Herri bat historiaz erditzen

Sormen-talde bat hasi da herri bat asmatzen. Idazleak? Jainkoak?… Berdin zaigu. Kreatzaileak.

Kostalde batean kokatu dute herria. Ekialderuntz, mendebaldeko iparretik mugatzen duen itsasertza mendikate gero eta altuago bihurtzen da, baina orain ez da herri-mugarik, herri horren bizkarrezurra baizik, mendikate horren ipar eta hego-isurietan hedatu baita herria. Iparraldean eta ekialdean dagoena mendien artean bizi da eta mendebalderuntz, berriro, itsaso ertzarekin egiten du topo. Hegoaldekoa, mendikatea hegoruntz apaltzen doan heinean, bailara eta arro desberdinetan zehar hedatu da, ipar-mendebaldetik hego-ekialderuntz doan ibai handi batek egindako arro zabal eta emankorraren zati ederra okupatzeraino.

Multzo desberdinetan dago zatiturik herria, denboraren bilakaeran elkarrekiko lotura ezegonkorrak garatuz joan diren multzo anitzetan. Maiz, multzo bakoitzak kanpoko eta mugakideekin nahiago izan ditu harremanak estutu. Herri bat, baina…

Barne arazo ugari, kanpoko bezainbertze…

Saio anitz arazo horiek konpontzen… Konpontzen? Zer da

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude