Epaileak mintxo kondenatzen du; kritikoak, ixil.
Month: urria 2006
Bakearen prezioaz mintzo.
Tira, Prozesuan gaude (horrela, lehen letra larriaz): bertze ziklo batean, ziklo armatu zaharrari utzirik, bide politiko hutsetako bertze batean. Horren barnean eta eremu semantiko estuagoan, elkarrizketa eta negoziazio-prozesu bat hasi omen da (sinets dezagun horrekin).
Ez dakit zer lortuko den negoziazio-mahaietan. Mementoz, aldarrikapen solemnez haratago (espainiar Estatuko Kongresuan, Zapateroren ahoan, Estrasburgon) ezer ez da ikusten. Eta ez dut uste negoziazio-prozesuan zuzen-zuzenean parte hartuko dutenek prometaturiko bezainbertze gauza lortuko direnik, ez eta hurrik ere. Gehienez jota, nola edo hala, ziklo armatu zahar burugabeak irekitako zauriak eta ubelak itxi eta zuri-gorrizkatzea lortuko da: presoen amnistia edo kaleratzea, ETAren auto-disoluzioa, alde guztietako biktimen aitorpena eta konpentsazio neurriak (ekonomikoak nola moralak), edozein sistema demokratikotan eztabaidagarriak diren hainbat errebindikazio politikori bideak irekitzea (horixe, konponbide bat irekitzea −inondik ere ez burutzea)
Bakea eta fedea.
−Bakezale zaitugu ba?
−Bai horixe!
−Bakearekin sinesten al duzu, beraz?
−Bai zera!
−(
Prokrustes Galizian.
Prokrustesen ohe gisa nahi dituzte alderdi espainiarrek autonomia-erkidegoak, espainiera ez diren bertze hizkuntzei dagokienez. Galizia kasu. Galegoaren hedapen geografikoa islatzen duen mapa bat salatu dute PPk eta Galiziako PSOEk (PSdeGk?), autonomia-erkidegotik kanpo dauden lurralde batzuk ekartzen dituelako. Autonomien mapa dugu ohea, PP eta PSOE Prokrustes bidelapurra, galegoa ohearen tamainara egokitu beharreko biktima, honi gorputz atal batzuk moztu behar badizkiote ere.
Alta, ez dute irizpide berbera erabiltzen PP-UPNk eta PSOEk (PSNk?) gure foru-larre idor honetan. Ez dituzte euskararen besoak eta zangoak luzatu nahi bidelapurraren biktimak nafar-ohe osoa bete dezan: ohea zatikatu dute harresidun hiru sehaskatan, bakar-bakarrean ixteko euskara ume gaixoa.
Horretan datza alderdi espainiar horien goiburu zaharra,
Historiaren zama
Hau zama hau, historiarena, historiarik gabeko herri zahar honetan!, Engelsen ergelkeria ospetsua eta Pio Barojaren hausnarketa zorrotz bat nire buruan gurutzaturik. Engelsek ohorezko lekua historian irabazi baldin bazuen, ez zen izan, jakina, bere harako harengatik; areago, historiaren zakarrontzira bota beharko genuke filosofoa, horrelako bitxikeriak baizik erran ez balitu bere idazki luzeetan. Zorrotzago ibili zen On Pio, askoz finago:
Victis honos!
Nork begiratu ahal izanen die sentipen estetiko berdinarekin Igari-Bidankoze-Erronkari arteko baso eta malkarrei, nork zanpatu ahal izanen du axolagabetasun berdinarekin errepide estu horren asfaltoa, Esclavos del franquismo en el Pirineo liburua irakurri ondoren, Fernando Mendiola eta Edurne Beaumont historialariek idatzirik?
Badaude garaipenak garaileek ere nahiko luketenak bertzeok ahaztea, uko egin nahi gabe beti ere garaipen hark ekarri zizkien abantailei. Jatorrizko lapurretan eta krimenetan aberastu direnen antzekoak dira dominez beteriko garaile horiek. Horregatik haien ezinegona historialari batzuen ahaleginen aurrean garaipen haren ifrentzua agerian uzteko; horregatik haien hezkuntza-politika eta haiek ezarririko historia-programazioak, frankismoa aztertzeko denborarik gabe geldi gaitezen irakasleok eta ikasleak.
Garaipen oihuak, ozen-ozenak luze, isil bihurtu nahi dituzte orain: garaituen isilaren kidearen plantak egin nahi, barkamen eske agertzeari ukoan. Baina luze isilduen ahotsek, berandu ekarririk eta euren ahuldadean ere, lotsagarri uzten dute garaileen korua.
Liburu honen ikasgai funtsezkoa: historia ezagutu nahi baduzu, entzun ezazu bentzutuen isila garaileen ozen azpitik.
Ideologien amaiera?
Ideologia bat ere ez dago germen patogenorik gabe. Ideologia guztien kontrako ideologia barne.
Limoi usaina
Lagunen artean, solasean.