Ahotsak

Atzo bertan, Lokarrik gonbidaturik, Akordioa liburuxkan kaleratu dituen proposamenei buruz neure iritzia adierazteko aukera izan nuen jendaurrean, nafar periferia honetan. Akordioa lortzeko gaur ikus daitezkeen zailtasunez aritu nintzen gehien bat, zailtasun horiek sortzen duten ezontsa akuilu bihurtu nahian, hor nonbait. Halako desoreka batean ibili ez ote nintzen banuen susmoa, askoz luzeago jardun bainuen zailtasunetan, akordiorako Lokarriren proposamen eta ahaleginen bertuteetan baino. Inozoa ni! Ez nekien atzo bertan, ilunabarrean ni mintzatu orduko, kalean zegoenik Prozesuko lehen mailako bi protagonista akordio batera helduak zeudelako berria: bai Otegik bai Zapaterok etentzat eman zuten Prozesua.

Zapateroren adierazpenak herenegungoak ziren; Otegik aldiz atzo bertan ziurtatu zuen etena, eta gaur dabil lau haizeetara zehaztasun gehiago ematen. Baina Zapaterorenak detaile bat omen zuen:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude