Psikoanalisten beharra? (eta 3)

Ez lotsatu, ispiluaren bertzaldeko lagun hori! Ezer gutxi balioko zion zure liburuak Zulaikari, nondik heldu nahi zion gaia kontuan harturik, baina niri ezinbertzekoa egin zait haren irakurketa egitea zuk orain arte azaldu dituzun ideien parera ekarriz −onerako ala txarrerako, unean uneko zure gogoetekin ados ibili ohi bainaiz−. Goazen ba.
ETAren iraganeko historia ikertzen dute bi lanek, baina oso bertzelakoa da analisia, ikertzeko tresnengatik ez ezik, ikergai harturiko lehengo ETAren elementuak ere oso desberdinak direlako: politiko hutsagoak dira Zulaikaren kasuan, elementu militarren funtsezko zentzu politikoa gogorarazi nahi zenuen zuk. Segurik, ETAren munduarekiko zuen bien harremanak garai, mota eta testuinguru ezberdinetakoak izan zirelako. Berdintsuagoak direla nago, aldiz, lehengo ETA hura geroko bideetan galtzearen bi ikerketak. Eta, joan den ostegunean erran nizun bezala, zaila dute bere egitea, bai ETAk bai haren miresleek, bide galtze horri buruzko bien ala bien ikuspegia: aitortu ezin dutelako hain zuzen, ez psikologikoki, ez politikoki. Hortaz Juda traidore baten beharra Zulaikaren azalpen iradokitzailean, eta etika makiavelikoaren zure azalpen arruntago hura, nahita gaizki ulertua ezkerreko ortodoxiaren katiximako zuzendaritzaren aldetik, zure liburuaren berri eman zuen une bakarrean.
Berdintsuagoak diren bezala bi lanak, funtseko asmo bati dagokionez: zubi filosofiko bat eraikitzekoa ETAk aiseago har ditzan bide baketsu berriak, hala nola damu eta barkamen exijentzien kritika egiterakoan. Hori bai, hari psikologiko eta antropologikoa beti nagusi Zulaikarenean, politiko hutsagoa zurean: ETAren errepikapena proposatzen du, arestikoarekin eten egin ostean hasierako jatorri kultural eta humanista haietara itzultzea, Zulaikak; zuk, aldiz, gomendatzen zenuen ez ulertzeko suetenaren beharra derrota gisa, alderantziz baizik, lehengo ETAren funtsezko irizpide politikoen nolabaiteko garaipen bezala: suetena betiko planteamendu politikoen emaitza gisa, betidanik borroka armatua irizpide politikoen zerbitzuan jarri nahi izanaren ondorio gisa, bidean hainbatetan galtzeak nabarmen lausotu duen arren garaipen itxura. Nolanahi ere, boluntaristak dira, oso, Zulaikaren eta zure ahalegin horiek: ezkerreko ortodoxiari bi formulazioen ahoskatze hutsak derrotaren irudiaren izua sortzen dio, eta ostrukarena egin behar du bataren zein bertzearen aurrean.
Gerora begira, ez dut uste Zulaikaren Unibertsal berri hori bere egin dezakeenik ETAren osteko ezker abertzale

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude