Soziologia performatiboa

Soziologia, eta areago iragarlea (eta zer ez dugu erranen hauteskunde girokoaz), gero eta sofistikatuagoa da: ez du interesik etorkizuna aurreikusteko, etorkizuna moldatzeko baizik; performatiboa da, gero eta gehiago. Datuak direnak direlakoak izanen ote dira, lortu nahi zirenetatik (eta horiek lortzeko tresnerian jarririko konfiantzatik) urrun ala hurbilxeagoak, baina sukaldaritza- edo orrazketa-lanari ekinen dio beti performance-ko artistak, etorkizuna iragarri ez, moldatu nahi duen horrek. Kale-inkestek lehengaiak (jakiak edo ile-mototsak) ematen dituzte, gero tailer-artistek euren obsesioetako obra plazaratzeko. Obsesio-obra, jakina, ez da plater zoragarri bat, ez da orrazkera liluragarri bat, hurrengo urtaroko moda nagusia da. Nafar periferia honek obsesionaturiko gogoeta nirea, erran gabe doa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude