Dramatik estresera

Hasierako metaforak biltzen du Karmele Jaioren Amaren eskuak nobela osoaren zentzu sakona: gatazka garaiezina denboraren olatuen kontra alegia. Badago denbora galduaren bila halako ibilaldia, argazkien artean, oroimenen artean, baina eguneroko zurrunbiloaren erdi-erdian. Denboraren ondorio den gertakizun saihestezin batek, bat batean, itolarri bihurtzen digu eguneroko zurrunbiloa, eta iragan baten bilaketara eramaten gaitu. Ez da bilaketa nostalgiko bat, ez da iraganera itzuli nahirik, halako paradisu galdura bueltatu nahirik; are, ez da protagonistaren iraganaren bilaketarik ere: gazteegia da, nonbait, protagonista −nobelagilea ere bai− horrelako galerei buruzko filosofietan aritzeko; bertze pertsona baten iragana da kontua, gure presentetik ihes egin digun pertsona batena. Iragan ezkutatu batean gelditu da bat batean protagonistaren ama, eta hori aurkitu behar presentea berreskuratuko badio, denborazko itsasoaren olatu garaiezinen kontra.

Sakona da gaia, sentiberatasunez, estilo arin eta irakurgarriaz, egitura itxuraz erraz baina landu batez kontaturik, bai eta trebezia handiz bertze gai batzuekin gurutzaturik. Bertzeak bertze, belaunaldi desberdinen hainbat arazoren parekotasun sakona, emakumeen bizipenak eta jokamoldeak bai lan munduan nola harreman pertsonaletan −gizonezkoenekin kontrastean, eta beti ere emakume baten ikuspuntutik−, bizimoduen aldakuntza historikoak, euskal gatazka deiturikoaren eragin pertsonalei eginiko keinuak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude