Heriotz zigor bat gehiago. Txarrena ez da zenbat heriotz etor daitezkeen horren ondorioz. Txarrena da dagoeneko atzeraezintzat jo beharra. Ez eta jakiteak ere zenbat “Bush”en heriotz zigor beharko genituzkeen Sadamena berdintzeko, ez ninduke lasaituko. Heriotz zigorren kontuetan gauzak berdintzeko era bakarra, haien akabera baizik ez da.
Month: abendua 2006
Nomadismo berria
Badiote halako feudalismo berri bat ematen ari dela gure mundu neoliberal honetan, XX mendean estatuen eskuetan zeuden hainbat funtzio publiko esku pribatuetara itzultzen ari diren honetan. Estatuz gaindiko enpresak izanen lirateke gaurko jaun feudal handi berriak.
Baliteke. Baina lur gaineko botere feudal klasikoa bertze era batean ematen ari da gaur egun. Mundu zabala basamortu itzel bakar bihurtu dute, non enpresa horiek, beduinoen antza, oasiz oasi jaun eta jabe ibiltzen diren, kanpadendak altxatuz eta bilduz euren komenientzien arabera. Nomadismo berri baten itxuraz eratzen arituko litzateke ustezko feudalismo berria.
Gabonetako fundamentalismoa
Islamdar komunitate batean erlijioa eta gizartea bereiztezinak diren bezala, holaxe gizarte kapitalistan politika eta ekonomia. Gogoeta, bete-betean ituan jotzen duena, ezin daiteke nirea izan, Eric Hobsbawmena da. Jakina, islamdarrenari fundamentalismo deritzogu. Baina gurea, fundamentalismoa ez bada, funts gabekeria da. Ez hain desberdinak funtsean (sinonimo izateraino, erranen nuke nik), gure jaiegun hauek lekuko: erlijiora jotzen dute gure artzainek politika kontsumista kontsakratze aldera.
Prozesu jokoa.
Jokoz kanpo dabil PP. Kinka larrian partida. Nork irabaziko du jokalari batek guztiek galtzeko jokaldia egiten badu? Nork galduko luke jokalari guztiek zertxobait irabaziko balute?
Sioneko Legea
Nork aukera dezake nori aplikatu heriotz zigorra Aukeraturiko Herria ez bada? Nork aukera dezake edonori aplikatzea heriotz zigorra Aukeraturiko Herria ez bada?
Amnistia Internazionalaren txosten batean irakurri berri dut Israelek abolitu egin zuela heriotz zigorra delitu arrunt deiturikoentzat. Guztiz alderantziz da: arrunt bihurtu du aspaldin heriotz zigor selektiboa.
Arotzaren etxean
Tira, hilotz dugu Pinochet. Franco bezala, ia. Franco bezala, bere ohean eta euren jainkoaren zigorraren zain. Franco ez bezala, aginte ofizialari utzirik eta auzipeturik. Buruan daukat topiko bihurtu zen (eta jarraitzen duena) ideia hori: espainiar trantsizioa eredu izan zitzaiela bertze diktadurei, demokraziara pasatzeko bidean: Txilen, Argentinan
“Valero, Valero…!”
Armada zalekeria
Optimismo sarkastikoaz ametsarazi zion Anatole Francek Lili Gorria-ko pertsonaia xelebre bati bake mundialarekin, armada handien eraketari esker: