Juduen arroztasuna

Beraien xake-partida hasita, lortu dute aurreikusgarri zena: gerra labur bat, kasinoko kapoek baimendu bezain luzea beti ere, sionismoaren −baina ez juduen− onerako, bai horixe; orain, xake-partidako bigarren mugimendu sortan, kasinoko kapoen soldatapekoak joaten ari dira gerra osteko bake-paisaiak kudeatzera. Jai dute judu koitaduek, ez Jahvek, ez inork, ez baititu askatuko sionismoak aginduriko patutik: arrotz sentitu dira historia osoan geografia guztietan, hain arrotz non sionismoak aberri gisa amesturiko sortetxea ere arrotzen artean paratu baitiete. Sionismoarekin, ez dute arrotz izaeraren libratzerik.

One thought on “Juduen arroztasuna

  1. Ustekabean sartu naiz honetan, eta, tira !. Juduez eta sionismoez diona bada zerbait, bai alafede. Nik ere horixe uste dut: sionismoak preso eta gero eta presoago daukala judu-herria, sarean arrapatuta.
    Ideologi politikoaren aitzakian, herriaren gidaritzapenaren izenean, politiko batzuen poterea.

    Eta guri ERE ez ote zaigu beste haenbeste gertatzen ari ?.

    Herriak eta herritarrok politikoen esku, preso. Erdi-Haroko jauntxo feudalen antza osoa hartzen diot honi.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude