork. Irla, uhartetxo eta harkaitzen multzo hauskorra, orain ur gainean, orain urpean, itota ez desagertzeko etengabeko borrokan.

Garai berriak etorriko zirela zirudien, Memoria Historikoaren Legea tartean, artxipelagoa mareetatik babesteko aukera berria, baina badirudi aldakuntza klimatikoaren ezbeharretan etsi dutela, legearen proiektua ikusirik: klimaren beroketak itsasoko uren mailaren igoerarekin egiten du mehatxu, artxipelagoaren arriskuak areagotuz, eta garestiegia izanen litzateke, omen, haren babesa.

Kezkagarria, bereziki, PSOEko batzuen argumentua, frankismoaren epaiketak eta zigorrak, sinbolikoki baizik ez izanda ere, bertan behera ez uzteko, horrek segurtasun juridikoa kolokan jarriko lukeelakoan. Ez ote da horixe egin beharrekoa? Frankismoaren biktimei irain politiko moralak garbitzeko lege baten ordez, frankismoaren justizia sistemari berme demokratikoa emanen dion legea eskaintzen digu irizpide horrek. Frankismoak egindako kalteei buruzko memoriaren artxipelagoa irain-marea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude