Ustezko errudunen santutzaileak

Milaka euskal herritar, eta espainiar Monarkiako bertze batzuk, sinatzen ari gara aste hauetan dokumentu bat, Auzitegi Nazional eta Estrasburgoko Epaitegiaren aurrean aurkezteko, non geure burua salatu eta 18/98 sumario erraldoian sar gaitzaten eskatzen dugun. Gutxiengo bat gara, baina nahikoak eta soberakoak irrigarri uzteko Garzonen eta espainiar sistema judizialaren ekimen burugabe hori: kontuan hartzen baldin bagaituzte, horrek suposatuko lukeelako (Garzonen tesien arabera) milaka euskal herritar eta espainiar Monarkiako bertze batzuk ETAkideak izan gaitezkeela onartzea; ezikusiarena egiten badute, horrek bitako bat suposatuko lukeelako: alegia, gehiago balio dutela polizia etxeetan denok ezagutzen ditugun metodoekin lorturiko deklarapenek guk geuk libreki egiten ditugunek baino, ala ezgai dela sistema judiziala bere ustezko delitu guztiak epaitzeko, delitugileek beraiek libreki aitortu arren.

Askoz gehiago izanen dira horrelako aitorpena eginen ez dituzten herritarrak. Milioika arrazoirengatik: beti deitoratzeko den jakinezarengatik, beti arriskutsua den axolagabearengatik, beti errespetagarria den beldurrarengatik, beti eztabaidagarriak diren konbikzio mota ezberdinengatik

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude